Egiari Zor, itzaletik argira
Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna ei da gaurkoa; Egiari Zor elkarteak “Atera dezagun egia itzaletik argira” dokumentala ezagutzera emateko hautatu duena.
“Atera dezagun egia itzaletik argira” argitu gabeko kasuetako hamalau testigantza jasotzen dituen lana da, ikertu ez direlako edo bertsio ofizialek hutsuneak dituztelako.
Zortzi minutu eta erdiko lanean biktimak hizlari baino ez dira ageri, bakoitza bere kasuari buruzko zertzeladak ematen, euskaraz edo gazteleraz -kasu asko ezagutuko dituzue-. Konponbiderako ere gatazkaren ondorioak aztertzea ezinbestekoa dela eta, gauzak argitzeko unea heldu dela iritzi diote guztiek ere.
Asko dira gure herrian bizitako gatazkak piztutako sufrikarioak eta guztiek dakarte atzetik min eta atsekabe laino astun bat.
Espainiar eta frantziar Estatuek erabilitako indarkeriak erantzun gabeko galdera gehiegi gordetzen ditu itzaletan. Egun, gatazka konpontzeko eszenatoki egoki batean gaudelarik, honen iturburuak eta ondorioak aztertzea ezinbesteko ariketa da bakea noizbait lortu nahi badugu.
Bide honetan egia guztiak ezagutzea lehen pausua da…
Egiari Zor elkarteak Estatuaren estoldetatik gidatutako eta Segurtasun Indarrek eragindako indarkeria kasuak argitzea du helburu.
Egia soberan esagutzen dugu: inperialismoaren izaera. Inperialismoa, okupazioa eta zapalkuntza delitoak dira. Bakea ez da helburua, independentzia baizik. Biok lotutak daude.