Arazoak 25

Arazoak 25 Jadanik 55 emakume hil ditu indarkeria matxistak 2015ean. 55, urtea amaitzeko oraindik pixkat bat geratzen den honetan. Arazoak 25 baditudu, eta 26, 27… 55 arazo potolo, eta ezkutuan geratu diren guztiak. Inork euretaz hitz egiten ez duen arazo mardulen zerrenda luze eta zabala.

Lehendik ere arazoak baziren, eta gaur beste hainbeste erantsi dizkiogu egoerari; 55 emakume erahil. 55 arazo. Baina… itxaron… Gaur ez da arazoak oroitzeko eguna ezta? Gaur ez da azaroak 25? Ah, orduan ez dago arazorik… Zertan ari naiz bada Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna ez den batean eurekin gogoratzen? Ni bezalako nesken egoera negargarria zergatik oroitzen dut gaur? Ez dakit nolatan gertatu den. Orain, gabonen atarian gaudela, ez al dugu familia ederretan pentsatu behar? Ez al ditugu arazo eta azaro guztiak ezabatu, eta dena ederra dela sinestu behar?

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!

17 pentsamendu “Arazoak 25”-ri buruz

  • http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20151214/detenida-en-bilbo-acusada-de-apunalar-a-su-pareja-que-ha-fallecido-horas-despues-en-el-hospital

    Terminologia feminista: gizona “hil da”. Bere kabuz? Ez, gizona erahila izanda emakume batengatik. 20 minutu egon da ezkutatua web orrian. Ondoren, ez da ikusten ere. Bigarren mailako biktimak gara gizonak, gure heriotzak ez du axola.

    Duela zenbait egun ordea, Berrian portadan egon zen bere senarrak hil OMEN zuen emakumearen berria. Total, bera bakarrik hil zela emakumea.

    Emakumea heriotz naturalez hilda: gizon batek hil du, eta portadan.

    Gizona erahila, ez da ezer gertatu. Total, gizona zen. Ez du axola.

    Bizi nahi dut, nik, nire aitak, eta nire semeek bizi nahi dugu, eta bizitzeko eskubidea dugu. Feminismoari ez.

  • 1) Nik pertsona bat hiltzen badut ez da IA inon agertuko.
    ETAren izenean hiltzen badut portada guztietan agertuko da, manifestazioak, kondenak, prentsaurrekoak, erreportajeak, kandelak…

    Zergatik?? Agian ETAk jende asko hiltzen zuelako eta “arazo orokor” bat zelako, ez “gertakari zehatz” bat. Ba emakume eta gizonekin berdin. Urtea honetan 55 emakume hilik, ETAREN URTE GEHIENETAN BAINO ASKOZ GEHIAGO. Nik emakumeen hilketa “arazo orokorra” dela USTE DUT eta gizonena “gertakari zehatz bat”.

    Berdina gertaten da gai askotan: ni lan gabe baldin banago nire arazoa da baina langabezi tasa altua badaukagu “arazo orokor” bat da, kalean erortzen banaiz istripu bat da kontxean hiltzen den gazte kopurua “arazo orokorra da”, katarroak ez du bere egunik baina sidak bai, burgesek ez dute beren egunik baian langileek bai, ukabilkada bat ematea pertsona bati gauza bat da baina homosexuala-atzerritarra-euskalduna-espainola delako ematea beste bat da…
    eta “arazo orokorra” ez izateak ez du esan nahi “Gizona erahila, ez da ezer gertatu. Total, gizona zen. Ez du axola.”

    2) feministik emakumeen hilketen aurrean altxatzen dira, gizonen hilketekin zu feministen aurka altxatzen zara. Nor altxatuko da gizonen hilketen aurka?

  • Feministak gero eta okerrago. Ikusten da diru asko dagola tartean eta horregatik biktima bakarren estatusa lortu nahi dutela. AVT-ek edo sionistek egiten duten antzera

    • Erabat ados. Bada garaia feminismoaren inguruan hausnarketa sakon bat egiteko.

  • 55?.
    Non?.
    Munduan?.

  • Aurreko galderarekin bat: 55 hildako, non, Espainian? Guri interesatzen zaigun datua EHkoa da. Eta baita nongoak diren hiltzaileak, euren jatorria. Izan ere, ezin zaio leporatu gure gizarteari edo gure hezkuntza sistemari gurea ez dena.

