Bertsomovieda 2013 martxan da!

Otsailaren 1etik martxoaren 13ra bitartean, bakarrik ala taldean, gutxienez zazpi segundoko bertsoren bat ageri den bideo bat egin eta bideoak partekatzeko webguneren batean zintzilikatu. Horra egitekoa. Iazko arrakasta ikusita, Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesarekin, aurten ere Bertsomovieda lehiaketa antolatu du Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak.

Mundu osora zabaldu nahi da parte hartzeko deialdia, hori bai, hiru osagai behar  balekoa izateko: bertsoa+bideoa+euskaraz izatea.

20130130_123939Sariak ere mundialak dira: Helduen mailan bertsomovierik onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituenak 250 eurokoa. 350 euroko beste aipamen sari bat ere izango da epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomoviarentzat.  Eta aurten, bertso eskola nahiz ikastetxe ezberdinetako gaztetxoentzako sari bereziarekin dator lehiaketa: 400 euroko saria jasoko du gehienez ere DBHko 4. maila egiten ari d(ir)en ikasle(ar)en bertsomovieak.

Eta ez hori bakarrik! Bertsomovieak ikusgai ez ezik, bozkagai ere izango dira www.bertsomovieda.com webgunean, ikusleen bozka gehien jasotzen duenak ere 500 euroko saria izango baitu!

Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. zuen hedabideetan zabalkundea egiten lagunduko diguzuelakoan, eskerrik asko aldez aurretik.

Xehetasun gehiago edo prentsaurrekoko bideoak nahiz promoziokoak ikusi edo erabili nahi izanez gero interneten honako leku hauetan izango dituzue eskuragarri.

Oinarriak

www.bertsomovieda.com

e-posta: bertsomovieda@gmail.com

Facebook-en: bertsomovieda

Twiterren: @bertsomovieda

Zer duzu buruan “Bertsomovieda 2013 martxan da!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude