EHBilduren gainbeherari begira
Inolako lasterketatan, besteak erortzeko zain eta ahaleginetan aritzea ez da sekula estrategia egokia izan, batez ere nork bere garaipena lortzeko itxaropenak bizi badu. Zeuk ongi egina transmititzea eta komunikatzea baino, besteek gaizki egiten dutena azpimarratzea ere ez da gehiengoa lortzeko bide eraginkorra.
Galdera bota zidan lagun batek lehengoan, hauteskundeen biharamunean: Zer arrazoi eman ditu, zer egin du EHBilduk lehen zituen bozkak errepikatu, edo berriak erakartzeko?
Atez Atekoa?
EHBilduren atzeraldiaren arrazoia ez da Atez Atekoa, inondik ere, Petxarromanek ondo dio bere analisian. Atez atekoa martxan jarri herrietan emaitza onak erdietsi ditu koalizio subiranistak eta aldiz, jarri gabeko hainbatetan, Zarautzen edo Arrasaten esaterako alkatetza galdu du (ikusi Faroan Joxe Aranzabalek, ‘Zer gertatu da Arrasaten?’ dioena).
Hainbat erabakiren atzean -Atez Atekoa tarteko- egon den jardun moldea eta jendartea irakurtzeko gaitasun falta izan da bozka galera ekarri duena. Azken legegintzaldia pozoitsua izan da, eta sentsazio orokorra amorruzkoa. Gerra etengabekoa, nola hedabideetan, hala pleno zein batzarretan. EHBilduri aurkakoa komeni zitzaionean, sua pizten lagundu du askotan. Simil futbolistikoari helduz, irabazten doanari ez zaio kontraerasoka ibiltzea komeni, jokoa geldotzea komeni zaio. Museko similari helduz, errege bakarra eta zaldiarekin ez da batere gomendagarria hordagoa jotzea.
Hedabideen eragina?
Diotena diotela, zalantzarik ez dago hedabideek eragina dutela gugan. Benetako eztabaida politikoa ez da parlamentu, batzar eta plenoetan ematen, telebistako platoetan eta hedabideetan baino. Berton kontsentsuatzen da zentzu komuna. “Politikak ez du zerikusirik arrazoia izatearekin, arrakasta izatearekin baino”. Madrilen sortutako alderdi berriren batek oso ondo ulertu du hori.
Diario Vascok eragina izan duela, bai noski. Baina hori bagenekien aldez aurretik. Kartak mahai gainean zeuden hasieratik.
Jendearengandik urrun?
Joseba Permachek ZuZeun bertan zioen: “kontraesanez betetako zapatak jantzita ere, posible da mundua aldatzea”. Iglesiasek berriz, kontraesanak zamalkatzea dela politika bera. Zure jendeak kontraesanak zamalka ditzan, ordea, arrazoiak behar ditu, bide bat eta proiektu bat. Eta nago orain ez dagoela batere argi ‘EHBildu’ proiektua. Asier Blasek dioen legez, EHBildu koalizio itxura galtzen hasia dago, EAko oinarriek ba ote dakite zein den EHBilduren proiektua? Eta Sortuko militanteek? Ulertzen dute? Eta militante izan gabe, oinarri den jendeak?
Oso interesgarria begitandu zait gaur Enekoitz Esnaolak Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusiari egin elkarrizketa (“Poliedrikoa izan behar du EHBilduk”) . Arraizek diagnosian asmatu duelakoan nago, Zer baino Nola galdeginaz (eta Non eta Norekin zeharka).
Esandako denak esatea erraza da talaia honetatik, baina ez nuke errazkerian jausi nahi. Aletxoa jarri nahi nuke, lasterketa luzea baita, eta ez baitzen maiatzaren 24an hasi, ez eta bukatu ere.
.
Kaixo Oier!
