EH Bilduren erronkak

EH Bilduren erronkak –

EH Bilduren erronkak

EH Bilduren Mahai Politikoak ikasturte politikoko lehen bilera egin du, eta dituen kezkak, erronkak eta konpromisoak jakinarazi

Gatazka nazionalaz eta nazio ikuspegiaz

«Irekitzen den kurtso politiko honetan gatazka nazionalak Estatu espainiarrean zentralitatea hartuko du. Eta Euskal Herriak zer du esateko? Hego Euskal Herriak eztabaida horretan parte hartu behar du eta bere planteamendua burutu behar da. Espekulatzeko tarteak bukatu dira. Proposamen zehatzak egin behar zaizkie herritarrei, eta burujabetzarako proposamena izango da horietako bat»

“Herri honetan, gure identitate nazionala gordetzeko beste tresna politiko batzuk behar ditugu”

Klima larrialdiaz

«Groenlandian lehen aldiz euria egin du. Kanadan muturreko tenperaturak, 50 gradu»

«egungo kontsumo eta ekoizpen ereduekin bizitza ez da sostengarria izango»

Belanunaldi berriei «planeta bizigarri» bat utzi ahal izateko «orain hartu behar dira neurriak»

«Tendentzia kezkagarriak somatzen dira ez bakarrik Euskal Herrian, baizik munduan»

Pandemia eta errekuperazioaz

«oraindik orain osasun publiko larri baten testuinguruan» bizi gara

komunitate zientifikoaren kriterioak defendatuko ditugu, «ez farmazeutikenak edo multinazionalenak»

«Kurtso honetan babes soziala bermatu eta sakondu behar da»

Lanerako gaude

“Geitu, indartu eta biderkatu”

“Fronte zabala oraindik egiteke”

Eztabaidak sakondu

Prentsaurrera agertu diren kazetariek Donostian pasa den astean izandako istiluen inguruan galdetu diote Arnaldo Otegiri, eta honek esan du antzuak direla gai hauekin sortzen diren «lubakietako eztabaidak». Eztabaida hau semantikatik urrundu eta analisi sakon bat bultzatzea eskatu du Otegik. Neoliberalismoak identitate «nihilistak eta indibidualistak» bultzatu dituela esan du eta, beraz, horri konponbidea bilatzeko, beharrezkoa deritzo aisialdi ereduari buruzko eztabaida sakona bultzatzea.

Hemen agerraldi osoaren bideoa eta galdera erantzunak.

EH Bilduren erronkak

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

6 pentsamendu “EH Bilduren erronkak”-ri buruz

  • Nik ez dut hitzaldi guztia entzun (ia ordubetekoa da), baina Berriako eta Garako kronikak irakurrita, sumatzen dut euskararen zentraltasunaren falta, euskara erdigunean egotearen falta.
    Euskararen transmisioan alarma guztiak piztuta daude, eta ez dut hori sumatzen alderdietan eta erakundeetan.
    Berria:
    https://www.berria.eus/albisteak/202517/eh-bildu-gehitze-eta-biderkatze-prozesu-batean-dagoela-azaldu-du-otegik.htm
    Naiz:
    https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210830/otegi-gatazka-nazionalak-zentralitatea-hartuko-du-eta-euskal-herria-eztabaidan-egon-behar-da
    Gaurko berri bat Noticias-en (El euskera toca suelo en el modelo D):
    https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2021/08/31/educacion-reabre-barnetegis-despues-euskera/1137372.html

  • ISEIren ikerketak oso argi uzten du: euskara hiltzen ari da.

  • Mikel Haranburu 2021-08-31 12:05

    Euskara hiltzen ari gara, Edo eta gu hiltzen ari gara. Gu, Euskara hizkuntza bat da.

  • Goian bego Euskal Herria.

  • Mikel Haranburu 2021-09-08 10:04

    Euskara hizkuntza bat da, ez besterik. Munduan dauden beste 6.000 edo 5.500 hizkuntzak bezalakoxea. Hizkuntza guztiek berdin balio dute; denek balio dute mundua deskribatzeko eta bertan bizitzeko, hizkuntza-kideekin batera. Hizkuntzak giza intelektoak sortu ditu, bilakaera luze batean. Linguodibertsitatea gauza ederra da, erakusten baitu giza intelektoak zenbateko gaitasuna duen sistema neurologiko eta fisiologiko batek kode desberdinak sortzeko, logika batean, egitura linguistikoetan.
    Hizkuntzek denek berdin balio badute, hizkuntza zati hiztun kopurua eginez, aterako zaigu hiztun bakoitzari hizkuntzaren baliotik zenbat dagokigun bakoitzari. Ingelesetik ezer gutxi tokatzen zaigu; Euskaratik askoz ere gehiago. Eta bakoitzak hizkuntzan dugun partea handiagoa denez, hiztun bakoitza ere garrantzitsuagoa zaio hizkuntzari. Garrantzizkoak gara hizkuntzarentzat.
    Hizkuntza bateko azken hiztuna zen aitona batek zioen behin izugarrizko pisua kentzen zuela gainetik bera baino gazteago batek hitz bat ikasten zuenean. Gizon hark bere hizkuntzaren pisu (hots, balio) guztia zeraman bizkarrean, eta aski zuen beste inork hitz bakarra ere ikastea pisu hura arintzeko.
    Ingelesarentzat ez gara batere inportanteak, eta Ingelesak ere ez du izan behar guretzat, txanponik txikiena baita hiztun bakoitzarentzat duen balioa.
    “Gure hitzak esan, berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal” aitona harentzat zenbat balio zuen poetaren esanak…

  • Beñat Castorene 2021-09-08 16:01

    Ados zuekin Mikel eta Julen.
    Beste askoren artean euskara ahalmen handiko hizkuntza dela. ez dugu dudarik izan behar. Kontsakratzen baginio lan eta kemen gehiago bere ahalmena gara ginezake oraindik gehiago.
    Ikusi behar da nola, 80 urtetan juduek liturgiako hizkuntza momifikatu bat estatu baten hizkuntza moderno bihurtu duten.
    Euskara hiltzen bada–zorigaitzez sumatzen dugun bezala– ez da berak lituzkeen akatsengatik baina populu azpiratu, indargabetu eta erdi-etsitu baten hizkuntza delako. Populu hori iratzartzen balitz, euskara ere berpiztuko litzateke Negueveko basamortuan Hebreera berpiztu zen bezala.