Ofiziala da: Gmail erabiliz gero, ez espero inolako pribatutasunik

google_is_watching_you_by_drnour-d46iv7k

Googlek Gmail posta elektroniko zerbitzua ireki zuenetik, errezelo handiak sortu ziren erabiltzaileon mezuon pribatutasunaren inguruan.

Googlek argi esan zuen hasieratik: ‘doako’ zerbitzuaren truke, mezuak automatikoki eskaneatuko zituela, hitz gakoen bila, erabiltzaile bakoitzari haren interesen araberako publizitatea eskaini eta hartara zerbitzuaren kostuak ordaindu eta errentagarritasuna ere lortzeko.

Googlek espresuki onartu du bere erabiltzaileek ‘ez luketela pribatutasunik espero beharko’

Googleren mezu ofiziala, hala ere beti izan da: Lasai, zuen intimitatea salbu dago. Mezuen azterketa hori makinek soilik egingo dute. Inola ere ez da egongo aukerarik gizaki batek Gmail bidezko mezuak irakurtzeko. Makinek ikusiko dituzte soilik, eta hitz gako jakinen bila.

Bada, Kaliforniako Consumer Watchdog kontsumitzaileen elkarteak salatu duenez, Googlek publiko eta espresuki onartu du, epaitegi baten aurrean “inork ez lukeela inolako pribatutasunik espero beharko mezuak gmailera bidaltzean”. Mundu osoan 425 milioi lagunek erabiltzen dute -dugu- Gmail posta zerbitzua.

Aitormen hori, esan bezala, epaitegietan egin dute Googleren abokatuek, interneteko erraldoiak Estatu Batuetako NSA zaintza agentziak bertako zein mundu zabaleko hiritarren gainean egindako espioitza masiboan jokatu duen paperaz galdetu ondoren. PRISM auzian jakin denez, Googlek, eta informatikaren munduko beste hainbat erraldoik, ateak zabaldu zizkieten NSAko agenteei beren erabiltzaileen komunikazioak aztertzeko, “azterketa automatikoa soilik” arau hori apurtuz.

Larriena, Googlek bere praktikak zuritzeko erabiltzen duen argudioa. Natural-natural esan du (itzulpen librea):

“Kolega profesional bati gutuna bidaltzen dion norbait ezin da harritu gutun hori hartzailearen idazkariak ireki eta irakurtzen badu. Era bertsuan, webmail zerbitzua erabiltzen duena ezin da harritu zerbitzu hornitzaileak bere komunikazioak prozesatzen baditu bidalketa prozesuak dirauen bitartean”.

Consumer Watchdog eta beste batzuek berehala nabarmendu duten bezalaxe, Googleren abokatuek erabilitako konparazio hori erabat aldrebesa da. Gmail erabiltzen dugunean, bera posta zerbitzua da, eta ez hatzailearen idazkaria. Gure gutunak postetxera eramaten ditugunean, inola ere ez dugu nahi -ezta espero ere- postariek gure mezuak irakurtzea, eta horixe da Gmail egiten ari dena. 

Eta orain? Gmail erabiltzen jarraitu ala ez?

Hori norberaren erabakia da, noski, ondo baloratu beharrekoa. Balorazio hori egiteko, hona gako batzuk:

  1. Ez dago zalantzarik, Gmail oso zerbitzu ona da alde teknikotik begiratuta. Eta zerbitzu gehienak euskaraz ere eskaintzen ditu. Baita Googlek eskaintzen dituen beste guztiak ere.
  2. Dirutan ordaintzen ez badira ere, ez dira doakoak. Erabiltzearen truke, multinazionalaren esku jartzen duzu bertara igotzen duzun guztia: zure posta, zure dokumentuak, zure agenda, zure kontaktuak… Dirutan ordaintzen dugunean bezalaxe, ondo pentsatu behar da prezio hori garestia ote den. Beharbada merezi dizu urtean euro gutxi batzuk gastatu eta trukean zure intimitatea zeurea izaten jarraitzea.

