EITBk ohar baten bidez dio “arrunta” dela parte hartzaileen artean alderdi politikoetako kideak egotea

EITBk ohar baten bidez dio "arrunta" dela parte hartzaileen artean alderdi politikoetako kideak egotea EITBk ZuZeura ohar bat helarazi du “Euskadi Pregunta” saioaren inguruan bere ikuspuntua emateko. Oharrak lau puntu ditu. Jarraian dituzue, hitzez hitz:

  • Parte-hartzaileak Bildarte enpresak aukeratu ditu, Euskal Telebistak lan hau modu independentean egiteko kontratatutako enpresak, alegia.
  • Aukeraketaren helburua euskal gizartea eta bere aniztasuna ordezkatzen duen lagina lortzea da.
  • “Euskadi Pregunta”-ko parte hartzaileen artean alderdi politikoetako kideak egotea gizartean alderdi politikoetako kideak egotea bezain arrunta da.
  • Denetariko galdera sortak, partaideen aniztasunak eta audientziaren harrera onak sinesgarritasuna ematen diote saioari. Saioaren helburu nagusi eta bakarra hautagaiak euskal herritarrei modu zuzen batean hurbiltzea da.
euskadi pregunta, u21
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

18 pentsamendu “EITBk ohar baten bidez dio “arrunta” dela parte hartzaileen artean alderdi politikoetako kideak egotea”-ri buruz

  • Galder Gonzalez 2012-10-01 19:01

    Lehenengo hiruetan ados, arazoa azkena da: ez da ordezkaritza koherente bat. Lehen indarra EAJ eta oso gertu EHBildu baldin badago, eta bi horiek jendartearen 2/3 osatzen badute, zergatik ez zegoen adibidez Durango, Leaburu edo Lekeitioko jenderik? Gasteiztarren eta Bilbotarren gaindosia zegoen bertan, eta orokorrean jendartea dena baino eskubirago ziren galderak.

    • Jendeak ezin du edozein alderdian egon. Alderdi Popularrean badago bere morri bat da. Ze munduan bizi zara mutil. Mundutik bidaiatzea ta zure burua irekitsea gomendatzen dizut, benetan beharra duzu. Alderdi Popularra beste alderdi bat da. ta zure konfabulazioak liburu batean idatzi, para ciencia ficcion vales

      • Gonzalo Etxague

        Berriro galdetzen dizut, zergatik iraintzen duzu jendea? Zergatik manipulatzen dituzu besteen esanak? Inork ez du esan PPko militantea izategatik PPko morroia denik, baizik eta telebistara PPk bere morroiak bidali zituela. Bidaiatuz gaixotasun batzuk sendatu daitezke, baina PPn militatzera eta bozkatzera daraman gaixotasuna ez, hori ezin da sendatu, burmuin sakonean sartutako tumorea baita.

        • Eta berriro galdetuko dizut. Laura Minteguiri galdetu zioten mundu abertzaleko pertsona (con constancia) ere EH Bilduren morroiak dira? Batzuekin normala dena besteekin ez? Burua erabili mesedez, normalizazioa nahi badugu, norantza guztietan joan behar da.

          • Gonzalo Etxague

            Eta berriro esango dizut: kontua ez da pertsona haien ideologia, nork eta zertarako aukeratu dituzten baizik. PPko militanteak zirela eta PPk bidali zituela esatea zuten, bestela informazio esanguratsua ezkutatzen dute, jendea egainatzen dute.

          • Deustu Herria 2012-10-02 13:35

            Izen abizenak eta erlazioa?
            bla bla bla blaaaaaa…

      • Deustu Herria 2012-10-02 13:34

        Burua irekitzeko esan itxia duenak… zuk bai bidaiatu beharko zenukeela… IRAKERA… (zenbat hildako eragin zuen PPk?) KURDISTANera… (IRAKekoa gertatu harte horiek ere secesonistak ziren eta jaurlaritza bisitatzeagatik PPk protesta egin zuen, nork ez du nahi mjunduarekin kontakturik nahi?) CUBARA ere joan zaitezke(kontuz ronarekin, edaten baduzu ez gidatu)

        Hurrengo argumentazioa zein erabiliko duzu? txapela roskara sartuta dugula euskaldunok? espainiar ultraeskuinako argumentazio berbera eta klitxe guztiak darabilzuz… argi dago nondik jotzen duzun. Por zierto… Bilboko kale nagusian dagoen PPko egoitzako euskaldun bakarra zara? bertako interneteko brigadakoa zara ezta? komentario bat hemen gero beste bat el correo españolera… lanpetuta bizi zara bai… baina guri ziria ez diguzu sartzen.

  • Baina arazoa ez da EITBrena! Arazoa da PPrena, bere kideak trumilka bidaltzen dituela ahalik eta galdatzaile kopuru handiena edukitzearren! Ezaten zuten bat lanpostuak sortuko zituztela… haratx! Galdatzaile lanpostua Galder jaunarentzat, bingo!

    • Deustu Herria 2012-10-02 09:22

      Asuntua EITBren teilatuan dela argi daukat; PPk bere morroiak bidaltzea dauka eta baina atea zabaltzen duenak esango du sartzen diren edo ez. Eskuak garbitzea kanpoko enpresa batek egiten duela hautaketa argudiatuz ez da aitzakia etxe horrek EITBk kontratatua delako eta ondorioz EITBren erantzukizun argia.

