EAJ vs EHBildu: jokoan dauden 16 herri

EH Bilduren eta EAJren artean lehian egon daitezkeen 10 herri –

Hauteskunde bakoitza bere denborak eta espazioak baldintzatzen du, herritar batek ezberdin bozkatu edo abstenitu dezakeelako estatu espainiarretako hauteskundeetan, foraletan edo bere udalerriari dagokionean. Historikoki boza ez da bereziki aldakorra izan Euskal Herrian: EAJk baditu bere gotorlekuak, EAk ere bai eta ezker independentistak bere plazak, UPNk bere feudoak eta PSOEk bere bunkerrak. Baina bozka geroz eta aldakorragoa da eta herritarren gehiengoa jada ez da atxikitzen alderdi bakarrarekin lehen bezala, onean eta txarrean, heriotzak banandu arte.

EH Bilduren eta EAJren artean lehian egon daitezkeen 10 herri

Azken hauteskundeek utzitako emaitzek, agian, udal eta foru hauteskundeetarako pista batzuk eman diezazkigukete, eta horri erreparatuta osatu dugu zerrenda hau: EH Bildu eta EAJren artean lehian egon daitezkeen 16 herri.

 

EH Bilduren eta EAJren artean lehian egon daitezkeen 10 herri

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

5 pentsamendu “EAJ vs EHBildu: jokoan dauden 16 herri”-ri buruz

  • Grafikoetan garbi ikusten den bezala, joerari erreparatuz gero, EAJrentzat izango lirateke 16ak.

  • Ez dot herri guztien egoera ezagutzen. Baina Abadiñokoa bai. Eta Abadiñon alkatetza ez deuko ez EAJk ez Bilduk, talde independiente batek baizik, eta oin dala urte askotatik. Beraz ….

  • Kaixo, grafikozaleon izenean eskerrik asko sarrera honengatik.
    Hala ere, proposamen bat bota behar dut: Y ardatzeko eskala boto portzentaian baliokidea kzatea grafiko guztietan; hala balitz hobeto antzemango lirateke herrietako bozka joeren arteko aldeak eta aldaraketarako baliagarriagoak lirateke.

  • Pello Eizagirre 2019-05-13 00:21

    2015ko udal hauteskundetako emaitzak gaizki daude. Udal guztietakoak. Behintzat EITBko emaitzekin alderatuz gero.
    https://www.eitb.eus/eu/hauteskundeak/udal-foru-hauteskundeak/emaitzak/2015/eae-udaletakoak/gipuzkoa/

  • Pello Eizagirre 2019-05-13 08:21

    Herri batzutan emaitzen arteko aldea nabarmena da, bestetan nolabait ez hainbeste .
    Agurain: EITB EAJ 1334 EHB 984 / ZUK EAJ 1030 EHB 836
    Abadiño: EITB EAJ 1691 EHB 1399 / ZUK EAJ 1119 EHB 1312
    Elorrio: EITB EAJ 1502 EHB 1748/ ZUK EAJ 1510 EHB 1636
    Lekeitio: EITB EAJ 2021 EHB 1905/ ZUK EAJ 1868 EHB 1900
    Andoain:EITB EAJ 1750 EHB 2112 / ZUK EAJ 1748 EHB 2012
    Arrasate : EITB EAJ 3748 EHB 3348 / ZUK EAJ 3586 EHB 3355
    Aretxabaleta: EITB EAJ 1615 EHB 1381 / ZUK EAJ 1462 EHB 1289
    Azpeitia: EITB EAJ 2984 EHB 3760 / ZUK EAJ 3045 EHB 3440
    Bergara: EITB EAJ 3195 EHB 2835 / ZUK EAJ 3008 EHB 2754
    Getaria: EITB EAJ 640 EHB 933 / ZUK EAJ 699 EHB 790
    Lazkao: EITB EAJ1285 EHB 1176 / ZUK EAJ 1109 EHB 1095
    Ordizia: EAJ 1754 EHB 1672 / ZUK EAJ 1741 EHB 1588
    Pasaia: EAJ 2001 EHB 1834 / ZUK EAJ 2072 EHB 1846
    Zumaia: EAJ 2152 EHB 2077/ ZUK EAJ 1906 EHB 1820
    Donostia: EITBEAJ 29.029 EHB 20.467/ ZUK EAJ 28.342 EHB 19.016
    Zarautz. EITB EAJ 4813 EHB 3631 / ZUK EAJ 4658 EHB 3486