Egibar, Etxeberria, Urizar eta Zabaleta bakegintzaz, Berrian
Hona hemen entresakak:
Patxi Zabaleta
- Gernikako Akordioa ongi lotua dago; gotortua dago; egoera berri bat ekar dezake
- Denborak ez gaitu askorik kezkatu behar. Ezin gara erori erlojuaren sindromean
- Lehia ideologikoa galtzen ari da estatua: saiatu behar dugu lehia politikoa ere irabazten
Rufi Etxeberria
- Gernikako Akordioa ibilbide orri bat da; etorkizunean, prozesu honetako guztiko iparrorratza
- ETAk jakinarazi du prozesu demokratikoa bere apustua dela, hori indartzeko eragile dela
- Hauteskundeetan ezin da errepikatu aurrekoen eskema.Beste errealitate batean gaude
Pello Urizar
- Badakigu Gernikako Akordioak beste urrats batzuk ekarriko dituela, eta hori oso ona da
- Gure ardura da hasi dugun mugimenduak jarraitzea, data jakinekin obsesionatu gabe
- Pultsua botatzen badiogu Madrili, ez dadila izan belarriak jaitsita itzultzeko
Joseba Egibar
- Guztiek bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egitean da azken hamarkadetako iraultza
- Pauso horiek [ETArenak] emanak daude, eta emateko moduan. Hori da bidea
- Besteekin mahaian jarri aurretik, gutxieneko batzuk hitzartuta eduki beharko ditugu
Elkarrizketa osoa Berrian ikus eta irakur liteke
Irudia | Pello Urizar eta Rufi Etxeberria | mg37 | Creative Commons By SA