El niño con el pijama de rayas
EL NIÑO CON EL PIJAMA DE RAYAS, John Boyne, Salamandra, 2007. Liburu hau ere, dendakoaren aholkuz erosi nuen: “Ez duzula entzun? Baina, gizona, non bizi zara, zerrenda guztietan dator eta. Mundu guztiari gustatzen zaio!”. Eta halaxe egin nuen gastua, geu ere mundu garelakoan. Eta begiratu dut, eta bai: ABCko suplemetuaren zerrendetan dator, hainbat astetan salduenen artean. Kontrazalean editoreak dioenez, ezin da kontatu argumenturik liburuaren funtsa hondatu gabe, baina, honez gero, geuk egingo dugu sakrilegioa: Bruno izeneko 9 urteko mutiko aleman baten begietatik kontatzen du narraitzaileak istorio guztia. Komandante nazi baten semea, Auchviz (sic) izeneko leku batera doaz bizitzera Berlingo bakea atzean utzita. Txarrantxaren beste aldean, arraiaz jantzitako jendea bizi da eta haien artean bere egun berean jaiotako Shmuel (sic) izeneko lagun bat egingo du Brunok… Holokaustoari eskainitako kontakizuna, gehiegizko onberatasunez hornitua, esango nuke zinean ere ikusita dugula hau baino lehen antzekorik Roberto Benigniren hartan… Lehenengo hiru atalak irakurri ondoren, bertan behera erori zitzaidan liburua duela egun batzuk, hain iruditzen baitzitzaidan inozoa planteamentua eta mozoloentzako modukoa forma explizitoegia, baina neuk ere ez dakidalarik zergatik, atzo eta gaur finitu dut irakurketa. Aitortu behar dut, tarteka zeharo aspertu nauen arren (saltotxoak ere egin ditut), amaiera nondik nora ekarriko zuen zain ibili naizela. Horixe du onena, nire ustez: amaiera. Beste best sellerretarako bat, zalantzarik gabe, John Boyne irlandarraren patrikak aberastuko dituena. Apostu bat orain: baietz azkar baino lehen izen bereko film bat egin baten batek.