Eguraldi mapa eta beste antzerki batzuk…
Espainiako telebista publiko batetako (eITB) eguraldi mapa bat, non ez diren ezkutatzen gure herriaren okupazioarekin sortutako muga artifizialak. Edo ez behintzat batzuei gustatuko litzaiekeen adina. Hori dugu aspaldian eztabaidagai errepikatuenetakoa.
Gonzalo Etxagueren idatziari erreparatuz (Zuzeu 2013-03-24), Pnv-k alderdi abertzalea izanik, bere “kontrolpean” duen Espainiako eskualdeko telebista horretan beste mapa bat jarri behar luke. Gonzaloren irudiko, mapa horrek okupazioak eragindako zatiketa administratiboaz “ahaztu” behar luke.
Nik ere ahal bezain pronto ikusi nahi nuke gure Herriaren eguraldi mapa, baina gure telebista publikoan, eta ez etsai baten 2. B mailako kate batean. Eta horretarako ezinbestekoa da INDEPENDENTZIA. Hori lortu bitartean ordea, uste dut askoz hobea litzatekeela eITB-ko eguraldi mapa artikuluarekin batera bidali dudan muntaiakoa bezala balitz. Horrela gutxienez Gonzalo bezalako milaka eta milaka abertzalek egunero ikusi beharko genuke arazoaren gordintasunaren zati bat begi aurrean. Eta agian lozorrotik esnarazteko balioko luke, ostrukarena egiteari uzteko.
Izan ere, ni ere aspertuta nago antzerkiarekin, baina ez Gonzalok zioen zentzuan…
Niretzat antzerki tristea baino ez dira okupazio egoera bati “gatazka” deitzea (Aieteko Adierazpena), eta “gatazka” konpondu ahal izateko “marko demokratiko” bat proposatzea “erabakitzeko eskubidea” gauzatu ahal izateko (Zutik Euskal Herria txostena).
Amai dezagun antzerkiekin. Ados. Baina Pnv-ren antzerkiekin bakarrik?
Igandean Amets Arzalluseko dotore asko gogorarazi zigun bezala “Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen”, baina euskeraz pentsatuko badugu Independentzia behar dugu. Ezinbestean.
Gonzalok Pnv-k euskararen normalizazioa baztertu duenaren susmoa agertzen zuen bere idatzian, okupaziopean ere normalizazioa posible dela iradokiz. Hori da herri honen gaitz nagusia gaur egun, oraindik ez duela barneratu herri okupatu bat denik. Eta okupaziopean ez dago ez normalizaziorik ez demokraziarik eta ez ezer. Okupazioak herri honen heriotza baino ez digu ekarriko. Independentziarik gabe hilik gaude, gehiago edo gutxiago iraun dezakegu, baino hilik gaudela segurua da. Eta heriotzera kondenaturik gaudenez ez gaitzatela engaina mapa ziztrin batekin. Agian ez lituzke kontzientzia asko astinduko, nik baietz uste dudan arren, baina gutxienez ez gara biziko gatibu garenik ere ez dakigun gizarajoen modura…
Sentsazioa dut zure logika segiz hobe geundela Francorekin, balkoi guztietan piper-potoa eta euskara debekatuta. Horrela bai izango ginela okupazioaren kontziente. Gero eta okerrago, hobe? Okupazioaren azalpena jakingarria da, ezinbestekoa, baina ez ditut hortik ateratzen dituzun ondorioak konpartitzen. Gainera, gehien inporta zaidana da biok abertzaleak garela, beraz ez dut zurekin hauskan hasteko asmorik.
Piper-potoengatik bada, ez dut uste gauza asko aldatu denik, ez?
Euskara berriz, orain legezkoa da, baina Franco garaian baino askoz gutxiago erabiltzen da. Hauskan hasi gabe eztabaida sanoa ere egin daiteke: Zein ondorio ez dituzu konpartitzen?
Euskara Franco garaian baino gutxiago erabiltzen dela???? Tira, inola ere ez, hori gezurra da. Segi zure fantasia mundu horretan. Euskarak leku asko irabazi du arlo askotan, independentziaren zain geratu ez direnei esker. Euskara, independentzia, egunez egun irabazi eta erakitzen den zerbait da. Eta denok independentziaren zain geratzen bagara, akaso independentziaren egunean ez duzu zer independizatu izango. Nire aldetik, egunero eraikitzen jarraituko dut nire esparrutik, elkarlanean EH osoan bide honetan dauden milaka pertsonekin batera.
