Egunero ez da urbete(tze)
Aitortza benetako batzuk egin nahi ditugu beste ezer baino lehen. Asko ditugu gogoan, baina bi lagun nagusitzen zaizkigu nabarmen, zer egingo diogu ba. Biak hala biak daude urrundurik ZuZeren eguneroko lanetatik, zoritxarrez.
Bat da AITOR ORTUONDO, itsasontzi hau eraiki zuen informatikari aparta. Haren ahalegin, inspirazio eta prestutasunik gabe, ezinezkoa zatekeen gaur portutxo honetan egotea. Ontzia geure esku laga duela dio, GUEBS bere proiektu propialean dihardu lanean, baina ZuZeu ezin ahazturik bizi da, eta arratsaldero begiratzen du olatu artera, nondik eta nola agertuko garen egiaztatzeko.
Bigarrena MIKEL LASA deitzen da, komunikazioari emandako kazetari gaztea, geldik egoten ez dakiena eta Zuzeuren hastapenean ezinbesteko izan zen morroia.Obamarekin ez dagoenean, urrtutiko intxaur batzuen konkistan ibiliko da. Gaur Madrilen da lanean, baina uste dugu, halako batean itzuliko dela gure artera. Berak ere ezin baitu jada bizi Zuzeu gabe.
Ezin aipatu gabe utzi bi erakunde-enpresa ere: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA eta LURRALDEBUS, hilero hilero, hasieratik eta hutsik egin gabe, euren publizitatea geurean jarri dutenak. Eskerrik asko, bihotzez, zuek gabe ere ezingo zen eta. Oroitu nahi ditugu, halaber, AZKUE FUNDAZIOA eta ATOM BY ATOM zientzia kongresua, biek hala biek jarri baitzuten gurean publizitatea.
Baina seguru asko, eskerrak emateko tenorean, garrantzizkoena zeu zara, ZuZeura hurbildu zaren erabiltzaile hori. Zeu bezalako beste 55.000tik gora ere hurbildu da urtebeteko epean geugana.
Zure bultzadarekin eta denon artean, 2300 sarrera edo artikulu baino gehiago sortu dira urtebeteko epean. Itzela da hori, sekulakoa. Lehen inon ez zegoen eduki hori guztia sortu dugu euskaraz denon artean.
Zer esanik ez, Zuzeun izan diren milaka iruzkin eta iritzi trukeak ere. Zorionez, gainera, errespetuan eta gaiari atxikita egindakoak ia denak. Horretan ere bai baitugu marka sekulakoa: hainbesteren artean, soilik bi erretiratu izan ditugu bistatik, errespetu faltaz idatziak izanaren kariaz. Sarean zabiltzatenon heldutasunaren seinale da hori eta, ZuZeuri ematen diozuen balioarena ere bai, gure ustez. Eskerrik asko, beraz.
Eskerrik asko hainbat eta hainbat laguni, batzuk idatzi egin duzuelako, beste batzuek irakurri eta animatu gaituzuelako, edota noiz edo noiz ogitarteko bat ekarri diguzuelako ere bai: Gorka Palazio, Gari Garaialde, Izaskun Perez, Nagore Vega, Oier Aranzabal, Joseba Derteano, Arantza San Sebastian, Iñigo Fernandez Ostolaza, Patxi Gaztelumendi, A. Osinalde, Alber Vazquez, Galder Gonzalez, Joseba Barrenetxea, Imanol Lasa, Imanol Epelde, Inazio Usarralde, Iñigo Rubert, Maite Deliart, Samara Velte, Unai Ugalde, Unai Muñoa, Ander Egiluz… eskerrik asko urtebetean hurbildu zareten hainbat eta hainbat Zuzeulari eta Gugeulariri. Eskerrak denoi, baita izendatu ez zaituztegunoi ere.
Digitalak ekoiztetxeko langileak ere ez dauzkagu erregalatzeko: prestutasuna, pazientzia eta lagunartea emateagatik. Babesa eta aurrera egiteko modua dute espezialitate, azken finean. Zer besterik behar da honelako taldearekin?
Eta amaitzeko ezin ahntzi editore lanetan dabiltzan Jon Benito eta Eli Epelderi. eta gurera iritsi berria den Joseba Karrikiri informatikariari, eskerrik asko mundu guztiari…
Ez ahaztu, hala ere, zein dugun hemen egindako erronka gogorra: euskaldunok ere gainerakoek bezala, eduki dezagula sarean mundua.
ZORIONAK eta mila esker zuei!!!!!
Zorionak eta aurrera. Laguntza behar baduzue esan!
Zorionak eta bizi luzea Zuzeuri!
Zorionak eta segi horrela!
Lehenengo urtean
oinez ikasi eta markak hautsi;
poza handia hartu dut
jakitean hori.
Zorionak guztiei
eta aurrera segi!
Eskerrik asko ikuspuntu desberdinak hurbiltzeagatik. (Facebooketik heltzen zarete nire etxera). Zorionak!!!!
[…] Zuzeu.comen urtebetetzea eta horren harira argitaratzen ari diren mahainguruak […]