    Lan hori egin eta gero, idatzi mesedez artikulu berria.

  • Feminismoaren txorakeria ikastoletan sartzeak zoritxarra besterik ez du ekarri. Suizidio, preso, asesinato biktima, istripu eta etxegabe guztiak gizonak izateaz gain, Erresuma Batuetako gobernuak onartu du LEHENENGOZ (50 urte ondoren) gizona izatea desabantaila sozial bat dela:
    http://www.bbc.com/news/education-31751667

    “The gap is so great that the UK’s university admissions authority has warned that being male could soon be seen as a new form of social disadvantage.”
    “Teachers are more likely to “mark up” girls’ work, says the study. It suggests that this leniency in marking is an unacknowledged reward for girls being more school-friendly.”

    Nik badakit gure ikastolan neskatoei nota igotzen zaiela (zuzendariak behartuta) gehiago joan daitezen unibertsitatera, horrela estatistika hauek gurasoei saltzeko eta matrikulazioak igotzeko. Genituen zoritxarrez gain, orain hau.

    Feminismoa gelditu. Hemen eta orain, urgentziazkoa da! Gure semeek ez dute hau merezi.

    • Bitxia artikulua eta are bitxiago jakinda BBCtik datorrela, politikoki zuzenaren jarioa zorrotz jarraitzen duen hori…
      Oso esanguratsua.
      Edonola ere, argi dago, neskak gizonak baino txukunagoak direla oro har eta eskolan formalagoak direla. Argiak ere badira asko. Nik uste gizonen parean, baina langileagoak izanda emaitza hobeagoak merezimenduz jasotzen dituztela.

      Hori bai, ekimenari dagokionez, gizonek handiagoa dute. Gehiago arriskatzen dute, onerako zein txarrerako.

  • Hauteskundetan nabaritu da feminismoak abertzaletasunari eman dion bultzada

  • Podemos/Ahal Dugu-ko zinegotzi batek esan zidan, berak ez zuela feminismoarekin bat egiten. Txorakeria deritzola.

    Jakina, hau ez du publikoki esaten.

    Lan batzuetan adibidez suhiltzaile izateko probetan, emakumeek abantailak dauzkate. Gizonek 50kg eraman behar dituzte proba batean eta emakumeek 10kg.
    Baina egoerra errealetan, hau da, eraikin batean erreskatea egin behar denean, 6 solairu igo eta ate bat bota behar duzunean, bizitzak jokoan daudenean… orduan indarra da garrantzitsu.

    Eta probak gainditzen dituztenentzat, lan bera ematen zaie. Ez pentsa suhiltzaileek kamioia gidatu edo bulego lana bakarrik egin behar dutenik ez.

    Zinegotziak esaten zidan bezala absurdokerira heldu gara, politikoki zuzena izateagatik.

  • Maddi Etxeberria 2016-01-03 23:01

    Hasteko, esan inondik inora ere ez dudala inor mintzeko idatzi, baina bai gizartean dagoen arazo bat salatzeko. Honekin ez dut esan nahi arazo gehiago ez dagoenik, eta gizonen heriotzak aipatu behar ez direnik, baina nik, librea naizen aldetik, gai honen inguruan idaztea pentsatu dut.

    Bestetik, ados nago “bat”ek dioenarekin, eta erahildako emakumeena arazo orokor bat dela dioenarekin. Gizarteak duen hamarnaka arazoetako bat da, bai, tartean hau.

    Amaitzeko esan, 55 hildako hoiek Espainia mailakoak direla, eta ez dudala uste inondik inora ere hiltzaileen nondik norakoak argitu behar direnik; arazoa egon badagoela dakigunez, errua beste batzuei leporatzea ez baita inondik inora ere irtenbide egokia.

    Beraz, inor mindua sentitu bada barkatu, eta badakizue, zuek ere idaz dezakezuela hildako gizonezkoen inguruko artikulu bat.

