EiTBko txoria, kaio
- Parte-hartzaileak Bildarte enpresak aukeratu ditu, Euskal Telebistak lan hau modu independentean egiteko kontratatutako enpresak, alegia.
Bai Bildarte enpresak aukeratu ditu parte-hartzaileak. Baina ZuZeu bertan jakinarazi dutenez, korrika eta presaka eskatu zitzaien lana egiteko eta haiek ez daude horrelakoak egitera ohituta. Gainera, hain denbora gutxian ezinezkoa omen da 30 pertsonako lagin on bat egitea. Haiek hala esan ez bazuten ere: txapuza bat izan zela prozedimendua.
- Aukeraketaren helburua euskal gizartea eta bere aniztasuna ordezkatzen duen lagina lortzea da
- “Euskadi Pregunta”-ko parte hartzaileen artean alderdi politikoetako kideak egotea gizartean alderdi politikoetako kideak egotea bezain arrunta da.
- Denetariko galdera sortak, partaideen aniztasunak eta audientziaren harrera onak sinesgarritasuna ematen diote saioari. Saioaren helburu nagusi eta bakarra hautagaiak euskal herritarrei modu zuzen batean hurbiltzea da.
Galdera sortaren kalitateaz ez dugu hitz egingo. Baloratu nahi duenak (eta negar/parre pixkat egin) ikusi dezala berriz programa. Audientziaren harrera onak noiztik ematen du sinesgarritasuna? Barkatu? Zer programa dira, egun, Espainiar Estatuan audientzia gehien dutenak? (Salvame, Mujeres y Hombres…)
Hurrengoan erantzun bat prestatzen baduzue, mesedez, errespetu gehiago izan eta ez gaitzazue inozotzat hartu. Eskerrik asko.