EHUk Zarauzko Hondakinen Mahaian parte hartuko du
Aholkularitza teknikoa eta koordinazio lanak egiteaz gain, bertatik aterako den emaitzari bermea emango dio, akordioa eta kontsentsua lortzeko izpirituarekin sortu den Hondakinen Mahaiari
Zarautzen antolatu den Hondakinen Mahaian parte hartzeko Euskal Herriko Unibertsitateak eta Zarauzko Udalak hartu duten akordioa aurkezteko ekitaldia ospatu da EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Akordio hau Esparru Hitzarmen batean gauzatuko da hurrengo egunetan. Ekitaldian parte hartu dute: Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak, Lauren Etxepare EHUko Arkitektura Saileko zuzendariak, Rafael Ajangiz EHUko Parte Hartuz ikertaldearen ordezkariak eta Iñigo Lizundia EHUko Arkitektura Saileko irakaslea eta lan taldearen koordinatzaileak.
“Zarauzko Udal Gobernuak, aldez aurretik ez du inolako bilketa sistemarik proposatuko eta gainontzeko udal talde eta eragileekin sistema berria konsensuatuko da”
Orain dela aste batzuk, ‘Hondakinen Mahai’ bat antolatzeko asmoa azaldu zuen publikoki Zarauzko Udalak. Mahai honen helburua, birziklapena bultzatu eta gaur egungo hiri hondakinen sailkatze selektiboaren tasa hobetzeko bilketa sisteman egin beharko diren aldaketetan ahalik eta kohesio handiena lortzea da. Gaur egun birziklatze tasa %40 ingurukoa da eta 2014. urtearen amaieran %70eko birziklatze tasa lortu nahi da.
Bertara, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak eta herriko gizarte eragile desberdinak gonbidatuak daude. Herrilan eta Ingurumeneko udal teknikariekin batera, Mahai horren koordinazio eta lanketa teknikoa burutzeko, kanpoko eragile bezala eta, botorik gabe, EHU gonbidatu du Udalak.
“Zarauzko Udal Gobernuak, aldez aurretik ez du inolako bilketa sistemarik proposatuko. Horren ordez, helburua beti ipar bezala hartuz, gainontzeko udal talde eta eragileekin sistema berria konsensuatuko da”, azpimarratu du Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak.
‘Hondakinen Mahaiaren’ funtzioak honakoak izango lirateke:
- Egungo egoeraren datuen azterketa.
- Helburua lortzeko bidean aurkeztu daitezken proposamen desberdinen analisia eta hauen aldaketa edota proposamen berrien aurkezpen eta garapena.
- Eman beharreko pausuen eta inplementazio faseen bateratzea.
- Sistema berriaren irizpideen finkatzea, beti ere, helburuen lorpena eta bideragarritasun ekonomikoaren ikuspegitik.
Mahaiaren antolakuntza eta lan metodologia irekiak uzten dira lehen bileretan guztion artean adostu eta zehazteko asmoarekin.
Egutegia ere irekia dago nahiz eta, hasiera batean, ondorengo kronograma hau betetzeko asmoa egon:
- Martxo-ekaina: Datuak aztertu eta proposamenak landu.
- Irailean: Sisteman egin beharreko aldaketak finkatu.
- Urrian: Adostutako bilketa sistemaren proposamena parte hartze prozesu batetara bideratu.
- Abendua – urtarrila: Adostutako bilketa sistema abian jarri.
Eta une oro, fase desberdinen inguruko hausnarketa, emandako pausuen egokitasunaren azterketa eta, aldaketak burutu ondoren, sistema berriaren emaitzen jarraipena eta sistemaren hobekuntzarako pausuen berrazterketa.
Euskal Herriko Unibertsitatearen eginkizuna bikoitza izango denez (koordinazioa eta lanketa teknikoa), EHUren partetik bi Ikerketa taldek hartuko dute parte. Alde batetik, mahai gainean jar daitezkeen proposamen desberdinen azterketa eta ondorengo faseen jarraipen teknikoa, Arkitektura Sailaren barnean hiri hondakinen bilketa selektiboaren inguruan lanean ari den taldeak hartuko du parte. Eta bestetik, mahaiaren koordinazioaz, antolakuntzaz, metodologiaz, e.a., gizarte partaidetza prozesutan adituak den Parte Hartuz Ikerketa taldea arituko da.
EHU eta Zarauzko Udalaren arteko erlazioa gain honen inguruan orain dela ia urte bete hasi zen. 2012ko urtarrilean, hiri hondakinen bilketa selektiboaren inguruan ikerketa proiektu bat martxan jarri zen Arkitektura Sailaren barnean. Ikerketa horren lehen fase teorikoa amaitu zenean, bigarren fasea garatzeko, hau da, udalerri konkretu baten azterketa egiteko, Zarauzko Udalari laguntza eskatu zitzaion eta Udalak eskainitako datu eta informazioarekin ikerketa lanak aurrera jarraitu zuen. Momentu honetan proiektu horrek bere bidea darrai.
Gauzak honela eta atzetik datorren harreman hau dela eta, Zarauzko Udala da orain dela aste batzuk EHUrekin kontaktuan jartzen dena, azken honen laguntza eskatuz eta Hondakinen Mahaian parte hartzeko proposamena luzatuz. Eskaera horretan, EHUk burutu beharko lukeen zeregina azaltzen dio EHUri eta, bai helburuekin, bai planteamenduarekin, guztiz bat datorrenez, EHUk bere partaidetza baieztatzen dio Zarauzko Udalari.
“Azpimarratu nahi dugu Mahai horretan parte hartzeko gonbidapena interes eta ilusio handiarekin hartu dugula EHUko parte hartzaileak, korapilatua dagoen gai garrantzitsu honetan egin den moduan planteaturiko mahai bat aurrerapauso erabakigarri bat izan daitekeela uste dugulako. Eta ikuspegi horretatik, eskaera bat luzatu nahi diegu bertara gonbidatuak dauden alderdi eta eragile guztioi: Mahaia aurrera ateratzeko borondate eta konpromiso osoa jar dezatela, erronka polita baita”, dio Iñigo Lizundia lan taldearen koordinatzaileak.
Martxoaren 12an lehen aldiz bilduko da Zarauzko ‘Hondakinen Mahaia’. Bertan EHUk aholkularitza teknikoa eta koordinazio lanak egingo ditu. “Hau laster espero den emaitzaren bermea izango da”, gaineratu du Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak.
Jatorrizkoa ZuZarautz blogean
RT @zuzeu: .@ZarauzkoUdala-k hondakinen bilketa sistema adosteko mahai bat jarri du martxan, EHUren laguntzarekin http://t.co/fHFsagzm6F
RT @zuzeu: .@ZarauzkoUdala-k hondakinen bilketa sistema adosteko mahai bat jarri du martxan, EHUren laguntzarekin http://t.co/fHFsagzm6F
RT @zuzeu: .@ZarauzkoUdala-k hondakinen bilketa sistema adosteko mahai bat jarri du martxan, EHUren laguntzarekin http://t.co/fHFsagzm6F
RT @zuzeu: .@ZarauzkoUdala-k hondakinen bilketa sistema adosteko mahai bat jarri du martxan, EHUren laguntzarekin http://t.co/fHFsagzm6F
RT @zuzeu: .@ZarauzkoUdala-k hondakinen bilketa sistema adosteko mahai bat jarri du martxan, EHUren laguntzarekin http://t.co/fHFsagzm6F