EAJko Ana Otadui izango da alkate Elorrion

Carlos Garcia PPko zinegotziak EAJko hautagai Ana Otaduiri eman dio botoa espero zen moduan gaur eguerdiko inbestidura ekitaldian. Udalbatzarra goraino bete da eta udaletxe aurreko plazan ere jende asko batu da. Otadui eta Garciak hitza hartu dutenean aretoa betetzen zutenetako askok bizkarra erakutsi diete.


Inbestidura ekitaldi tentsoa bizi izan dute Elorrion gaur eguerdian. Udalbatzarra eta udaletxeko eskailerak  herritarrez beteta egon dira eta udaletxe pareko plazan ere jende asko zegoen. Bozketaren lehenengo itzulian erabaki da alkatea. EAJk bere hautagaitza bozkatu du eta PPko Carlos Garciak hautagaitza hori babestu du. Ondorioz, zazpi boto jaso ditu Ana Otadui jeltzaleak eta sei Bilduko hautagai Idoia Buruagak.

Ondoren, hitza hartu du Ana Otaduik eta udalbatzarra betetzen zutenetako lagun gehienek eserlekuetatik zutitu eta bizkarra eman diote. Txalo batzuk ere entzun dira. Otaduik adierazi du “elorriar denen alkate” izan gura duela eta “denen beharrizanak” betetzeko lan egingo duela: “Ez naiz EAJko ordezkaria bakarrik izango, elorriar denena baino”.

PPko Carlos Garciari ere bizkarra eman diote bertaratutako askok. Bilduko Idoia Buruagak adierazi duenez, “kontziente gara aro berri bat zabaldu dela Elorrion eta Euskal Herrian eta oposiziotik bada ere ilusioz lan egingo dugu”.

Udalbatzarra amaitu eta kalera irten direnean Carlos Garciak eta Ana Otaduik txistuak entzun dituzte plazan batuta zegoen jendearen partetik.

www.anboto.org)

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Zer duzu buruan “EAJko Ana Otadui izango da alkate Elorrion”-ri buruz

  • ‘all your idea are boenlg to us’!!! ikaragarrixa… hain arrunta da horrelako klausulak ikustia software enpresetan ala?