  • Aupa, Maddi, bada niri ezinbesteko datua iruditzen zait Eok eskatzen duen hori ematea, eskuragarria baduzu behintzat: «…eta baita nongoak diren hiltzaileak, euren jatorria». Informazioa ematen hasita, ahalik eta osoena eman behar dela deritzot. Deskuidoan «inongo jatorriko jendea ez kriminalizatzeagatik» bada datu hori ez ematea, orduan larria iruditzen zait, irakurlea inozotzat hartzea delako, edo kazetariak beste guztiok baino listoagoa dela uste duelako eta zer jakin behar dugun eta zer ez erabakitzen duelako, jainko-jainkosa gisara. Ez oso azkarrak eta ez oso tontoak ez garenok ere badakigu informazioa prozesatzen; ez pentsa Bermeoko batek (esate baterako) auto bat lapurtu duela irakurtzen dugunean bermeotar guztiak auto lapurrak direna pentsatzen dugunik. Baina Bermeokoa bada, eta kazetariak hala dela baldin badaki, esan diezadala: gero neuk erabakiko dut datu horri garrantzia asko, gutxi edo batere ez eman.

  • Gizona kriminalizatzea ondo dago. Atzerritarrak ez.

    • Bete-betean asmatu duzue Gotzon eta Jonan.

      Emakumeen aurkako arazoak proportzionalki handiagoak dira atzerritarren artean, bertako euskaldun+abertzaleen artean baino. Guk barneratua dugu berdintasuna, gure kultura ezberdina da.

      Erasotzailearen jatorria ezkutatzea babukeria galanta da. Gizartea engainatzea. Eta arriskutsua emakumeentzat.

  • Maddi Etxeberria 2016-01-05 13:05

    Badirudi, datuen arabera, urtea amaitu ostean Espainian hilak izan diren 56 emakumen artean, 3 izan direla Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan ez da heriotzarik izan. Gainera, hilak izan diren emakumeen 36 zirela bertakoak, eta 20 kanpotarrak. Erasotzaileen inguruan, informazioa bilatu dudan tokietan ez zuen zehazten, baina irakurriak ditudan artikuluen arabera, erasotzaileen artean bertakoak zein kanpotarrak zeuden. Gainera, emakumeen elkarteek diotenez, ia ofizialak bezainbeste kasu omen daude, arrazoi ezberdinengatik ofizializatu ez direnak, horrela, indarkeria matxista 2015 utzitako biktima kopurua 105era igoz.

    Hemendik aurrera, bakoitzak nahi duen ondorioa atera dezala, bai erasotzaileen inguruan zein biktimen inguruan; euren jatorria, adina… nahi izanez gero kontuan hartuz. Ni ez naiz sartuko, baina uste dut oso argi gelditzen dela arazo handi bat dela, bertakoak edo kanpotarrak izan, azken batean gure inguruan dagoen arazo bat delako, eta edonork paira dezakeelako

    • Zorionak Maddi ikertzeagatik.
      Hona hemen Gotzonek utzitako 2011ko txostenak esaten duena:

      “Un 34% de los presuntos agresores son extranjeros, lo que revela asimismo la
      sobrerrepresentación de extranjeros, máxime si se tiene en cuenta que la población
      masculina extranjera en 2011 suponía un 12,88% del total de la población masculina en España y un 13,05% si se computa sólo la población masculina mayor de 15 años. No obstante ha habido un descenso importante de agresores extranjeros con respecto al año 2010 en que representaban un 41% de los presuntos femicidas.”

      Gainera, Hegoamerikar pilok espainiar nazionalitatea -nazionalitate bikoitza- dute eta “español” multzoan sartzen dira (espainiako immigranteen erdia hegoamerikarrak dira, ondoren marrokiarrak eta errumaniarrak). Hegoamerikarren artean indarkeria (orokorrean eta emakumearen aurkakoa) ohikoagoa da.

      56 hildakotik 20 atzerritarrak badira (%35), erasotzaileen nazionalitatea ere hortxe-hortxe ibiliko da ziur.

      Beraz, BAI, atzerritarren artean emakumeen artean nabariki ohikoagoa da. Kontuan hartu zure artikuluetan, zure gogoetan eta zure borrokan.

  • Txostenaren izen konpletoa: INFORME SOBRE VI?CTIMAS MORTALES DE LA VIOLENCIA DE GE?NERO Y DE LA VIOLENCIA DOME?STICA EN EL A?MBITO DE LA PAREJA O EX PAREJA EN 2011
    Bilaketan, goitik hasita bosgarrena.