EHLG: Hamabost urtez
EHLG: Hamabost urtez –
Izar Lorea-ren 103.zenbakiko EDITO-a
Duela 15 urte, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zelarik, sekulako desafioa bota zen. Geroztik, laborarientzat, jendartearentzat eta hautetsientzat, Euskal Herriko Laborantza Ganbara aktore nagusi bat bilakatu da: nehork ez lezake imajina gaur Euskal Herria egitura hori gabe!
Gehiagoko publizitaterik egin gabe, gaur egun Euskal Herriko Laborantza Ganbarak gazteen erdiak instalatzen ditu. Desmartxa kolektibo gehienak animatzen ditu. Ahal bezainbat laborarirekin lan egiten du, urratsez urrats eta bakotxak duen heina errespetatuz, laborantza iraunkorrari buruz.
Sail berriak ireki ditu Natura 2000-rekin hasiz, agro-oihangintzaraino azkenik.
Departamenduko ganbara ere harroarazi du, hilabete batzuren berantarekin, gure sail berak irekitzera entseatzen baita.
Eta zer erran Euskal Herriko gertakari nagusietarik bilakatu den Lurramaz? Euskal Herritik kanpo, nun nahi badakite hemen badela Laborantza Ganbara alternatibo bat eta laborantza iraunkorraren saloi erreferente bat!
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzeak, Estadoaren ihardokitzeak eta hunekin izan zen borrokak, ontarazi zuen ere fruitu bat laborantza gainditu duena: bere geroa eskutan hartzeko, Iparraldeak bere tresna instituzionala beharrezkoa zuelaren ideia.
15 urtez egin da bide. Bainan egitekoa ere agerian da: nahi dugun laborantza, ikuspegi kolektiboan – eta ez indibidualistan – eraikitzen segitzea, proiektu berriak asmatuz, jende berria eta partikulazki gazteak inplikatuz. Hainbeste bada egiteko!
15 urteren buruan bulegoa uzten dut, abentura segituko dutenetan konfiantza osoa atxikiz. Laster arte, irakurle!
Mixel Berhocoirigoin, laborari erretretatua eta EHLGko biltzar orokorreko kidea
…
Ekitaldia goizetik hasiko da:
- 9.45 : Urteko biltzarra, 2019. urteko bilana
- 10.30 : Mahai ingurua “ Laborari eta herritarren arteko elkarbizitza”
- 13.30 : Bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia, 22 €/eusko-tan
Bazkaria aitzinetik erreserbatzea galdegina zauzu, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.
- Salda,
- Oztibarreko axurkia suan errea ilarrekin,
- CLPB kooperatibako gasnak,
- HERRIKO irinarekin egindako bixkotxa eta ogia,
- IRULEGI sormarkako arnoa, kafea, ondokoa
(Haragirik gabeko menua nahi dutenentzat galdeginez gero, 18 €/eusko-tan)
Pestak segituko du arratsalde apaletik goiti, ostatu, ogitarteko eta kontzertuekin :
- LA MARINA BANDA txaranga
- KIMU txalaparta : hemen entzungai
- MAIRU (txalaparta-rock / Ziburu)
- JOSEBA IRAZOKI & LAGUNAK (rock / Bera) : hemen entzungai
- TORHEIT (Metal / Suhuskune) : hemen entzungai
- DJ XA2
EUSKAL MONETA elkarteak, EUSKO tokiko monetaren alda-gune bat atxikiko du bazkaria aintzin. Zuen euroak euskotan aldatzeko parada, baita ere urteko kidetza eguneratzeko, edo kondu numeriko baten idekitzeko. Euskoa egun osoan erabiltzen ahalko da jateko eta edateko.
Zorionak eta aunitz urtez Michel!
Ipar Euskal Herrian marko legal askoz murritzago batekin hango euskaldunok egiten ari zaretena mirestekoa da eta ikasbide ederra beti negarrez eta kexaka ari garen hegoaldekoontzat