Orain analisiak denok egiten ditugu, baina zuk diozun bezala, izan daitezela etorkizuneko bidean asmatzeko aletxoak. Hona hemen nire aletxoa. Nire ustez EH Bilduk egin beharko lukeen analisia (eta ni militantea naiz):
-Hasteko, EH Bildu existitu behar da. Koalizioa izan da mediatikoki, baina herrietan (eta Zarautzen ondo dakizue hori) EH Bildu ez da izan sujetua. Ez behintzat duela oso gutxira arte. Bilateralak, trilateralak, multilateralak… baina benetako sujetu EH Bildu osatzen duten alderdiak diren bitartean, ahaztu gizarteko kapa berrietara heltzea. Eta, zenbait kasutan (Zarautzen adibidez), EH Bildu koalizioan dauden hainbat alderditako jendea ere gal dezakezu.
Horrekin lotuta, badirudi EH Bilduk hausnarketa hori egina duela, eta Fronte Zabalaren osaketa du jomugan. Hau da, 4 alderdiz osatutako koalizio izateari utzi eta herritar batasun izango den sujetu bihurtu EH Bildu. 4 alderdiak egongo dira, bai, baina horietatik kanpoko jendea ere bai (2+2=4baino gehiago). Aitortu behar da hauteskunde hauek azkarregi iritsi direla prozesu horri begira (Arraizek ere zeharka bota du gaur), eta ondorioz sujetua ez zegoen/dago oraindik eratua.
-Sujetua eratzerako orduan: Jendeak ezberdina zela aitortu zion Bilduri duela lau urte. Ez dakit botoa eraldatzeko eman zion, kudeatzeko, bakegintzan emandako pausuak saritzeko edo zerbait berria zelako. Baina ezberdina dela aitortzen zion (eta oraindik dio) jendeak. Eta ondorioz, gehiago exijitzen dio beste alderdiei baino. Hori, noski, ona da EH Bildurentzat. Baina ezberdina izateak ezberdin jokatzea ekarri behar du, eta horretan Nola-k Zer-k adina garrantzia du. Horri lotuta etorri da zigorra.
Beraz, sujetua eratzerako orduan, zerbait ezberdina sortu behar da. Alegia, 2015ean alferrik gabiltza alderdi konbentzionalekin, baita abangoardia iraultzaile badira ere. Zerbait berria sortu behar da, kultura politiko berri bat (erraz esaten da baina erronka historikoa da), eta horretarako, tresna eraginkorra. Tresna eraginkorra (fronte zabala, EH Bildu) ez dakit nolakoa izango den, eta uste dut inork ez lukeela jakin behar. Izan ere, bide hori jendearekin egiteak (eta ahal bada CUP edo Podemosek erakutsitako hainbat formuletatik ikasiz) emango diolako freskotasuna eta zerbait “berria” sortzen denari. Beraz, folio zuria eta bilduz erabaki.
-Orain arteko bi puntuak, nire ustez, horrela egingo lirateke M24ko emaitza ona izanda ere. Nolabait esateko, hori horrela egitea aurreikusita zegoen eta zast! tartean hauteskundeak sartu dira. Baina beno, emaitza hauekin beharra azaleratu da (gehiago). Ordea, ondoren datorren puntua ez dakit aurreikusia zegoen, baina emaitza hauek lagunduko dute hori ere mahaigaineratzen:
-Haustura: Kultura politiko berri bat sortzeaz ari gara, sujetu berri bat (EH Bildu bera) jaiotzeaz… hori dena herrietara begira egin behar da, noski, baina ezin da zerbait berria sortu maila nazionaletan “betikoak” daudenean. Alegia, alferrik da EH Bildu gorpuztu nahi izatea gero egunero TBn Urizar, Arraiz, Matute edo Ubera ikusten baditugu EH Bilduren izenean. Aldaketa behar da, haustura, eta irudi aldetik ere bai. EH Bilduk bere erreferente propioak sortuko baditu, ez dira alderdien plano mediatikotik etorriko. Agian alderdietatik bai (eta agian ez), baina jende freskoa, aurpegi berriak.
Baina badago horretarako oztopo bat: beldurra.
-Sortuk ia 60 urtez ezker abertzaleak pilatu duen kapital politiko, imaginario kolektibo eta ondare guztiarekin hausteari beldurra dio. Nostalgia bidelagun txarra da momentu historikoetan (hala zen ETAren V. asanblada hartan, baita HBren osaketaren garaian ere), irabaztea baldin bada helburua. Eta gainera, nire ustez, hausturak ez luke pilatutako kapitala eta ondarea galtzea ekarriko, irabaztearen zerbitzura jarri baizik.
-Gainerako alderdiek, berriz, badakite alderdi txikiak direla, eta kultura politiko ezberdinetatik datoz. Askotan, alderdia tresna baino helburu moduan ikusten dute, eta botere kuotak galtzea (baita pertsonalki ere) galera itzela da beraientzat, baita hori helburuen mesedetan gertatu bada ere.
Ondorioz, haustura hori emateko freno bat du jarrita EH Bilduk, eta iruditzen zait M24ko emaitzek jada diseinatuta zegoen bide horretan elementu hau gehitzea ekarri behar luketela. Azken batean (eta historiara joz), herri honetan fronte zabalaren irudia HB izan bazen, inor gutxik hitz egiten zuen HASI, LAIA edo ESBz herri batasuna sortu eta hiru urtera. Erreferentzia fronte zabala bera zelako. Eta hala behar du. Niri ere gogorra egiten zait alderdiak (EA, Aralar, Sortu, Alternatiba) desagertu behar direla esatea, eta ez dut uste extremo horretaraino heltzea beharrezkoa denik. Pisua galtzea da gakoa. Azken batean alderdi horietako bakoitzak badituelako bere etxeko lanak fronte zabaletik kanpo ere.
Laburbilduz, nire ustez gakoa, eta ulertzeko erabiltzen dut konparazio hau, herritarrek eta herri mugimenduek erreferentzialtasuna emateari begira 2015eko HB bat sortzea da (borroka moldeak etab kontuan hartu gabe noski), CUP eta Podemosetik barne antolamendurako elementuak bilduko dituena, eta belaunaldi zein kultura politiko aldaketa ekarriko duena. EH Bildu sortzea alegia. Orain artekoa feto bat zen.
Ez da dramatikoa, prozesua martxan jarri, bestela ere, jarriko zelako. Baina M24ak hausturaren puntuan sakontzea espero dut.
Mila esker Inper zure iruzkinagatik! 🙂
Kaixo!
“Hedabideen eragina?” eta “jendearengandik urrun?” atalean dagoenarekin ados egonik eta Inperren iruzkinarekin ere bai,bete betean asmatu duelakoan nago.Ezin gauza bera esan “atez atekoaren eragina?” atalarekin. Ez behintzat Arrasateren aipuan.
Ni Arrasatearra izanik, eragina duela diotsut, eta asko gainera. Arrasaten (6600!!!) sinadura baino gehiago jaso zituzten Arrasate garbi eta AntiPAP plataformek. ç
Ondoren, hondakinen mahaia sortu zuten( horien artean EHbildu, EAJ, Zero Zabor, Arrasate GArbi). Txip bidezko 5.edukiontziaren sistema adostu zen, 9.hilabeteko epea emanaz. Epe hori pasata ( 3 hile egin ditugu) ez badugu %70eko sailkatze tasa lortzen atez atekoa jarriko da.
Egia da atez atekoa ez da jarri,baina herritar askori entzun diot 9 hilabete pasata EHbilduk atez atekoa jarriko zuela eta EAJk ez . Gauza da atez atekoa jarrita ez dagoen arren, atez atekoaren mamua presente egon da M24an. Tristea da, baina egia da eta benetan esaten dut, kalean entzun dut, inguruko jendeak entzun du….
Beste herrietan ez dakit, baina Arrasateko adibidea ez nuke erabiliko atez atekoak eragin ez duenaren argudioa indartzeko.
Ta Joxe Aranzabalen iritzia ere ez, oso oso sinplea deritzot eta. EGia da , gero dauden iruzkinek faktoreak gehitzen dituztela, baina bere iritziak ez, oso sinlpea dela uste dut, errespetu osoz.
Bestalde, eskualdean Oñati dago, eta atez atekoa jarrita EHBilduk irabazi du. Baina Oñatin zaborren gaian (ere) oso herri mugimendu indartsu eta osasuntsua dago eta lan bikaina egin zuen atez atekoa jarri aurretik herritarren kontzientziazioan. Oñatin herritarrengandik hurbil egon dira, txukun lan eginez.
Eskoriatzan EAJk atez atekoarekin egin du kanpaina, modu esajeratuan gainera…
Debagoeinan eragin duelakoan, baina ez da faktore bakarra.
Ba nik ez nator bat ia inorekin, EHBildu Gipuzkoa askoz hobetu kudeatu du, EAJk, UPNPP… beraien erkidegoetan baino.
Atez atekoa duela denbora ezarrita duten herrietan irabazi du askotan, atez atekoa duela gutxi ezarritakoan aldiz galdu, ta atez ateko edo derrigor dan birziklaketa ezarri nahi zuten lekuetan galdu.
Baina galera haundiena PODEMOS eragin dio, lehen ez zegoen ta abertzale askorentzako (hau flipantea iruditzen zait) PODEMOS ezkertiar subiranistak dira (EAJn egondako bat ezker subiranista?).
EHBilduri egotzi aha diegu ez dela gai izan egin dituen gauz onak mediuetan ateratzea, baina bai ateratzen zirela ondo egiten ari zituzten gauz asko, gaizki eginak balira bezala.
Bukatzeko hautesleak dira huts egin dutenak.
Jendea ez daki ia inoren kudeaketa ta ideiak zertan datza, jendeareki hitzegiterakoan ez zekiten zer da atez atekoa ta ez zekiten ez dela atez atea edo 5garrena, derrigor birziklatzea ta errautskailua dira kontrajarriak daudenak.
Arlo sozialean izan egindako lana izugarria izan da, baina txiro asko ez dute ikusi, edo batzuei ailegatu ez zaienez…
Zergetan, EAJk aberatsak mesedeztuko zitula erran ta ez zaio fakturarik pasa, EAJk egindako kudeaketa ia arlo guztietan oso txarra izan da, bai Bizkaian ta bai dauden leku mordoetan.
Bidegin EAJk egindako kudeaketa nazkagarria ere ez zaio fakturarik pasa…
Ze ezkerrekoak hain gera azkarrak ze akats txikiak ez diegu ezkerreko alderdiei pasatzen, baina eskubikoei hori ta gehio, lapurreta, kudeaketa txarra….. eginez gero, jende moro eskuina bozkatzen jarraitzen du.
Ta hautesleak dira kale egiten dutenak, gehienek ez daudelako aberatsen alde baina aberatsen alde egiten dutenak bozkatzen dute.
Adibide bat, PPSOE beti bozkatu izan dutenak, behin ta berriro erratu ziran, beraien bizitzak okerrera egin ta hala ta guztiz ere, bozka mordo dituzte , ta bozkak galtzeko….
Ze eragina izan du EAJn hainbeste gorroto dugun errauskailua? Beno jendea ez dula nahi dio baina gezurra da, birziklatzeko prest ez bazaude horren alde egiten ari bait zera.
Orain eskuma aginduko du, aberatsenen alde egingo du, txiroen aurka, murrizketak haundituko dira…. Ta jendea gero kexuka ibiliko da, ba askok ez dakit zertaz, badakigu talde politiko bakoitzak nola jardun du ta jarduten du, gero kexatzea edozein memelo jakingo luken gauzak egingo dituztelako….
Bukatzeko, nahiz ta EHBilduren boz galera haundia izan, PPkoak EAJ bozkatu izan ez balute, EHBildu izango zan lehen indarra (ez bakarrik zinegotzitan), ta PSOErekin berdin…
Hemen gizartearen zati haundi bat ezker abertzalea gorrotatzen du ezker abertzalea delako, Espainiatik etorritakoak gehio, beraz EHBildu boterean egonda, bera kentzen saiatu dira.
Sentitzen dut ezkerra bozkatu duten guztiengatik beraiek ere sufrituko dutelako datorrena, baina EAJ, PPSOE bozkatu duten guztiak, merezitakoa izango dute gauzak ondo juaten ez diranean, beraiek lapurrak, korruptoak, aberatsen lagunak… bozkatu dutelako, jakinez lapurrak, baeratsen lagunak, erderazale amorratuak… direla.
Atez atekoarena adibidez, pertsona mordokin hitzegin ta gero, gehienak ez zekiten zer zan, nola egiten zan, ze eragin zun… Ta berdin zitzaien.
Aldizkariak zioten hondamendia zela ta hara hartu dute, ta benetako aitzakia, zaborra banadu nahi ez zutela zan, baina irrati, aldizkari, telebistak… matraka horrekin zebilelako denbora oson, mediuak kontrakoa erran izan balute, gehienak alde egongo ziran.
Dena azaldu ta gero, bat baino gehio aitortu dit sistema hoberena dela, baina ez dula nahi, birziklatzearen alde dagoela baina borondatezkoa, hori zuzenean besteetaz parre egitea da, borondatezkoa bada ez du ezertarako balio, datuak demostratu duten bezala.
Orain disfrutatzera bakoitzak bozkatu duna, nik 4 urte hauetan disfrutatu dudan moduan.
Ta benetan diot, hartutako neurri gehienak onak edo besteenak baino hobeagoak iruditu zaizkidalako.
Donostian. Izaguirre 650 boz galdu ditu, azken 20 urteetan izan degun alkaterik hoberena izanda ta askogatik, Euskarari toki gehien eman diona, jendea gehien entzun duena (nahiz ta dena ondo egin ez)…..
Bukatzeko, Euskaltzale asko ta asko (edo Euskaltzaile direna erraten duten askok) ez dira euskaltzaleak, Bilduk 4 urte hauetan Euskara aurrera ateratzeko hartutako neurriak ez bait ditu EAJk 35 urteetan hartu.
Baina “Euskaltzale” askorei hori berdin izan zaie, gainera hoietako askorentzako Gaztelera derrigor izatea ondo dago baina Euskara ez.
Zer pentsatu behar da bere ama hizkuntzari muzin egiten diotenei buruz, lapurrak, korruptoak ta Gaztelera zaleak babestuz?
Ta ez nator bat EHBilduk egindako autokritikekin, gauzak gaizki egin dituzte baina hautesleak (bai, hautesleak, hauteslea gehienak beti erratzen bait dira, ta bakarrik dena nola dagoen ikusiz jakiten da hori) izan dira hutsa egin dutenak, hutsa egin zuten moduan pasa zan legegintaldian, PPri bozka eman ziotenak, ta erraza zan jakitea zein izango zan PPren programa, baina jendea ez dunez pentsatu nahi ta telebistan diotena egiten duenez…
Barkatu guztiei txaparengatik, ORAIN DISFRUTATZERA.
Beste gauz batzuekin nabil ta bukatzeko asko jarri ditut, barkau, ustet ondo ulertzen dela.
gauza oso erraza; txakurtxistuk podemosera joan dira, pagiteruk danak bata beztearen atzetik haize freskutik bizitzeko ideiarekin, urrearen bigarrengo sukar honetan.
Atez-Atearen kontu guzti horrek gustora izorratu dizuete txiringitoa. Norri okurritzen zaio ba frentismo politika bat bultzatzea zabor-kontu puta bategatik?? Bizkaitarrek badute beren erraustegia, eta agian egongo dira aukera hobeak, baina ez dute horrenbeste pena ematen.
30 urtez Independentzia eta Sozialismoa, erakundeetara iritsi eta ez bata, ez bestea, Gipuzkoa Plazan ikurrin bat, eta kitto! Eta LABek egiten duen lanagatik ez balitz langileekiko loturarik: batez!
Hori bai, energia guztiak atez-ate talibanismoz inposatzen, Donostia pankarta feministaz leporaino ornitzen, diru-laguntzak inmigranteei eta erakunde-sateliteei lehenesten, etxebizitza inmigranteei oparitzeko legea PSE eta UPyD españolekin akordatzen eta progre-abar. Gainontzekoan beste alderdien antzera, edo okerrago. Ogasunean errenten araberako proportzionaltasuna jada ezarria zegoen, beraz zer aldatu da?? Eta pentsatzen duzue azken hilabetean Bidegiko kaka ateratzearekin jendeak gainerakoa ahaztuko duela? Bada, nik ez dut jeltzaleek AHTrik edo Fracking-ik ezartzerik nahi, baina zuen alternatiba KAKA ZAHAR bat da, eta okerrena da pentsatzen duzuela arrazoiaren jabe zaretela guztian (borrokagaraia blogean adibidez, ez da kuestionatzen ea planteamenduak oker dauden. Dena dago ondo. Arazo bakarra: gizartearen ideologizazio falta, hau da, lobotomia falta), eta Atez-ate munduko sistemarik justifikatuena dela. Tira, joan zaitezte Lezora eta ikusi nola zuhaitz urdin zikin horiek izorratu duten horren herri politaren paisaia; joan zaitezte Zumaiara eta konturatu nola Bilduren super-kudeaketak sekulako zorra utzi duen; joan zaitezte Trintxerpera eta ikusi zuen begiz nola dabiltzan arratoiak kaleetatik; joan Azpeitira eta galdegin alkateari buruz; joan Donostira eta galde hostalaritzaren lobbiari etengabe egiten zaizkien mesede eta laguntzei buruz… Atez-Atek soilik Oñatin euki du arrakasta, tira, izango da bertako bildutarrek seriotasun apur bat erakutsi dutela horrenbeste erdipurdikeriaren artean. Abertzaletasunak behar duena da materia grixa eta garbiketa on bat, babalore gehiegi baitago Euskal Herriaren kontura bizitzen
Zabor putatik nola egin dute egindakoa? Ze memelkeri da hori, zaborra izan ez balitz, DV, EAJ, PPSOE… beste ergelkeri bat asmatuko zuketen ta jendea amua irentsi berdin berdin.
Ta zabor puta afera hori ehundaka milioiko zorra eragiten ari du EAJ ta PPSOErengatik ta geo Giupuzkoar guztiak ordaindu beharko degu hori, ta zorrak gehiegi haunditzen badira, kiebra jo dezakegu ta daukagun autogobernu txiki ta ziztrina galdu.
Jada ez da EHBilduren zabor plana mila aldiz hobeagoa izatea bestea baino, gauza da jendea zaborra ateratzeagatik erosotasun gehio izateko (hau esan nahi du zaborra nahi duten orduan ta nahi duten moduan botatzea, ze gaur egun ordutegiak daude baina ez dira betetzen), ez du aintzt hartu (askok ez dira ezta informatu), Gipuzkoak izan duen kudeaketa ona besteekin alderatuz.
Zerga bilketan, aberatsenekin, langileen alde egiten, gizarte politiken dirua igoz….
Pasa zan hilabetean Goierrri duela 5 urteko langabezi tasatik jaistea lortu du, DVn albistea ezkutatuta zegon, gaur lehengo orrian EAJri ezker izan balitz bezala.
Ta jende mordo pentsatuko du EAJ iritsi dela ta hori egin dutela.
Enpin, gero norbait murrizketengatik kexatzen bazait ta baldin badakit zer bozkatu duen, merezita daukala errango diot.
Merezita ez dugunok jan beharko bait ditugu politika bidegabe hoiek.
Laburbilduz, eta barka berandu erantzutea: EH Bilduk duela lau urteko boto bat behintzat (nirea) galtzearen arrazoia da ez dudala ikusten okupazio eta menpekotasunarekin amaitzeko gogo/ahal/asmo/borondaterik. Hamaika urte izan dira EAJ piperpotoak jartzeagatik kritikatuz. Orain, “LEGEAK AGINTZEN DUELAKO”, azken 40 urteotako piperpoto kopuru handiena dugu Hego Euskal Herrian eta EH Bilduren laguntzarekin.
Ba hara, ezker abertzalea edo EH Bildu egitera mugatuko den gauza bakarra zapaltzaileak agindutakoa obeditzea izango bada, legeak hala dioelako, sentitzen dut baina ez nirekin kontatu.
Pentsakera triste horrekin gaur ez genuke ikastolarik ez euskarazko musikarik, ez intsumisorik eta oraindik euskal gazteak soldaduskan lirateke… Bere garaian lege arrotzak halaxe agintzen zuelako.
Ba, oso ondo, hor dituzu PNV eta PSOE bat eginda diputazioan, betiko usadioari jarraituz. Bejondeizula!
Peru Dulantz eta Sugarri
Hara, ez dakit ondo azaldu dudan baina ulertzen ez da zaila: PNVPSOE edo EH Bildurekin piperpoto berak, etsaiarekiko obedientzia bera, etsaiaren legea betetze bera dago gaur eta hemen. Beraz, eta zorionak zuek ni baino azkarragoak bazarete, nik independentista gisa ez daukat horrelako hauteskunde batzuetan botoa emateko arrazoirik.
Abertzaleok ere erori gara hirugarren mailako politikarien trikimailuetan, PPkoak irabazle ez ateratzeko ezkertiar askok PSOE bozkatzen duten bezala eta PSOE garaile ez ateratzeko eskuindar gehienek PP bozkatzen zuten bezala, bipartidismoa tontoki eternizatuz. Pertsonalki oso irizpide penagarria deritzot “Bozka baliagarria” edo ustel guztietatik kirats gutxien duena bozkatzea, batez ere salbuespeneko neurria izateari uzten dionean.
EHBilduk putzuzuloa merezi du PNVk bezain beste, edo gehiago. Bere buruarekin zintzo den abertzaleak ez lieke alderdi zikin horiei euren bozka helaraziko.
Benetan uste duzu politika berberak egiten dituztela PNV-PSOEk eta Bilduk naziogintzari dagokionez? Nik batzuk nazioa desmuntatzen eta atalka saltzen ikusten ditut, besteak berriz, zailtasunak zailtasun eta okerrak oker, nazioa eraikitzen. Ez dut uste foru- eta udal-erakundeetan batzuk egon zein besteak egon berdin dionik.
Espainiako gobernuak lege bat ateratzen badu ikastolak debekatzen, mugitu gaitezke, protesta egin, negar egin….. Baina legea bete nahi ez dutenak Gartzelarazten hasiko ziranean, ea agindua betetzen zan ala ez.
Beraz Bildu ez bozkatzearen arrazoia piperpotoa jarri duela da, baina Piperpotoa jarri izan ez balu hau lehen ez zan gertatzen), Bildukoak kargugabetuko zituzten ta agintea galduko zuketen, baita agian kartzelaratuak izan, ta mundu guztia kartzelam bukatzen dadu, ez dago ez Bildu, ez ezker abertzalea ez ezer ere ez.
Orduan berdin dira Euskararen aldeko plan aurreratuak, berdin du gizarte serbitzuak indartu dituztela (Espainiako estatu osoa hartua asistentzia pertsonalerako ematen diren laguntzen %80a Gipuzkoan ematen dira), berdin du langileen defentsa, zaharren egoitzetan egindakoa, bilkuretan inoiz baino gehio entzun dela Euskara, lehentsi dutela gazteleraren aurrean, emakumeen aldeko neurri berriak ta neurri hoiek aurrera eramateko aurrekotua biderkatu izana, baldintzak bete ez dituzten enpresei jarritako izunak, kontratuetan lan baldintza duinak eskatzea derrigorrez ta izunekin,kontratu publikoetara aurkezten diran enpresei Euskara dakiten langileak eskatzea……
Dena berdin du Piperpotoa jartzera behartu dituztelako, ta gartzelan bukatu nahi ez zutenez aldunditik asko egin daitekela ikusia gainera, hobe EAJk irabazten badu ta PSErekin batzen bada.
Ta orain Euskara galtzaile, gizarte serbitzuak galtzaile, ingurumena galtzaile…
Ta Piperpotoa jarri zuten besterik ez ala ahal izan duten amarru guztiak erabili dituzte ez jartzeko, alboratzeko…
Enpin , azkenean ez dakit merezita dugun ala ez daukaguna baina benetan daflipat.