Ekainak 5, Jaialdia: 1512an konkistatuak, 2012an bizirik !
Datorren urtean, Nafarroaren konkistaren V.mendeurrena behar den bezala gogoratzeko jaio zen ekimen hau.
Oraingo honetan, aurtengo ekainaren 5ean ospatuko dugun JAIALDIA, aurkezten dizuegu. Gure leloa hauxe izanen da: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik !”. Eta egun horretarako aukeratu dugun abestia, Gozategi taldeak bere azken diskoan kaleratutako “Nafarroa Bizirik” izenburukoa da.
Iruñeako Alde Zaharrean elkartuko gara, eta gune desberdinak antolatzen ari gara: Historia eta memoria, Herri kirolak, Musika Zuzenean, Eskulangileak eta haurrentzako ikuskizunak. Egun horretan, data horietan argitaratuko dugun, Nafarroaren konkistaren inguruko musika bilduma aurkeztuko dugu; bertan, Euskal Herri osoko musika talde eta bakarlari desberdinek hartu dute parte.
Hemendik, gonbidapen bat luzatu nahi dugu Euskal Herriko edozein txokoetako txistulariei, txalapartariei, pailazoei, gaitariei, antzerkigilei, batukadei, herri kirolariei, malabaristei, bertsolariei, oroimen historikoa lantzen duten taldeei eta argitaletxeei, abesbatzei, joteroei, txarangei, … gurekin kontaktuan jartzeko: info@1512-2012.com.
Ekainaren 5ean, nahiz eta orain dela 500 urte konkistatuak izan, gaur, hemen, herri bat dagoela erakutsi nahi dugu, eta gainera, BIZIRIK !!
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena
2011ko apirilaren 14an
ekainak 5erako, bi pertsona joango gara egun pasa donostiatik.
bazkari-txartelak pagatu ditugu euskadiko kutxan.
eskerrik asko, egiten ari zeraten ahaleginen gatik.
agur
txartelak:marikruz intxausti eta felix ibarraren izenean dira