Sanchista abertzaleak

Sanchista abertzaleak –

Sanchista abertzaleak

Atzo, niregandik metro guti batzuetara. Ezker abertzalearen sindikatuko aspaldiko militante bat, pinganilloa belarrira josia, Madrilgo Kongresukoei segundoz segundoko jarraipena egiten. A ze larritasuna, harena, bozketa bitartean. A ze lasaitasuna, harena, bozketaren akabantzan. Harexek iragarri zigun, irribarretsu: Sanchez lehendakari! Ez da lehen aldia, Partido Socialista Obrero Españoli sekula santan botoa emanen ez dioten aunitzen poza Partido Socialista Obrero Españolgo kide bat Madrilgo gobernuburutzara ailegatzen ikusita. Gonzalezekin gertatu zen. Areago Zapaterorekin. Aukera zein den jabetzeak ikaragarri epeltzen ditu arima sutsuenak. Nago horrelakoak inoiz baino gehiago izan zirela atzo. Abertzale porrokatuenak ere Sanchista bihurtu zituen Madrilgo Kongresuan Euskal Herria Bilduko eledunei espainiar eskuinak antolatu zien abarrotsak. Izanen dugu Sanchez madarikatzeko astia.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko urtarrilaren 8koa]

Sanchista abertzaleak

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.