      • Bere morroiak? jajaja ze penagarriak zareten. Gizartean alderdi guztietako jendea dago. Faxista galantak zarete zuek

        • Gonzalo Etxague

          Euskalduna, zergatik iraintzen duzu jendea? Telebista saioa aurkeztean informazioa ezkutatu zen. 30 herritar arruntak zirela esan zuten eta ez zen egia: batzuk PPk bidalitako herritarrak ziren, PPko lehendakarigaiari galderak egiteko. Hori salatzea jarrera faxista iruditzen al zaizu? Nor da faxista?

          • Alderdi Popularrekoak badira, ez dira herritar arruntak orduan? Laura Minteguiri galdetu zioten pertsona asko, mundu abertzalekoak dira, ezagunak, ta horiek zer? Kasu batean normala denna, bestean ez. Estupendo. Mesedez, tontakeriak ikastolako baratzean 16 urtekin utzi nituen, zuk berbera egitea gomendatzen dizut. Ya esta bien de tanta gilipollez, confabulación e invenciones contra el PP.

          • Gonzalo Etxague

            Mesedez, saiatu iraindu gabe idazten. Zuri ere on egingo dizu. Ez dira herritar arruntak PPk bidali dituelako, ez PPkoak izateagatik. Ez al duzu alderik ikusten? Agian zeuk bueltatu beharko duzu eskolara.

        • Deustu Herria 2012-10-02 13:05

          Antzadenez putxerazoak antolatzea, legea aldatuta ere beharrezkoa bada, aipatzen den gizartearen representatibitatea aldatzeko ohiturak eraginda ETBk antolatutako programa horretan berdin egitea pentsatu du PPk eta antzadenez gertaera horiek salatzea “euskalduna” bezalako demokratentzak faxismoaren isla da eta ez benetako faxismoa.

          @euskalduna normalean erabiltzen duzun hizkuntzak eraginda seguruenera “morroi” hitzaren azepzioa negatiboki hartu duzu. Egiozu mesedea zure buruari eta hartu hiztegi bat eta bertan ikusi buruan duzun hori baino gehiago diren… beste aukera ere ez da ona zuretzat errealitateak eman diola nabardura hartu izana.

          Horren aurrean gauza bat bakarrik daukat esateko zuri. Joan zaitez espezialista batengana tratamendua behar duzu eta.

  • Gonzalo Etxague

    Arazoa informazioa ezkutatzea da, baten bat kale-garbitzailea dela baino garrantzitsuagoa baita PPko militantea dela jakitea, non eta lehendakarigai bati herritar “arruntek” galderak egin behar dizkioten saio batean. Ez dakit, baina nire susmoa da Bildarte enpresak zuzen-zuzenean eskatu ziola PPri platoa betetzen laguntzeko. Eta, primeran, baina saioa nola egiten den azal zezatela lehendabizi, eta horrela jakingo dugu ez direla 30 herritat politikariei galdezka.

  • Aukeraketaren helburua euskal gizartea eta bere aniztasuna ordezkatzea bada saio hau ELEBIDUNA izan beharko litzateke.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko jendartearen ahalik eta lagin errepresentatiboena lortzea izan behar da enpresa horren zeregina. Eta horretarako badira metodo estatistiko egokiak. Enpresa hori inkestak egitera dedikatzen bada ezagutu beharko lituzkeenak.

    30etik 3 PPko militanteak (ez botu emaile soilak!) direnean, argi dago laginketa oso-oso kaxkarra izan dela, eta hartutako lagina ez dela inola ere errepresentatiboa, 2 milioi eta pikuko biztanlegotik milaka gutxi batzuk izango baitira oso goitik jota PPko militanteak.

    Hori dela eta bietako batek EITBk edo Bildartek azalpenak eman beharko ditu, orain artean irakurritakoak ez baitute gertatutakoa azaltzen.

    Gainera, zergatik PPko militanteak Basagoitirentzat, eta ez adibidez, Mintegirentzat?

    Parte hartzaile guztiek hiri handietako biztanleak izatearenak ere zer pentsatua ematen du. Hori ere ez baita inoloa ere EAEko jendartearen errepresentatiboa: 2 milotik gorako biztanleen artetik 800000 inguru baino ez baitira hiru hiriburuetako batean bizi.

    Kasu honetan laginketa oso kaskarra egin dela esango nuke eta horrek saioak izan zezakeen balioa hutsean lagatzen duela.

  • Gezurrak, gezurrak eta gezur gehiago.
    .
    “Venezuelar Iraultzaz EITBk esaten dituen “gezurrak” ez sinisteko eskaera egin die zaldi gainean heldutako libertadoreak herritarrei. Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Askapena eta Komite Internazionalistak-eko hainbat kidek Bolivartar Iraultzaren alde. Igandean presidentea hautatzeko hauteskundeak egingo dituzte Venezuelan.
    .
    ‘Simon Bolivar’ Euskal Herrian izan da berriro “Venezuelaren bigarren eta behin betiko independentziaren aldeko” aldarrikapena egiteko. EITBk Bilbon duen egoitzaren aurrean egin zuen agerraldia militar eta politikari venezuelarra, zaldi gainean.

    .
    Heldu den igandean, urriak 7, presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte Venezuelan eta gertakari horren harira hainbat hedabidek, EITB kasu, herrialdeko gaurko ereduari buruz “gezurrak” esaten dituztela eta horiek ez sinisteko eskatu du Bolivarrek.
    .
    Haren esanetan, Venezuela aurrerapausoak ematen ari da, “iraultza bolibartarra buruan duela, boteretsuak gainetik kenduz”.
    .
    http://bilbokobranka.info/?p=26757

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude