Umorearen iragarpena eguraldiaren iragarpenaren arabera

Asteartea: Euskal Herrian euria ohikoa da, martxoa ere hotza izaten da. Uda bero eta lehorra datorrela dirudi. Pazientzia.

Asteazkena: Eguzkia apur bat irten da. Gaur zira etxean utzi dut. Zirimiri apur bat egin du. Esperantza.

Osteguna: Gaur ere eguzkia apur bat irten da. Euria egin arren, zira etxean utzi dut berriro. Ea asteburuan aguantatzen duen. Fedea.

Ostirala: Euria berriro. Hotza ere bai. Eguraldi petral hau berriro? Behera bihotzak. Etsipena.

Larunbata: Atertu da. Eguzkia ikusi dugu eta aterkia eta berokia etxean utzi ditut. Udaberriko berotxua igertzen da. Bihar Korrika dator. Gora bihotzak! Zoramena.

Igandea: Tipi-tapa, tipi-tapa eu-ri-a! Etxera blaituta itzuli naiz, kotxe batek “bainatu” nauelako. Alkohol usaina kalean geratu da, behintzat. Sarkasmoa. Eta Karibean bizi banintz? Amorrua.

Astelehena: Eguraldi dotorea. Eguzki ederra. Biharamun polita. Asteburuan okertuko dela dirudi. “Hau ez da posible!” Burumakur. Onarpena.

Etabar, urrian uda heldu arte.

Eguraldiaren iragarpena

 

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.