Ekainak 5, Jaialdia: 1512an konkistatuak, 2012an bizirik !

Datorren urtean, Nafarroaren konkistaren V.mendeurrena behar den bezala gogoratzeko jaio zen ekimen hau.

Oraingo honetan, aurtengo ekainaren 5ean ospatuko dugun JAIALDIA, aurkezten dizuegu. Gure leloa hauxe izanen da: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik !”. Eta egun horretarako aukeratu dugun abestia, Gozategi taldeak bere azken diskoan kaleratutako “Nafarroa Bizirik” izenburukoa da.

Iruñeako Alde Zaharrean elkartuko gara, eta gune desberdinak antolatzen ari gara: Historia eta memoria, Herri kirolak, Musika Zuzenean, Eskulangileak eta haurrentzako ikuskizunak. Egun horretan, data horietan argitaratuko dugun, Nafarroaren konkistaren inguruko musika bilduma aurkeztuko dugu; bertan, Euskal Herri osoko musika talde eta bakarlari desberdinek hartu dute parte.

Hemendik, gonbidapen bat luzatu nahi dugu Euskal Herriko edozein txokoetako txistulariei, txalapartariei, pailazoei, gaitariei, antzerkigilei, batukadei, herri kirolariei, malabaristei, bertsolariei, oroimen historikoa lantzen duten taldeei eta argitaletxeei, abesbatzei, joteroei, txarangei, … gurekin kontaktuan jartzeko: info@1512-2012.com.

Ekainaren 5ean, nahiz eta orain dela 500 urte konkistatuak izan, gaur, hemen, herri bat dagoela erakutsi nahi dugu, eta gainera, BIZIRIK !!

 

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena

2011ko apirilaren 14an

Ekainak 5, JAIALDIA: 1512an konkistatuak, 2012an BIZIRIK !

Irudia | Ekainak 5, JAIALDIA: 1512an konkistatuak, 2012an BIZIRIK !
1512-2012 Nafarroa Bizirik | Creative Commons By SA

Luzea da nafar erresumak jasan zituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikurra bilakatu da dagoeneko. Data honek paregabeko parada eskaintzen digu oroitzapen historikoari buruz ez ezik, indarrez kendu ziguten independentzia-estatalidadea aldarrikatzeko ere. Ez gaude data soil baten aitzinean, gure herriarendako aski hunkigarria den erreferente baten aurrean baizik, finean. Bestalde, denok dakigu 2012ko dataren inguruan izugarrizko lehia ideologikoa (eta politikoa, jakina) garatuko dela, jadanik lehia hori aurre egiteko asmoz UPN eta CDNek tresna berezi bat abian jarri dutelarik. Haien asmoa, nonbait, konkistaren inguruko eztabaida ezkutatzea da, Tolosako Navasetako gudaren manipulazioa erabiliz Nafarroaren espainiartasunaren ideia indartzeko.

Zer duzu buruan “Ekainak 5, Jaialdia: 1512an konkistatuak, 2012an bizirik !”-ri buruz

  • ekainak 5erako, bi pertsona joango gara egun pasa donostiatik.

    bazkari-txartelak pagatu ditugu euskadiko kutxan.

    eskerrik asko, egiten ari zeraten ahaleginen gatik.

    agur

    txartelak:marikruz intxausti eta felix ibarraren izenean dira