EHEk antolatuta, Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da bihar Gasteizen

Bihar egingo da festa eta aldarrikapenerako parada eskainiko duen eguna. Porrotxen txupinazoarekin ekin ostean, herri bazkaria, Nazio Manifestazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

eusikaraz

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak deituta heldu den apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia egin zuten iragan larunbatean.

Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egunerako justu aste bete falta zela, egitarauaren kokaleku nagusia izango den Gasteizko alde zaharrean egin zuten deialdia aipatu egitaraua auzolanean antolatzen lagundu dieten hainbat eragile eta norbanakorekin. Tartean zeuden Ttek elektrotxaranga, eskalada topaketak egingo dituzten Otxogorrigaina mendi elkartea, Jare dantza taldea, Mendialdeako dultzaineroak, Katuak alde zaharreko tabernen kolektiboa, eta abar, besteren artean.

Egitarau oparoa antolatu dute. Goizeko 11etan Porrotxek txupinazoa bota ondoren, azoka, tailerrak, kale animazioa eta abar izango dituzte. Ostean, herri bazkaria izango da. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Nazio Manifestazioa egingo da “Ez gara espalotik jaitsiko! Euskaraz bizi” lelopean. Gauean, kontzertuak. Bihar ikusiko dugu elkar! Ez gaitezen euskararen espaloitik jaitsi!

3 pentsamendu “EHEk antolatuta, Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da bihar Gasteizen”-ri buruz