Alternatibak

Gmailen urrezko kaiolatik atera nahi izanez gero, badira alternatibak. Boteprontoan, eta asko pentsatu gabe, hona gutxi batzuk:

  • Paranoikoentzat egokiena, domeinu (eta hosting) bat erosi eta bertan posta zerbitzari propioa konfiguratzea. Hartara zeu izango zara zure postaren jabe, edo zure koadrillarena, inori azalpenik eman beharrik gabe.
  • Beste aukera bat da internet hornitzaileek ematen dituzten zerbitzuak erabiltzea. Euskaltelek eta beste batzuek doako emaila eskaintzen dute. Bizkaiko Foru Aldundiak ere horrelako zerbitzu bat eskaintzen du, bizkaia.eu. Soluzio azkarra izan daiteke, baina arazo batzuk baditu:
    • Inoiz internet hornitzailea aldatuz gero, zure posta galtzea
    • Pribatutasun kontuak oso argi ez geratzea. Administrazioak oso erraza du hornitzaile hauek erabiltzaileen datuak erakustera behartzea
  • Zerbitzu seguruak erabiltzea. Badira Gmailen antzeko beste zerbitzu batzuk, teorian gutxienez erabiltzaileen pribatutasuna dutenak helburu nagusi gisa:
    • Lavabit zerbitzuak oso itxura ona zeukan, baina Estatu Batuetako gobernuak ixtera behartu du jabea, “Amerikako herriaren kontrako krimenetan konplize izatearen” akusazioa jasotzeko mehatxatuz, haiekin ez kolaboratzeagatik.
    • Fastmail. Ordainpeko zerbitzua da (5$ urtean). Baina gogoratu Gmail ere ez dela doakoa!
    • Zohomail. Oso itxura ona du, eta Gmailen antzeko zerbitzu gehigarriak ere eskaintzen ditu (Docs…). Dohainik da helbide gutxi behar badituzu… baina zeure domeinu propioa izatea eskatzen dizu. Enpresa eta elkarteentzat egokia.

Eta? Zer diozue? Gmail erabiltzen jarraituko duzue? Alternatibaren bat probatuko duzue?

(Jatorrizkoa Teknopata.net blogean)

Google, is, joxe, teknopata, watching, you

4 pentsamendu “Ofiziala da: Gmail erabiliz gero, ez espero inolako pribatutasunik”-ri buruz

  • Iker Sumendiaga 2013-08-16 13:08

    Orain dela hilabete batzuk prentsaz enteratu nintzen EEBBek bertako enpresak behartuko zituela erabiltzaileen datuak ematera, lege berri baten bidez. Ez bakarrik EEBBetan zeudenak, baita EEBBetakoak baina atzerrian zeuden enpresak ere. Google hartzen ari zen gero eta indar handiagoaz oharturik, hura uztea erabaki nuen. Pribatutasuna bermatzen duten zerbitzariak bilatzen hasi niintzen eta honako biak aurkitu nituen:
    Lavabit eta Riseup
    Lehena, zuk azaldu duzun bezala, itxi egin dute, pribatutasuna galtzeko prest ez egoteagatik. Ni beste biktima bat izan naiz. Beraien webgunean sartuz gero, azalpen osoa dago esekita. Beste gauza batzuen artean, dio ez duela inondik ere gomendatzen EEBBetako zerbitzari bat erabiltzea. Eskerrak Thunderbird erabiltzen dudan eta nire mezu guztiak ordenagailuan gorderik ditudan.
    Bestea, Riseup, Seattle-eko anarkista talde batek sarean ezkertiarren ekintza ahalbidetzeko sortua da. Hau ere dohainekoa. Hori bai, bertan kontu bat sortzea ez da automatikoa. Formulario baten bidez, eskaera egiten da eta kontua zertarako behar duzun azaldu behar da. Egun gutxi barru kontua ematen dizue. Beste aukera bat da Riseup-en bi erabiltzaile ezagutzea eta hauetako bakoitzak bi gako ematea. Mezu guztiak enkriptatuak gordetzen dira.
    Ez daukat ideiarik nola ari diren aurre egiten lege berri honi baina, oraingoz behintzat, martxan da.