Guztiz ados egin duzun iruzkinagaz. Egunero eraiki behar da Euskal Herria, bakoitzak bere esparrutik. Beti kexaka egotea eta dena gorrotatzen ez gaitu inora eroango.
Euskera Frankoren garaian baino gehiago erabiltzen danaren adibide ARGIA:
https://zuzeu.eus/2013/03/26/eguraldi-mapa-eta-beste-antzerki-batzuk/?replytocom=49535#respond
Ea noiz lortzen dogun Nafarroako parlamentu buru izatea eta horrela Feliz año nuevo esan aurretik Urte barri on esateko eukera izango dogu. Iepale! Eta gero danok Olentzerori askatasuna eskatzeko gutuna bidaltzera!
Ez dut konpartitzen konkistatuak garela zabaltzeko eguraldi mapan EH desegin behar dugunik. Erokeria deritzot. Eta, ez dela aldatu? Ikurrina legezkoa da orain, eta bai, espainola inposatzen dizkigute. Euskara gutxiago erabiltzen dela? Hori gezurra dela uste dut, ez hori bakarrik inoiz baino prestigio gehiago du orain euskarak, inoiz baino gehiago sortzen da euskaraz. Mesedez… Francoren garaian bezala berdin berdin gaudela iradokitzen baduzu ez nago ados, eta iraina da euskararen eta EHren alde lan egin duten guztientzako. Francorekin ez litzateke ZuZeurik, internet egonda ere, ezta ideia hauek libreki elkarbanatzerik ere. Proposatzen duzuna, alegia, konkistatuak garen heinean, hobe genukeela hori gure haragitan egunero sufritu biziki desatsegit. Gainontzean, EHren zapalkuntza egoeraz informatzeaz, guztiz ados, baina ez masokismoaren bidez.
“Etsaiak”, “Okupazioa”, “Geuk”, “Besteak”, “Onak”, “Txarrak”, “Pnv” hizkiak erabiltzea euskeraz berba egiten zabilzenean, “Maketoak”… norbaitek esango daust zeinek hurbilduko da euskera maitatzera eta euskal herria ezagutzera hizkera horregaz? Guda hizkera hori gorrotoz beteta dago eta hara ez da inor berri hurbilduko. Zorionez Korrikak Euskal Herriaren alde ederra eta ilusioz betetako mundua erakutsi dau baina euskaldun askok pertsona tristeak zarie benetan, pena ematen daustazue.
Historia errepasatu besterik ez duzu gurea besteek okupatutako herria dela ikusteko. Batere kakotxarik gabe, gainera. Nahi baduzu triste eta nahi baduzu irribarrez eta dantzan. Guda hizkera? Errealitatea dena da, ogiari ogi deitu behar zaio eta okupazioari okupazio.
Zein historia errepasatu beharra daukot, zuk esango daustazuna? Historiak ikuspuntu desberdinak dauz eta egia ez da historia liburuetan aurkitzen, hori argi dago. Errealitatea? Zeu bizi zara errealitatean eta besteok non bizi gara? Errealitatea zugan dago bakarrik, jakina. Batzuk beti ostera begiratzen zabilze, beste batzuk, berriz, aurrera begiratzeko asmoa daukogu zerbait ederra guztion artean eraikitzeko.
Gure historiaren laburpen oso laburbildua: 1200ean Gaztelak gaur EAE dena militarki konkistatu zuen. 1512an Gaztelak gaur Nafarroa Garaia dena militarki inbaditu eta okupatu zuen. 1620an Frantziako koroak gaur Ipar Euskal Herria dena dekretuz bereganatu eta militarki okupatu zuen. Horrek azaltzen du Euskal Herriaren gaurko egoera. Baina hau nik asmatu dudan zerbait dela iruditzen bazaizu, oso ongi.
Dena dela, historiarik gabe ere ikus dezakezu. Europako herririk poliziatuena gara, indar armatu espainol eta frantsesen kuartelak ditugu hemen, torturatzaileak kondekoratu egiten dira, ez dizute independentzia planteatzen ere utziko.
Aurrera begiratu behar da (nola ez!), baina atzean zer dagoen jakinda.
Nik ez dautzut esango hori guztia gezurra denik, inola bere ez, baina bai esango dautzudala egiaren zati bat dela. Historia ulertu daiteke modu askotan eta zuk zeuk irakurri dituzu liburu konkretu batzuk (ni legez) baina historian egi asko dagoz. Nafarroako erregeek bizkaitar eta arabar biztanle askori (garai horietan mendebaldeko euskaldunak gura baduzu) eurek lantzen zituzten lurrak kendu zizkieten elizari emateko (ondo jakingo duzu euskaldunentzat hori egitea euren ahozko legen kontra zihoala…), eta hori guztia egia da. Egia da lehen oinaztarrak eta ganboatarrak (gaur EAJ eta Bildu) zegozela bakoitzak erreinu (edo euren interesak) defendatzen, egia da bere bai, ameriketako zenbait gobernutan (udaletxeak edo handiagoetan) euskaldunak egon direla modu zorrotz (berba apala esatearren) batean gobernatzen, eta aldi berean, ameriketako iraultzen atzean euskaldunak egon direla bere bai egia da. Etu zuk dinozuna egia da. Nire ustetan euskaldunak herri oso interesatua izan da, batzutan honegaz bestean beste honegaz legez jokatu dute eta horrexegatik euskara eta Euskal Herria iraun dau. Uste dut aurrera begiratu behar dugula eta independentzia gura badugu alde baikorrak atera eta idei guztiak errespetatu, komunitate sendo bat eraikitzeko.
Yo creo que deberíamos hablar en español todos, así seríamos mas conscientes de la ocupación española (o francesa en los territorios ocupados por Francia). Hasta que seamos independientes (Ainhoa nos explicará cómo lo haremos) nada de vascuence, ni ikastolas ni nada de eso. Yo por mi parte me voy a la plaza de toros a comer morros de nutria y llamar !Disidentes! a los del frente Judaico Popular.
Ainhoak arrazoi du. Antzerkiarekin ezin dugu jarraitu. Arazoa eguraldi mapa bat izango balitz jokatzen ari da herri hau. EAJ-Bilduk onartzen dute okupazioa, bere administrazioa, bere lurralde zatiketa, bere oinarri ideologikoak eta arazoa eguraldiaren mapa dela sinestarazi nahi digute. Gure herriaren borroka eguraldi mapa faltsu batekin ordezkatzea ez da konponbidea. Gure herriaren zati bat Frantziaren menpe dago, bestea espainiaren menpe eta mapa polit batek ezin digu egi gordina izkutatu. Bai , saiatzen zarete, euskal selekzioaren patxangada batekin, administrazio kolonialari aurretik “euskal” jartzen; euskal unibertsitatea,euskal telebista, euskal polizia, euskal gobernua…dena gezurra . Zorionak ainhoa zure ausardiagatik eta segi erne.
Ados Iñaki. Orain erantzun, mesedez: Zer demontre proposatzen duzue? Jada esan duzue beste guztiek egiten dutena ez duela balio, noizbait esango al duzue zer demontre proposatzen duzue? Ez dakit, zerbait proposatu: harakiri masibo bat, armak erosi eta erabiltzen hastea, gose greba mugagabea… Ez dakit, zerbait. Portzierto hain super-guay-koherenteak bazarete: (espanaiarra ala frantsesa, zuek aukeratu) zerga espainarrak ordaintzen dituzue? Gidabaimen espainola erakusten duzue kontrol batean eskatzen dizuetenean? Espainako DNI ala Pasaporterik al duzue? Espainola erabiltzen duzue noizbait? Diru espainola erabiltzen duzue (euroa ez da euskalduna)? Tira, zuen proposamenaren zain geratuko naiz (eserita, badaezpada)
Ados Iñaki idatzi duzu. Ados bazara, zergatik hasi behar dugu mokoka?
“Euskara berriz, orain legezkoa da, baina Franco garaian baino askoz gutxiago erabiltzen da.”
Tumatxa hi!!!
RT @zuzeu: Eguraldi mapa eta beste antzerki batzuk…: Espainiako telebista publiko batetako (eITB) eguraldi mapa bat, no… http://t.co …
Beste behin ere Ainhoa, ZORIONAK! Honelako iruzkin bat irakurtzeak herri honen egoera zapalkuntza egoera dala konsiente dan pertsonarik oraindik badagoala eta beraz oraindik esperantza badaukagula ikustarazten deustie. Animo, bardin jarraitu!!!!!!!!!!!!!
A ze argudio pila Ainhoari erantzuteko!! Ikaragarria!! Deskalifikazioak, falaziak eta askoz gehiago ez. Ikustekoa da zein urduri jartzen diren HBroak zentzuzko kritikak irakurrita…
Kontuan izanda Ainhoak esan duena gezurra dela, ze argumentu botako dia beraren kontra ba? Francorekin Euskara askoz gutxigo erabiltzen zan, Euskaldun zahar askotxo ez zieten beraien umeei Euskara irakasten beldurra zutelako, zenbat jende ezagutzen dezute beraien gurasoak Euskaldun zaharrak izanda (nik askotxo ezagutu ditut) semea ez daki ia hitz bakar bat ere Euskaraz? Francoren garaian Euskara gehio erabiltzen zela erratea jendetaz trufatzea da zuzen zuzen.Eta hori errateko ez du ezer aportatu, airera bota du ta kito, ze argumentu dao hor?
Sugar, Retegi eta Arretxe pilotarien semeak ezagutzen dituzu? biak demokrazian jaioak…
Zein txarra zan Franco… Franco zan euskal Herritarron arazoa… Orain berriz demokrazian bizi garen honetan zein ondo bizi garen…
Gure arazoa ez zan Francorekin bukatu, ezta hasi ere ez zan egin. Izatekotan, Franco espaiñiar demokraziarentzat izan zen arazo bat. Baina gure herriaren likidazio prozesua orain dala urte asko hasi zan eta oraindik bizi-bizirik dirau.
Zapaltzaileek momentu bakoitzean aurpegi ezberdin asko erabiltzen dauz zapalduak likidatzeko. Momentu baten konfrontazio zuzena bilatuko dau, gero zure indarrak oso txikituak dagozanean, zapalkuntza zuzen horren soluzioa berak emongo deutsulakoan, hauteskunde batzuk emongo deutsuz, instituzioak zureak dirala sinistaraziko deutsu, zure hizkuntza erabiltzeagaitik ez zara kartzelara joango, ez da beharrezkoa, “demokratikoki” lortuko bait dau bere hizkuntza inposatzea, (telebista, irratiak, liburuak, hezkuntza…) eta gainera indar adibide txikiena erakusten badozu, biolentoa zarela esango deutsu eta makinaria “demokratiko” guztia jarriko dau martxan… Guztia demokrazia baten itzurapean, baina likidazio prozesua ez da geldituko.
EZ GARA DEMOKRAZIA BATEN BIZI, gogorra da hau onartzea baina onartzen ez dogun bitartean jai daukagu eta gero eta denbora gutziago geratzen jaku, Herriaren egoera ikustea baino ez dago.
Nik ez dakit Frankoren garaian euskara gehiago hitzegiten zen, eta nahiago dut eITB-ko eguraldi mapan EH osoa agertzea.
Ainhoa esan dituen beste argumentu asko ordea, oso indartsuak iruditzen zaizkit:
– Independentistok erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, okupazia legitimatzea dela.
– Demokraziak zentzurik ez duela independentzia lortu aurretik.
…
Eta ez dut artikuluarekin kritiko den inor, kontu hauek eztabaidatzen ikusten.
Nik uste dut badudala independentzia lortzeko ibilbidea:
Negoziazioa, konbentzitzea, elkar bizitzea, transbertsalitatea, hemen bizi eta lan egiten duten guztien arteko erabakitzeko eskubidea, Espainiaren barruan marko demokratiko bat lortzea, kontsensua, sedukzioa, herri honetako alderdi guztien arteko akordio politiko erresolutibo bat lortu eta Madrilek akordio hori onartzea.
Azkenik, eguraldiaren erdibideko mapa bat jarri eta kito.
Euskararen alde egunero ari garen batzuk, independentziaren alde orain arte erabili izan diren bide antzuetatik at, beste bide baten bila ere gabiltza. Helburu horretan elkarlanerako prest ez dagoena, bitako bat, edo ez du onartu nahi independentzia lortzeko erabili izan diren bide horien ezintasuna edo porrota, edo ez du nahi independentziarik.
Ainhoa, bostek ez dute zertan batek baino arrazoi gehiago izan behar. Segi horrela, gero eta gehiago baikara zu bezala pentsatzen hasiak garenok.
Beti berdin:
1) ainhoa & cia: ez diezuzue “nola” edo “zer proposatzen duzue” galderei erantzuten. Inoiz ez. Horrela, zuek aportazioek elizako sermoiak dirudite. Baina bestelako rekorridorik ez dute.
2) kuriosoa da ikustea ezker abertzalekoak ze ofendituta sentitzen diren beraiei aurpegiratzen zaienean beraiek urtetan besteei aurpegiratutakoa.
“ez diezuzue “nola” edo “zer proposatzen duzue” galderei erantzuten”
Zuk erantzuten al diezu ba galdera hoiei?
Kuriosoa da nola independentziarako bide bat probatu duen batek, nahiz eta bide horretan behin eta berriz horma gaindiezin berdinarekin aurrez aurre jo, bitarteko askoz ere eskasagoak dituen beste bati zer eta nola egin galdegitea. Ez al da askoz ere eraginkorragoa oker egindakoari uko egitea eta guztion artean beste bide batzuk aurkitzea. Nik bat proposatuko dizut: erakunde nazional propio bat eratu, bertatik egiteko independentziaren aldarrikapena.
Mikel, aldarrikapenarekin zer esan nahi duzu: reibindikatzea edo proklamatzea?
Zanpatua dagoen herri batek ezin dio sekula eskatu bere askatasuna zapaltzen duenari. Nik aldarrikapena hitzari proklamazioaren zentzua ematen diot. Zuk posible ikusten al duzu gaurko erakundeetatik, ezta errebindikazioa egiteko aukerarik ere?
Badakit zer erantzungo didazun, baina proklamazioa egingo lukeen erakunde horrek ze apoio duen neurtu behar da lehena.
Erreferenduma eta hori.
Dudarik ez jakin behar dela herria atzetik dagoen ala ez. Herriaren indarrik gabe alferrikakoa da proklamazio hori. Erreferendumari buruz, zera esango nizuke: proklamazioaren aurretik egindako erreferendum guztiak etsaiak antolatu eta kontrolatuak izango dira. Errolda, galdera, unea, dena berak erabakiko luke.Beraz, eta “usaindu” ondoren indar nahikoa dagoela proklamazio horren atzean, orduan da erreferenduma guk antolatzeko unea, ez lehenago.
30 iruzkin eta kontrakoak gehienak. Normala, ez nuen bestelakorik espero.
Argudioak?
Tira, batek euskera eta independentzia egunero eraikitzen direla dio. Kontrakorik esan al dut nik?
Beste batek EHa eraiki beharra dagoela (egunero). Eraikitzeko dagoena ez da existitzen, beraz gure herria ukatzen du…
Beste batek hizkera zaintzeko aholkatzen dit, euskara “maitagarrri” bilakatzeko. Española bai maitagarria eh? Zeinen gustura ikasi genuen denok gure borondatez!! Ah, eta gero gure historia perfektua ez dela izan oroitarazten digu. Españolena eta Frantsesena bai historia perfektua! Gu beti gure buruari trabak jartzen, bejondaigula!
Zerga españolak ordaintzen ditugun edo DNI españolik badugun galdetzen duenik ere bada. Ba bai, ordaintzen ditugu zerga españolak, derrigorrezkoa delako. Eta bai baditugu DNI españolak, eta kontroletan horiexek ateratzen. Berak, ziur aski, EHNArekin identifikatuko du bere burua, zerga kolonialak biltzeko beren borondatez aurkezten diren Pnv-ehBilduko karguei bozkatzerakoan. Kontroletan ez dut zalantzarik zer aurkezten duen…
Sugarri erantzun diot bere iruzkinean bertan…
Beraz gutxi gora behera horiexek argudioak. Alegia, tajuzko bat bera ere ez!
Heldu mamiari mesedez, esan lasai askatasuna etsaiarekin adostu behar den bozketa baten bidez gauzatu nahi duzuela. Eta ezezkoa irteten bada askatasuna demokraziaren aurkako erasoa zatekeela. Esan lasai ez dela okupaziorik, demokrazian bizi garela, esan gure erakundeak baditugula, esan eta argudiatu lasai, baina heldu mamiari mesedez.
“Eta heriotzera kondenaturik gaudenez ez gaitzatela engaina mapa ziztrin batekin”
Ei!! Porra bat egin dezakegu, hemen ibiltzen garenon ustez, etorkizunerako zein egitasmok eskaintzen duen konkrezio handiagoa:
a) EAJ-ren 2015erako Euzkadirentzako estatus bereziak
b) Letamendia/Orreaga/Aristiren independentziarako estrategiak
Nik b) aukera diot, baina juxtu-juxtu, e!
Beñat, ez nahastu konsigna estrategiarekin. Espainia demokratikoa lortzea ( EAJ/Bilduren ildoa ), ez da independentziarako estrategia. Herri honek ez du independentziarako estrategiarik eta hori ez da batere parregarria. Ondorioak bistan daude ikusi nahi dituenarentzat.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2363/indepen-zer
http://www.argia.com/argia-astekaria/2363/mario-zubiaga
Nik Herri okupatua baino, Herri kolonizatua garela hobesten dut. Kolonizatuak kulturalki eta linguistikoki, ikusi besterik ez dago gure jatorrizko hizkuntzaren egoera minorizatua. Ados nago euskara duela 40 urte baino askoz hobeto dagoela (beraz, Ainhoaren baieztapena ez dut konpartitzen), baina urruti gaude oraindik normalizazio osotik. Euskarak prestigio eta esparru asko irabazi ditu, lehen “kaxeroen” kontua besterik ez baitzen. Hala ere, ez dago dudarik Herri kolonizatua izaten jarraitzen dugula, Hegoan espainolizatuta eta Iparrean frantsestuta. Eta independentzia beharrezkoa ikusten dut aipatutako kolonizazioa deusestatzeko, ez XII. mendeko kontu urrun horiei buelta emateko. Horregatik, datorren igandean Iruñean ere izango naiz.
Kolonizatuta kulturalki eta okupatuta militarki.
XIIko kontu zahar horiek, gure historia dira (okupazioaren eta kolonizazioaren historia).
Igandean independentistak…eta astelehenean ? Astelehenean “marko demokratiko” espainiarra.
c) bilduren proposamen.. oh wait!!
Erantzun bat idatzi nun bainan ez det ikusten, beraz hau idazten det.
Ez ditut Retegiren semeak ezagutzen bainan suposatzen det Euskaldunzar baten semeak izanda ez dutela Euskara jakingo eta horregatik jarri dezula suposatzen det.
Hori bada zure froga errateko Franco garaian Euskara gehio erabiltzen zela, a ze erantzun kaxkarra.
Francoren garian milaka zian beraien umeei Euskara irakasten ez zitzaien gurasoak, orain Retegirena kasu arraroa da, lehen norma zan.
Gainera, orain “Euskaldunberri” askotxo dia beraien umeak Euskaraz hezitzen dutenak Ama hizkuntza bihurtuz. Beraz zure argumentua (ez guztiak, hau baizik) ez dao ezeren sostengatua. Ez dauka ez hanka ez bururik.
Kolonizatuak gaude? Bai ados. Euskara galtzeko arriskuan dao? Ados. Euskara legez inposatu behar dela edozein estatu bere hizkuntzaekin egiten duten moduan? Ados.Ez bati da existitzen bizirik daoen hizkuntza inposatzen ez dena (bizirik edo galtzeko arriskurik gabe behintzat), gauza da ze hizkuntza eta nun.
Baina Francoren garaian Euskara gehio egiten zela ez du ez hanak ez bururik.
Franco garaian edozein polizi Euskara entzuterakoan pertsona jipoitzen zuten (baita kartzelan sartu eta erahil ere), bazeuden poliziak Euskara entzuterakoan zigarrokin erretzen zutela neskak…. Bainan Euskaldunak hain “indartsu” omen zian, ze hori guztia “berdin” zitzaien eta beraiek lasai asko eiten zuten Euskara nonahi eta noiznahi, eta grisak ondoan bazeuden Euskara “gehio” egiten zuten.
Oraindik jakin gabe nao ze proposatzen dezun independentzia lortzeko, okupatuak ez eoteko…