Ekainak 9: Askatasunaren alde herri duin bat!
Ekainak 9: Askatasunaren alde herri duin bat!
Espainiar eta frantziar estatu okupatzaileek inposaturiko muga eta zatiketa administratiboen gainetik, herri bakar bat garela nabarmenduz eta zapalkuntza egoeraren aurrean duintasun beharra azaleratzeko, Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko duen mobilizazioa burutuko dugu ekainaren 9an.
Era horretan, hautu baskongadista eta autonomistekiko oposizioan, nazio askapenaren aldeko aldarria hedatuko dugu. Euskal Herriak ez du ziklo estatutista berririk behar. Euskal Herriak askatasuna behar du!
Mobilizazioa:
Ekainaren 9an, ekitaldi eta elkarretaratzeak burutuko ditugu Maule, Amaiur, Tolosa, Elgeta eta Gernikan. Hitzorduak orden horretan garatuko dira, bata betearen segidan, bakoitzaren artean kronologikoki 2 ordu eta erdiko tartearekin.
Bost hitzorduak:
- Maulen, goizeko 10etan ekitaldia gazteluan.
- Amaiurren, eguerdiko 12:30tan ekitaldia oroitarrian.
- Tolosan, arratsaldeko 15:00tan elkarretaratzea Triangulo plazan.
- Elgetan, arratsaldeko 17:30tan elkarretaratzea herriko plazan.
- Gernikan gaueko 20:00tan elkarretaratzea Juntetxearen aurrean.
Era berean, puntu batetik bestera mugitzeko aukera emanez, auto-karabanaz lotuko ditugu aipaturiko hitzorduak.