Egiguren: “EAJren nazionalismo sabinistatik aldendu behar da ezker abertzalea”
Jesus Egiguren PSEko presidenteak ETAk behin-betiko su-etena iragarri osteko egoera aztergai duen liburua argitaratu berri du: Ven y cuéntalo: El oasis vasco. 2011n Luis Rodriguez Aizpeolearekin batera idatzi zuen ETA, las claves de la paz liburuaren jarraipena da.
El País-k argitaratu duenez, Egigurenek bakea ikuspegi positibotik begiratuz idatzi duela dio liburuaren kontrazalak. Orain arteko erabaki politikoen kritika ere egin du, “ahoan bilorik gabe”. Aipatu argitalpenean, euskal konstituzioaren eta nazionalismoaren berritzearen aldeko aldarria egiten du PSEko presidenteak.
Otegiri gutuna
Otegiri zuzendutako gutunak ixten du liburua. Ironiaz, Sortuko idazkari nagusia “bakearen alde egin duenagatik doako ostatu eta elikadurarekin saritu” dutela dio gutunean Egigurenek.
“Haien etorkizunak Sortu eta Bilduko kideak kezkatu beharko lituzkeela” uste du gipuzkoarrak. Dioenez, “EAJren abertzaletasun sabinistatik” aldendu behar da ezker abertzalea, eta beste eredu bat garatu. “EAJ baino erradikalago izan behar dutela uste dute, hau da, EAJ bera baino are EAJ-ago”.
Ez dakit zer gehiago pentsatzen duen eta ez naiz bustiko, baina punttu batekin, enekin bat dator gizon hau. EAJ Benetakoa, autentikoa, izaten saiatze hori. Azaleratu behar zen.
Beste kontu bat garrantzitsua. Diseinatzen duen hori, beretzat egin du, ala besteentzat?
Boteprontoan, liburua irakurri gabe eta izenburuari begira. Hori da eta izan da espainolzale guztien helburu nagusietako bat, euskal abertzaleen zatiketa. ‘Zati ta irabazi!’ Ez daukagu abertzaleak zertan berdinak izan. Pentsamendu eta joera ugaritasuna mesedegarri zaigu, pentsamendu bakarra baino areago. Besterik da bakoitza geure aldetik ibiltzea eta batzuok besteon aurka amorratuta geure etsaia barruan bageuneka legez. Etsai bitartean barrez kanpotik. Goiz on.
Bittor
Hala, Egiguren majo, dedikatu zaitez zure alderdikoei aholkuak ematea, ezker abertzalea zu gabe ere konponduko da ta.
Handiak dira gero Nazionalista espainiarrak. PPren atzetik arrastaka dabiltzan PSOEtar hauek, nola daukate inori lezioak ematen saiatzeko kopeta?
Edo politik:
(Gudari) Konstituzionalista – Kolaborazionista – Kolonialista (Kolono)
Edo metropolitik:
(Police) Constitutionaliste – Nationaliste – Séparatiste (Terroriste)
Egi….zer? Espainolen iritzia gaueko ahuntzaren estule
“PSEn erdiak ezkertiarrak dira eta beste erdiak kolonialistak”
“Erdi Aroko ideiak eta jarrerak alde batera utzi behar dituzte kolonialistek”
Laura Mintegi? — EHBildu?