75 urte SD Eibar kromo bilduma, behar bereziak dituzten umeentzat dirua biltzeko

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka Elkartea. Diru etekinik gabeko elkartea, familiak batu eta gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak tratamendu integral baten bideratzeko sortua.

eibar kromo bilduma2016 Egutegi Solidarioaz gainera hainbat ekimen egin ditugu urte hauetan, azkenak irailak 12an HERRI BIRA Krossa antolatu genuen Urnietan, eta urriaren 11an PAUSOKA EGUNA 2015 ospatu zen jende andanaren parte hartzearekin, Urnietan hau ere.

Eibar futbol taldeak ere laguntzatxoa eman nahi izan digu, SD Eibar taldearen 75. urteurrena dela eta, Ipurua fundazioaren laguntzaz Orsay21-ek kromo album bat plazaratu du 75 urte hauetako jokalari eta une ahaztezinekin. 36 orri eta 147 kromo ditu altxor txiki bat den bilduma honek.

Bildutako dirua behar bereziak dituzten umeentzat bideratu eta Aspanogi eta Pausoka Elkartearentzat izan dadin erabaki dute proiektu honen sustatzaileek.

 

.

PAUSOKA ELKARTEA

Gipuzkoa osoko haur, guraso eta familiek osatzen dugu Pausoka Elkartea, gure umeen tratamendu fisiko eta kognitibo desberdinak, tratamendu integral baten bideratzeko sortua. Profesional ezberdinen zerbitzuaren azpiegitura sortzea lortu dugu, psikologia zerbitzua, fisioterapeuta, terapeuta eta logopedak elkarlanean.

Errehabilitazio zentruan, 8 profesionalekin, fisioterapia, terapia okupazionala eta logopedia, beraien artean etengabeko koordinazioan. Zentroaren beste funtzio bat familiek umeen tratamenduei buruzko informazio jarraia izatea eta umearen egoerak dakartzan laguntza teknikoei buruzko aholkularitza ematea da.

2016 Egutegi Solidarioa salgai daukazu, baina bazkidetzeko edo dohaintza/donatibo bat egiteko aukera ere baduzu pausokaelkartea.org/ekarpenak orrialdean, gure lanak aurrera jarrai dezan eta haurrei eta familiei hain beharrezkoa duten laguntzatxoa eman nahi badiezu.

Gurekin harremanetan jartzeko > 943 337436pausokaelkartea@gmail.com

Milesker laguntzen gaituzuen guztioi eta Eibar Futbol Taldeari bihotzez!

.

pausoka elkartea

www.pausokaelkartea.org

Pausoka Elkartearen 2016 EGUTEGI solidarioa

Eibar kromo bilduma
eibar, Pausoka elkartea
Pausoka Elkartea

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkartea da Pausoka. Diru etekinik gabeko elkartea, 2012an sortua. Gure ekintzekin, gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi ditugu. Gure lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu. Gipuzkoa osoko 75 familia gaude gaur egun Pausokan. >> Harremanetarako 943337436 edo pausokaelkartea@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude