Ñ miñak

Ñ miñak –

Ñ miñak

Iparraldeko lagun bat bisitatzera noa. Gasteiztik kotxez irten eta (Estatuko) errepide nazionaletik Bidasoaldera habiatzen naiz, Arabako lautadan barrena.

Paisaiari begira, Etxabarri-Urtupiña herriaren izena dakusat kartel batean, modu berri batez idatzia: “Etxabarri-Urtupiana”. Ez dakit noiztik dagoen izendapen hori indarrean, baina grazia egin dit, duela ez asko Gasteizko Carrefourrera bidean, Zigoitiko Etxabarri-Ibiñatik pasa bainintzen, eta kuriositatea sartzen zait ia hurrengoan “Ibiana” izango ote den…

Handik ordubetera nire lagunarekin Bidasoako Pausun elkartu eta Urruñara goaz bazkaltzera (Lapurdi). Harekin nagoela, poz-pozik kontatzen dizkit Frantziako euskaldunen azken lorpenak: jada urtebete egin du bertoko hiri-elkargoa martxan dela, eta bere kargudunek euskararen aldeko plan mamitsua ari dira garatzen. Horietako bat: Ñ fonema ekitaldi publikoetan erabili ahal izatea, frantsesa bertoko hizkuntza ofizial bakarra izanik, “Urruña” esan beharrean Urrugne bakarrik erabili baitaiteke, euskararen kaltetan.

Norberak atera ditzala bere konklusioak, alde bateko zein besteko maniak ikertzen eta Euskaltzaindia bat bakarra dela jakinik. Ni ordea, geroztik, oraindik barrez ari naiz.

Ñ miñak

Komunikazio irakasle eta iritzi emaile. "Ausartzea bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra"