EiTBri esker, Chomindelrregatismoak ez du etenik. Zorionak!

EiTBri esker, Chomindelrregatismoak ez du etenik. Zorionak!

EiTBri esker, Chomindelrregatismoak ez du etenik. Zorionak!
“Vaya semanita” eta “Tú pal norte, yo pal sur” bikainen ondotik,  “Ni Guadixera” dator, Elorrioko eskolaren eskutik.

EiTBren lanaren emaitzak ukaezinak dira: Chomin del regato for ever and never

Gure haurrek argi daukate eredu normala zein den, eta zein “atzeratua”. Zorionak Iturbe, Ortuzar & co! Bai sendoak “Nazio Foralaren” sustraiak.

Egin klok hemen:

 

Chomin del Regato, eitb

24 pentsamendu “EiTBri esker, Chomindelrregatismoak ez du etenik. Zorionak!”-ri buruz

  • Amets, zoaz nigandik 2016-08-09 09:44

    Jakin liteke zer onura dakarkien Gaudixera joateak? Amets bat dugu… Zer, baina?

  • Peru Dulantz 2016-08-09 12:15

    Ahaztu zaizu Irrikitown tamalgarria eta auzo-lotsagarria aipatzea.. eta hortxe segitzen dute, emanik eman, atalak errepikatzen..

  • Mikel Aralarko
    Elene Txarte 2016-08-10 01:12

    Aizak/n Itzain, hik zer nahiago duk/n, nazionalsozialismoa akaso? Ala gehiago gustatzen zaizkik/n ETAk akabatzen zizki(n)an mantxurrianoak? Edo agian behar huke fundatu telebista kate bat (hamaikatelebista?) non agertuko dituken/nan haur euskaldun zuri garbiak -hobe goierritarrak badira- beren artean euskal pilotaz eta harri-jasotzeaz berriketan? Pili Zabalak esango zi(n)an bezala, eboluziona zak/n!!

    • Iruzkin hau satirikoa ez bada, euskal gizartearen etorkizunean itxaropena galtzeko behar nuen azkenengo bultzadatxoa eman didazu. Esaidazu mesedez brometan zenbiltzala, burua galzen hasi baino lehen.

    • Hi bezalako nazioforalista eboluzionatuak gustatzen zaizkit niri, Elene.
      Beste hau ere gustatuko zain ziurrenik.
      Gasteizko Olabide ikastolaren 50. urteurrena.
      Horra irekitasuna, kosmopolitismoa eta nazioforaltasuna bor-bor:
      https://www.youtube.com/watch?v=pfVqJEqiWqo

    • Duela asko ez nuela hainbeste babukeri irakurtzen hain lerro gutxietan.
      Pili Zabala? Eskumakoa edo ezkerrekoa dan edo ez ez dakien hori? Kar kar.

  • Mikel Aralarko
    Elene Txarte 2016-08-10 12:45

    Pili Zabala, haren apelliduak esaten duen bezala, espektro zabalekoa baituk, Suagaar; Ortuzarren tripa bezala, eta Gurguriren burugaltzea bezala.

    Eta Itzain bazakiagu hiri Betizu gustatzen zitzaiala baina tenoreak kanbiatu dituk… hoa idiak zaintzera Gorbeiako soroetara eta utzi ezak telebista munduko hiritar posmodernista aurrerakoienen esku, arraioa!

    • Zer da espeltro zabalekoa izatea? Ezertaz ezerrez ez jakitea? Bai ezta? Kar kar.
      Feminista ez da, ez daki bereizten eskuma ta ezkerraren artean, baina espktro zabalekoa omen da, espektro zabal ezjakina edo erran nahiko dezu ez? Ustet eboluzionatu ez dana bera dela baina tira.

  • Hi aurretik beti ere, Elene, posmoderniaren izar hori!

  • Mikel Aralarko
    Elene Txarte 2016-08-10 12:58

    Ea, kontaiguk, Itzain, hire berebiziko ideia, EiTB suspertzeko. Segur nauk baduala ideia xamurren bat esku artean euskaldun guziak finki ilustratzeaz gain derrepentean abertzaletuko dituena, eta nola ez, %90eko sharearekin noski. Bota, bota beldurrikpe!

    • EITB jatorrian zuen izate arrazoia errespetatzea soilik.EITB ez zen sortu hemengo jendeari bere hizkuntzetan TB bat eskaintzeko, Kataluinakoarekin batera BERTAKO HIZKUNTZA BULTZATZEKO baizik.
      Nola?, ETB1 lau xoxa utzi ordez geiengoa ETB1 en inbertitu kalitatezko programak erosi eta itzuliaz. DRAGOI BOLA EAE ko ume espainolenak ere euskaraz ikusten zuten, hika ikasi, eta “piedra papel o tijera” “harri orri hatz” zela.

      EITB kakazar bat bihurtu dezuenok ainbeste gorroto badezue EITB sortzeko izan zen arrazoia, ba bertsio orijinalean bota gauzat edo utzi lana beingoz, total, ez gara enteratu ere egingo.

      • PNVri euskarazko kateak bost axola. ETB2 eta Radio Euscañí dira euren ardura bakarrak.
        Baina non daude gizarte ekimeneko EUSKALGINTZA edota EZKER ABERTZALEA bera?
        Negar egiteko modukoa da hau guztia.

  • Ez naun ausartzen. Nola egingo dinat ba argirik hiri, hiritar posmodernista aurrerakoien hori?
    Hala ere, hain gozo eskatu dun ze, ideia xume bat emango dinat, kobazulotik.
    Ondokoa bezalako saio “kosmopolitek” ez diote mesederik egiten ETB1-i, adibidez:
    http://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/4260020/mexikotik-kantari-zumarragan-uztailaren-23an-oholtzan-saioan/

  • Mikel Aralarko
    Elene Txarte 2016-08-10 13:17

    Ez bainauk neroni hiritar posmodernista aurrerakoia, zapoa! Hori, akaso, izango duk Zabalatar Pili, edota Arnaladotegi internazionalista nabar koloretsua. Ez dituk bada hiretzat nazioforalista-atzerakoi-kontserbadore-neoliberalak Ortuzar, Iturbe & co?
    Argi dagoena duk EiTBren pluraltasuna batzuk oraino entenditzen ez dutela; eta pena baituk, zeren batzuek EiTB kritikatzen duten bitartean “Agur Jaunak”i letra kanbiatzen ziotek, edo “jendarte” hobesten ditek, edo idi-demak galarazten ditiztek. Eta, zergatik ez, asto-karrerak ere bai. Eta zezenketak. Baina Donostiak soilki, erne. Zeren Azpeitia eta Iruñeko zezenak iñork ere ez baitizkik aipatzen. Posmodernia zein den zaila eta kontraesankorra…

  • Zapo-gura lirain hori, ondoko okurrentzia hirea dun:
    “utzi ezak telebista munduko hiritar posmodernista aurrerakoienen esku, arraioa!”
    Segi horrela!

  • Mikel Aralarko
    Elene Txarte 2016-08-10 13:27

    Idien atzetik hainbeste denbora eta sarkasmoa atzeman ezinik. Hau duk hau, idien marruek ironia tonua ez ote!

  • Aurretik, pitxin, aurretik…
    Adio, laztana. Segi bazterrak argiztatzera.

  • Peru Dulantz 2016-08-10 15:21

    Noizbait irakurritako oso artikulu interesgarri batean (tamalez ez nuen erreferentziarik gorde) esaten zenez, gehiengoak haiei buruz zituzten klitxeak onartu eta bere egiten zituztenean, orduan esan zitekeela erabateko asmilazioaren atarien zeudela.gutxiengoak. Ez ote da hori bideo horietan agerian geratzen dena?

  • Espainako indioak bihurtu gara. Lehen gutxienez indio arriskutsuak giñen euskaldunak, baina orain txisteak gure kontu. Kasinoen ordez baditugu gure sagardotegiak eta EITB-ko babukeri sasi-folkloristak, helburua herri asimilatua eta konkistatua garela ahaztea.

  • Are okerrago. Baskoespañolek eta Baskito erdaldunek eta erdaltzaleek ere euskaldunon kontura egiten dute barre.
    Eta hor daude Tio Tom euskaldunak ere, ugari, horrelako umore eredu negargarriari “sanoa” deritzenak. Hemen baserritarrari egiten dio barre, baita baserritarraren seme ergelak ere.

  • “y aqui esta mi tutora”
    “oso ondo Dani”
    Gaurko gure egoera eta ardura dutenen politika bi esalditan laburduta. Gaztearena españolez, irakaslearena (gurasoena, tutoreena euskaraz)
    Patetikoa da baina nire herrian egunero ikusten den guraso edo irakasle bat soilik españolez egiten duen ume edo gazte bati euskeraz egiten, pegoa emateko publikoan edo. Donosti aldea duela 8 urte soilik euskaldunagoa zen.

  • nazka, inpotentzia eta jesukrixton MALAOSTIA!!
    etb euskararen estintzioaren gaizkide chomindregatismo politikoa bultzatzen duen PRVri esker!

  • Atzo, igandea, arratsaldeko bederatzietan, ETB1en, Los Cinco Bilbainos-en zuzeneko emanaldia. Badakizue, familiaz euskaraz gozatzeko aukera paregabea. PNVk utzi egin dio ETB1en aldeko apustuari. Hori horrela da, bestela saiatu ETB1 ikusten. Hortik aurrerakoa, eztabaida kakaztu nahi izatea da. Besterik ez.
    Ondo izan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude