Literatura eta beste piztia batzuk

Gaurkoa, 2011ko ekainaren 12a, Filipinetako egun nazionala, egun ezin aproposagoa da blog moduko honi hasiera emateko. Hasiera emateko edo, hobe esan, hasiera eman aurreko azalpentxo bat emateko: jakin badakit, Sin dudarik gabe idazpurua kriptikoegia dela blog itxurako honen edukiak usaintzeko ere, eta, horrexegatik, Literatura eta beste piztia batzuk azpi-idazpurua jarri nahi nioke blog antzeko honi. Ez alferrik, literaturaz eta beste piztia batzuez jardungo baitu, nagusiki. Baina utzidazu, irakurle, dena gaur eta hemen ez argitzen, blog usteko honek literaturaz eta beste piztia batzuez nola jardungo duen ez erabat aletzen. Azalpentxoa zor nizun, hori bai, eta lehen zorra kitatuta, estreinako sarrera txukunago baten zain utziko zaitut orain.

SIN DUDARIK GABE