  • Openmailbox.org erabiltzaileen informazioaren pribatutasuna babesten duen e-posta zerbitzua eskaintzen du. Software libreko aplikazioak erabiltzen ditu, euskaraz dago, biltegiratze-kuotarik ez du eta doakoa da.

    • Iker Sumendiaga 2013-08-21 20:55

      Informazio ona Alex. Orain itzultzeko astirik ez daukat eta “Riseup”-ekoek zabaldu berri duten informazioa bidaltzen dut. Espero Zuzeukoak hain zorrotzak ez izatea 😉

      [es] castellano

      Contenidos de Agosto 2013
      * Riseup y los recientes cierres de proveedores de correo
      * Lugar para disentir

      Riseup y los recientes cierres de proveedores de email

      Hemos recibido una gran cantidad de sus correos con preguntas respecto a las noticias de la semana pasada sobre el cierre de los servicios Lavabit y SilentCircle (1). Nos gustaría dejar aclarado que Riseup nunca ha entregado tipo alguno de información de usuarias a terceros. Tampoco hemos permitido la instalación de ningún tipo de hardware o software para monitoreo en ningún sistema que está bajo nuestro control.

      Haremos todo lo posible para proteger la información de movimientos sociales y activistas, incluso bajo pena de ir a la carcel por mucho tiempo. Preferimos desconectar completamente el servicio antes de someternos a la vigilancia del gobierno de EEUU, o de cualquier otro. Estamos haciendo todo lo posible, tan rápido como podemos, para buscar opciones que permitan evitar que debamos cerrar el servicio si nos tuviéramos que enfrentar a una situación de este tipo. En cooperación con otros grupos estamos trabajando en desarrollar e implementar una infraestructura radicalmente nueva que permita proveer email de una forma mil veces más segura, previniendo que tengamos acceso a cualquier tipo de información del usuario. Hemos trabajado en esto por más de un año, pero aún tenemos bastante que hacer antes de que esté finalizado.

      Preguntas frecuentes de Riseup: https://www.riseup.net/en/riseup-and-government-faq

      (1) [en] The Guardian 08-09-13 “Lavabit privacy row: second email service closes ‘to prevent spying’” http://www.theguardian.com/technology/2013/aug/09/lavabit-email-edward-snowden-shuts-down

      Lugar para disentir

      Es un error interpretar las recientes noticias de vigiancia másiva de Estados Unidos y Europa en terminos de la privacidad de individuos. Lo que está en juego no es para nada la privacidad, sino el poder del estado sobre su ciudadania.

      La vigilancia es en raelidad, en su raíz, una forma altamente efectiva de control social. El conocimiento de saberse vigilada cambia nuestro comportamiento y disuade la disidencia. La imposibilidad de asociarse secretamente significa que ya no es posible la libre asociación. La imposibilidad de susurrar significa que ya no hay ningún discurso que este libre de coerción, real o implícita. Y aún más a fondo, la vigilancia omnipresente amenaza con eliminar el elemento más vital de tanto la democracia como los movimientos sociales: el espacio mental para que las personas formemos puntos de vista disidentes e incómodos.

      Muchos comentaristas, y Eward Snowden en persona, han señalado que estos programas de vigilancia representan una amenza para la democracia. Esto infravalora el problema. Los programas universales de vigilancia instalados ahora no son simplemente una amenaza potencial, van a destruir con certeza la democracia si les dejan hacer. La democracia, incluso el espejismo de democracia que hoy vivimos, se asienta sobre los cimientos de la libre asociación, libre expressión y disidencia. La consecuencia del poder coercitivo de vigilancia es subvertir estos cimientos y minar aquello en lo que se asienta la democracia.

