Ekonomiaren garaipena eta aplikazio pare bat…

Ekonomiaren garaipena eta aplikazio pare bat…


ekonomiaEkonomia irabazle! Merkatuek irabazi dute, bankuek, euroek, dolarrek irabazi dute, ekonomia garaile da. Zer irabazi duten, nahi duzuen bezala deitu, botere absolutua, arrazoi osoa, erabateko lehentasuna, joku eta arauen jabetza, nahi duzuen bezela deitu…

Zalantzarik duenak begira beza edozein egunkari, albistegi edo tabernetako hizketa gai zerrenda… Arlo soziala, gizartea, gizabanakoa bera bigarren tokian geratu dira, ekonomia konpondu ostean konponduko dira jendearen arazoak… sinestezina…

Adibideak hamaika: bankuak salbatu dira baina etxea galdu duten pertsonak ez, estrak kendu, pentsioak blokeatu, errekorteak edonon eta edonola, jendea kalera askoz merkeago bidaltzeko legedia, kreditu bat lortzea ezinezko bilakatu denean, lan duin bat eskubide izatetik luxu izatera pasa denean, eta mileurista famatuak pribilegiatu bilakatu diren egunotan…

Eta honi gehituiozue galera zenbakiak geyserrak bezela ateratzen ari direla nonahi, udaletxeak, autonomiak, ministerioak, kaxak, bankuak, mila enpresa, denak zenbaki gorritan… Eta gauza borobiltzeko ustelkeria kasuak edonon, sasi-politiko, sasi-realeza, eta todo dios!… Eta azkena, aplikatu diren grazia, barkamen edo indultuen kasuak ere diru eta ustelkeria lagunen kasuetan aplikatzen dituztela!!! Kristona… Hau sortu duten lagunen lagunak barkazioak banatzen… in nomine Patris, et Filii, et Spiritus Sancti… joder!

Lotsagarria… baina c`est la vie… Zakurraren putza c`est la vie…, mekaguendena!!!… Daukadan malaletxe hau handitzen doa pixkanaka eta bart erreboluzio eta gillotinarekin amesten aurkitu nuen neure burua… frantziar iraultzan, los miserables-ekin oihukatzen un jour de plus avant la tempête! Sur les barricades de la liberté! … Hartu arnasa… Hartu arnasa, lasai… bat, bi hiru, lau…hamar… milara iritsita ere nor lasaitu daiteke baina!!… ostia!!!… joder!!!… Barkatu… jode…

Ekonomiaren garaipena eta aplikazio pare bat…Izan gaitezen zentzudunak. Izan gaitezen onak eta praktikoak eta aplika dezagun ekonomiaren lehentasun edo prioritatea egungo arazoetan, ados? Oraingoz bi kontu bakarrik, bake prozesua eta drogak, txapa gehiegirik ez dudalako sartu nahi, ze hasten banaiz pin-pun konponduko ditut munduko arazo guztiak… (di-da esan nahi nuen, orain badakigu derrepentean tiroekin ezer ez dela lortzen… Baina gillotina ez dira tiroak… ejem… beno.., harira…)

1) Bake prozesuan… ETAk armak entregatu beharrean saldu! Beti dago gerraren bat nunbait eta erosleak ez dira faltako… Morito hauek, edo gosez hiltzen ari diren baina armetarako dirua duten afrikanito hauetakoren bat… Afrikanito errespetu osoz… Baina kontuz! Ze bestela Espainiak salduko ditu (cincodias.com/espana-septimo-exportador-mundial-armas). Titadineak, gomadosak, etab-ek kotizazio ona dute, egongo da ziur futuros edo opciones sobre acciones edo halakoak saltzen dituzten merkaturen bat… Zuloak bodega natural gisa erabili daitezke, negozioa ziur, edo tour turistikoak antolatu, errusiar, frantziar eta alemaniarrentzat… Eta euskal presoen gasturik jasan ez badute nahi, etxera bidal ditzatela, barrote batzuk jarri gelan, arroz eta kardu egosia menua egunero, eta denak pozik… Espainiak kostuetan dirua aurreztu eta presoen familiek ere dirutza aurreztuko dute bidai luze horietan! Bake prozesua konponduta beraz.

drogak2) Drogen kontuan… Legalizazioak irtenbide erraza dirudi, ezta? Merkatu berriak ireki, lanpostuak sortu, etab. Arazo hau ere konpondua. Baina haratago joanda, konfiskatzen diren drogekin zer gertatzen da? (elpais.com/robo.de.hachis)

Ekonomiaren garaipena eta aplikazio pare bat…

Proposamena: Zergatik ez dituzte jendearen artean banatzen? Farmaziatan edo… Arrazoizko prezioetan…  Nahi duenarentzat…

Kolokoiak askoz errezago jasanaraziko digu hainbesteko kaka jateak zalantzarik gabe. Popatik hartze sasidemokratiko hau onartzeko nik behintzat nahiago kolokatuta ibili… Datozen guztiak gizarteak normaltasun osoz jasaten dituela ikusteak nahiko kolokoi edo narkolepsia orokorra adierazten duela ere hausnartu genezake. Azken hausnarketa: Herriko plazetan gillotinak jartzea era sinbolikoan?

Ekonomiaren garaipena eta aplikazio pare bat…
drogak, Ekonomia, ETA

Erregistratu gabeko erabiltzaileak dira esteka edo sarrera hauen egileak.

2 pentsamendu “Ekonomiaren garaipena eta aplikazio pare bat…”-ri buruz

  • Gai serioegiak iruditzen zaizkit halako trataera emateko.

  • Ba niri ona iruditu zait, idazteko modu basatiagatik. Baina, sensibilitateen araberakoa da, noski. Nere aldetik, Bejondeiala ioninor! dena den, ezin esan gabe utzi: espetxeak ere negozio biribila dira hainbat enpresentzat. Ez dut ideiarik eman nahi, baina AEBtan enpresa pribatuek kudeatzen dituzte kartzelak. Burtsan daude, eta zenbat eta preso gehiago izan mozkin handiagoak. Oh yeah! “El Negocio de las Carceles” dokumentala da hau: http://www.youtube.com/watch?v=IYgla9ZY3Ec

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude