EITBren morbozaleentzako saio berriaz
EITBren morbozaleentzako saio berriaz –
EiTB saio berriak emititzen hasiko da laster, eta jada iragarri dute lehenengo berrikuntza izango dena: ETB2k ekainaren 14ean estreinatuko duen “Cuadrilla busca cita” programa. Cuatrok “Granjero busca esposa” eta “¿Quién quiere casarse con mi hijo? saioekin hasitako bide beretik, lagun kuadrila batek bere kide batentzat aproposa izango den bikotekidea aukeratu beharko du hainbat hautagaien artean.
Eitb.com-en argitaratu dutenez, “kuadrillaren esku egongo da lagunarentzat bikotekide posibletzat ikusten ez dituztenak kanporatzea. Hasierako zortzi hautagaietatik hiruk bakarrik izango dute ezkongabea gehiago ezagutu eta bakarkako zitaz gozatzeko aukera. Kuadrillak ere ez du xehetasunik galduko; izan ere, gertatzen den guztia ikusiko du, baina urrunetik.”
Lehenengo saioan Sopelako mutil kuadrila izango da neska aproposena bilatuko duena, baina ez omen da beti hala izango. Horrek ez lituzke ordea, kritika guztiak isilarazi behar: polemika, morboa eta itxurakeria sustatu era erabiltzen dituen saioak ez dira telebista publiko baten modukoak, are gutxiago, aurrekontuek askorako ematen ez dutenean. Audientzia datu onak izango ditu behar bada, baina ez dirudi Espainiako kate pribatu gehientsuenek eskaintzen dituzten saio morbozaleetatik bereizten duen ezer duenik.
Ekainaren 15era arte itxaron beharko dugu gehiago esateko, baina tira, laburpen bideoak behintzat, ez du oso toki onean uzten:
Niri horrelako programa bat egitea ez zait gaizki iruditzen BALDIN ETA EUSKARAZ egin izan balute.
ETB1ek ere behar du zaborra, behar du homologatu bere frikikeria: euskal(dun) frikiak behar ditugu, euskal(dunen) kutrekeria… geure geurea. Gure gaztetxo NI-Ni eta zaborzaleek euskaraz ere bizi ahal izan dezaten esparru hori. “Duintasunetik” nahi diren diskisizioak egingo dira baina horrek ere euskaran bere txokoa behar du. Eta euskararen garapenean bere lekutxoa. Diru publikoaz sustatzekoa, bai horixe.
Baina euskar diru publikoaz erdarazko enegarren zaborra sustatzea, ba EZ HORITXE
ETB1 bigarren mailako katea da gaurko kudeatzaileentzat, lehengokoentzat zen bezala, programazioari erreparatu besterik ez dago horretaz konturatzeko.
Horrexegatik: ETB1ek, benetan funtzio eraginkorra izango badu, niretzat kutre eta nazkagarri xamarrak diren edukiak integratu behar ditu euskarazko eskaintzan (High Schooleko adoleszente yankien serieak, orain mintzagai dugun moduko programa kasposo xamarrak,…),
Gazteei eskaintzen zaien gauzarik modernoena Irrikitown-eko Saioaren “aito, o sea en plan” eta Alkainen Argiñanoren “venga, a disfrutar” badira… ondo goaz…
Euskaraz ere egingo da.
Antzeko zerbait, irailean.
Fermin, hi etxe horretakoa haiz, eta, ezin litezkek habanera lehiaketa hipererdaldun eta hiperaspergarriak, edo hiriburuetako jaietako ekitaldi folkloriko irensgaitzak “la vasca-españolara” (Nafarroako erriberan ETB2ri esaten dioten gisan) eraman?
Trukean ETB1eko programazioa indartu eta bertan dauden saio onei bultzada eman dakieke (promozioa eta horrela, kate normaletan bezala)… porkomentar.
Eta bide batez, eta asko eskatzea ez bada, Euskadi irratiko zenbait esatariri euskaraz ahoskatzeko ikastarotxo bat edo beste iradokitzea… Entzun dezatela Celtas cortos puzelatarren “aita-semeak” kantuaren bertsioa, adibide gisa, nahi badute. Puzelakoek lortu badute, Radio Euskadik zergatik ez?
Euskadi irratikoei, ez, BARKATU, Radio Euskadikoei esan nahi nuen. Muniaín, aberchales, Olach, edo Arrachu etengabe entzuteaz nazkatuta… Radio Albaceten ez lukete okerrago ahoskatuko.