      Entre los movimientos sociales, hay una tentación de decir que nada realmente ha cambiado. Después de todo, los gobiernos siempre han acosado a los grupos activistas con vigilancia e intervención, especialmente los que tienen éxito.

      Pero esta vigilancia es diferente. Lo que el gobierno de EEUU y los aliados europeos han construido es una infrastructura para un control social perfecto. Automatizando el proceso de vigilancia, han creado la habilidad de auscultar sin esfuerzo las vidas de todas, todo el tiempo, y de ahí han creado un sistema son un potencial sin precedentes para controlar como actuamos y pensamos.

      Es verdad que, esta infrastructura no se emplea actualmente de este modo, pero es una caja de herramientas técnicas que puede fácilmente usarse con fines totalitarios.

      Quienes imaginan que se puede confiar en un gobierno capaz de auto vigilarse – cuando cuenta con el siniestro poder de visualizar con detalle los engranajes de la vida cotidiana – están jugándose el futuro apostando por la capacidad de un gobierno inescrutable para auto limitarse en el uso de su poder siempre en expansión. Si la historia nos ha enseñado algo, es
      que el poderoso siempre usará todo su poder a no ser que sea forzado a parar.

      Entonces, ¿cómo exactamente estamos planeando pararlos? Nosotras apoyamos a gente trabajando a través del sistema legal o haciendo presión política, pero presentimos que nuestra mayor esperanza para parar el sistema de vigilancia es el sistema de encriptación. ¿Por qué? Porque es muy improbable que las fuerzas que han creado este valiente nuevo mundo sean arrancadas antes de que sea demasiado tarde para parar el avance de la vigilancia.

      Desafortunadamente, la mayoría de la teconología de encriptación es contraproducente. Mucha gente está apoyando tecnología que es privativa, que depende de una autoridad central, o que es desesperadamente difícil para la usuaria común. La única teconología que tiene una oportunidad de resistir el avance de la vigilancia será de código abierto, federada, e increíblemente fácil de usar. A largo plazo, herramientas descentralizadas de igual a igual pueden cumplir con esos criterios, pero para el futuro que se asoma estas herramientas no tendrán las cualidades o usabilidad a que la gente ha sido acostumbrada.

      En los próximos meses, los pájaros de Riseup planean desplegar una serie de nuevos servicios radicales, comenzando con internet encriptado, correo encriptado, y chat encriptado. Estos servicios estarán basados 100% en códigos y protocolos abiertos, serán fáciles de usar y protegerán tus datos de cualquiera, incluso de Riseup. Este es un paso enorme, realizado en asociación con muchas otras organizaciones durante el pasado año, y sólo funcionará con tu apoyo. Necesitamos programadoras, en especial aquellos con experiencia en desarrollo en Python, C, Ruby y Android, y sysadmins interesados en comenzar su propio sistema seguro de proveedores.

      También necesitamos dinero. Donativos de nuestras geniales usuarios de Riseup nos mantienen en nuesra infrastructura actual. Pero para dar el paso hacia una nueva generación de tecnología de la comunicación verdaderamente segura y fácil de usar, vamos a necesitar mucho más dinero de lo que nosotras podemos donar, así que tenemos que hablar contigo. Si tienes amistades o familia a quien le importa el futuro de la democracia y que tienen muchas pelas, también tenemos que hablar con estas personas.

      En Riseup, nos ha parecido que en los últimos años la oportunidad para contrarestar la vigilancia universal ha ido encogiendo lentamente. Ahora es nuestra oportunidad para establecer una nueva realidad donde un número masivo de personas use encriptación en el día a día.

      Si tienes las habilidades o el dinero, ahora es el momento de dar un paso adelante y ayudar a hacer esta realidad un hecho del presente. Por favor contacta waxwing@riseup.net.

  • Ezer entzun duzue gmx.com-i buruz? Niri ezagun batek eman zidan honen berri gmail-en pribatasun faltaren aurkako alternatiba gisa, baina ez dut ikusi zuen zerrendan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude