Zertan da kazetaritza gaur?

Zertan da kazetaritza gaur?

Martxoaren 30ean grabatu genuen mahaia borobila, Digitalak ekoiztetxeak Gipuzkoako Lasarten dituen estudioetan.  Eztabaida ez dizuegu era arruntean eskaintzen, pentsatu baitugu zer izan ote daitekeen hoberik esperimentazioa baino ZuZeuren urteurrena ospatzeko. Horrela burutu dugu Digitalak eta Zuzeuren arteko lankidetza. Helburua: Interneterako aproposa izan daitekeen formato berri bat aurkitzen saiatzea.

Guk dakigula, mahai inguru bat egiteko sekula inork erabili gabeko formatoa da hemen dakarkizueguna,  360 gradutan egina eta zeu behar zaituena derrigorrezko errealizadore. Esan nahi baita, zeuk erabakiko duzula zein plano ikusi,  xaguaren mugimenduaz, zeu izango zarela emanaldiaren erabakitzaile. Ohar zaitez, gainera, pantaila osora jar dezakezulaazpiko iruditxoarekin,  eta zooma ere baduzula aukeran bideoaren pantailaren ezker aldean goian.

 

HTML Kodea

Mahai inguruaren  izenburua honakoa: Papera eta internet: kazetaritzaren etorkizuna eztabaidagai. Iruditzen baitzaigu ZuZeuren erabiltzaileari intereseko egingo zaiola gaia, paperaren eredua krisian dagoen honetan, zertan den paperezko komunikabideen geroa.

(Aurrerago bigarren mahai borobila eskainiko dizugu: Euskara eta Internet: zer ekarri dio sareak gure hizkuntzari.)

Hizlari, gorago aipatu dizkizugun pertsona seinalatuak izan ziren, nor baino nor euskal kazetaritzan. Gustura eta zorrotz aritu ziren denak ere, luze eta zabal ordubete inguru, baina gaurko hau, lehenego atala baizik ez duzu, bost entrega izango baitira guztira, erabilitako gaiaren arabera antolatuta. Gaurkoak ordu laurden irauten du. Pilar Kaltzadak gaur egun kazetari bat zer den galdetzen die gonbidatuei.

Hemendik aurrera, egunero egunero joango gara mahai borobilaren zati bat eskaintzen, eta osorik ere jarriko dugu, hala nahi izanez gero, ezer gal ez dezazun.

MTkzMw==

Irudia | Mahai borobila | ZuZeu | Creative Commons By SA
360, Internet, kazetaritza, mahai ingurua, Papera, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

9 pentsamendu “Zertan da kazetaritza gaur?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude