Elbarria ez, baina lotsagabea bai (BIDEOA)

Elbarria ez, baina lotsagabea bai (BIDEOA)

Bideo honetan bi gauza harrigarri ikusi daitezke, hasteko: lehena, kaleko antzerki obrak berean diraute 2017an ere, Kultura Hiriburutza amaitu arren; bigarrena, oraindik ere badagoela jendea munduan bideoak bertikalean grabatzen jarraitzen duena. Zer egin behar da ulertzeko ezin dela hori egin, ikus-entzunezko bekatu barkaezina dela? Egilea zuhaitz batetako adarretatik hankaz gora zintzilikatu eta bideo bertikal bat grabatu? Zer?

Elbarria ez, baina lotsagabea bai (BIDEOA)Jakin badakizue, hiriak, orokorrean, ez direla toki samurra aparkatzeko lekua topatzeko, eta Donostiko zentroa podiumaren goraldean egon ohi da: sobera espaziorik ez, eta jende espabilatu asko, espabilatuegia akaso, gauza onerako. Zeren eta Donostira joan zaitezke garraio publikoan, edo inguruko auzoren batean aparkatu, edo ordainpeko parking batean. Baina bideoko tipoari elbarrien gunean aparkatzea otu zitzaion.

Ez zuen usteko zepoan eroriko zenik, baina erori zen, eta nola gainera… Etor zitekeen isunaren aurrean, antzerki obra egitea deliberatu zuen gidariak; dirudienez Mercedes baten jabeak ez zeukan aski sos horrelako gorabehera bati aurre egin ahal izateko.


– Dena antzerkia da, dena. Elbarrientzako gunean aparkatu du eta…

– Ez nazazue mugitu, lesioak eragingo dizkidazue! Ez nazazue mugitu! Grabatu nazazue! Ni izorratzen dabiltza! Mugitu nauzuenean baino okerrago nago! (dena bi aldiz errepikatzeko ohitura dauka).

– Hori da hori artista… Txalo egingo diogu ezta, txalo zaparrada bat merezi du!

– Dena grabatu duzue!

– Dena, dena!

– Perfekto! Ikusi duzu nola eraman nauen arrastaka poliziak?

– Bai bai, gehiegikeria hutsa! (ironikoki)

Elbarria ez, baina lotsagabea bai (BIDEOA)
antzerkia, baina lotsagabea bai (BIDEOA), Donostia, elbarria, Elbarria ez, lotsagabea, mercedes

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude