EAJ-k erreferendumak egin eta irabazteko metodo berria asmatu du

zuzendutapnvkartela

Antolatzaileen arabera 1004bozketatik ( erroldaren %44a), 990 Atez atekoaren kontra, 13 alde eta baliogabe 1.

EAJ-k orain arte ukatu eta baztertzen zuen erreferendumaren bidea erabiliz, Gipuzkoan zaborren inguruan sortu den ika-mika politikoari irtenbidea eman nahi izan dio, bere izaera guztiz demokratikoaren senari jarraituz.

Baina erreferendumaren bidea guztiz ona edo perfektua iruditu ez eta aldaketa batzuk egin ditu, metodo berri bat asmatuz: boto delegatua.

Boto delegatuaren bidez, norberak ez du joan behar botoa ematera, nahikoa da horretarako egokitutako orri batean boto emailearen izen abizenak naiz NAren zenbakia idatzi eta sinatzea. Beraz edozein arrazoiengatik, beste pertsona baten datu horiek dituen edonork bete dezake orritxo hori.

Baina hori gutxi irudituta, metodoa unean uneko egoeretara egokitzen da:

– Boto emaileak sinatu gabe ekarri duzula delegatze orri? Ez du axola! Tori boligrafoa, segi txokora, sinatu eta bozkatu.

– Datuak falta direla eta daudenak ez direla zuzenak? Txikikeriak. Erroldak eskuetan ditugunok, bilatu eta osatuko ditugu.

Horrela beti EAJk nahi dituen emaitzak lortzen dira. Hemendik aurrera erreferendumak beti EAJ-ren alde.

Ironiak alde batera utzita, Eguzkitik beti egin dugu herritarren partaidetzaren alde eta ondorioz erreferendumen alde. Atez atekoaren kasuan ere bai. Hala egin genuen lehen aldiz Usurbilen egin zenean eta halaxe eskatu izan diogu Bilduri ere orain: erreferendumak egin eta emaitzak kontuan hartu behar direla.

Ez zitzaigun batere gustatu boto delegatuaren kontu hori, beraz ezin erreferendum horien alde azaldu. Baina Zizurkilen, non boto delegatuen kopurua 300era ( 1004 bozka guztira) iristen dela onartzen duten, iruzurrean oinarritzen den PNVren metodo berriaren nondik norakoak garbi utzi du EAJ ren eta Atez Atekoaren Aurkako Plataformaren benetako aurpegia.

Zergatik behar zituzten bozka horiek? Guk uste dugu udal hauteskundeetan Bilduk lortutako boto kopurua gainditzeagatik.

Lehendik ere konfiantza gutxi genuen EAJ-k erreferendumekiko zuen jokabidean ( horren adierazgarri Legazpiko erreferendumaren harira atera genuen kartela zeina atxiki dugun) baina orain, guztiz lokaztuta geratu da EAJren izaera “demokratikoa”. Eta zeharka erreferendumarena eta demokraziarena bera ere bai.

Eta EAJ -z hari gara, bozka iruzurti horiek onartu dituztenak egungo EAJ-ren kargu publikoak edo/eta kargu publiko ohiak direlako: Zizurkilgo zinegotziak, Gipuzkoako Aldundiko Batzarkideak, Zizurkilgo Alkate ohia…

Espero dezagun erreferenduma babestu duen PSE-k adibidez, ez duela ontzat emango emaitza, bestela beraiek ere kakaztuta daudela pentsatu beharko dugu.

Hona hemen, esandakoen froga gisa bi bideo.

http://www.naiz.info/eu/mediateca/video/irregulartasunak-atez-atekoaren-kontrako-plataformak-deitutako-herri-galdeketan

www.youtube.com/watch?v=V5uadTgD2ZI

13 pentsamendu “EAJ-k erreferendumak egin eta irabazteko metodo berria asmatu du”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2013-06-25 14:57

    Jendaurrean horrela jokatzeko gauza badira, zer ez dira gauza izango egiteko ataek itxita “herriaren arazoez” arduratzen direnean…

  • Zergatik ez dira jartzen 2013an “herriak esandakoaren” aurrean ezker abertzaleak esandakoak? Edo aurreko galdeketetan, “herriak esandakoaren” alde esandakoak?
    Inkoherentzia bat plazaratzeko, norberaren inkoherentzia plazaratzen dela ez konturatzea ere…

    Eta segi, eaj, bildu, pp, psoe eta abar… zirku berean… herritarrak tontoak bagina bezala. Beno, agian izango gara pixka bat, hainbeste kasu egiten diegunez.

  • Ez al zara apur bat nahastu eta ez al duzu gaiaren muina desitxuratu nahi izan?. Hemen galdeketari egin zaion minari buruzko artikulua dugu eta apur bat desbideratu zarelakoan nago. Zer gordetzen duzu desitxuratze nahi horren ostean?

  • Zer gordetzen dudan? Ba, noski, errauskailua egin behar duen enpresako kapitalista nagusia naiz. Hara bestea!
    EAJk txapuza lotsagarria egin duela? Bai noski. Baina hor geratzea bai dela gaia desitxuratzea. Ze galdeketa formal batean (zentsoa ondo kontrolatuta, eta abar) atez atekoaren aurkako emaitzak eman litekeenerako ere argumentuak irakurriak gara web gune honetan, ondotxo dakizu. EAJk egin duen bezala, “herriak esandakoa” komeni ez zaionean.

    Galdeketen auzia norberari interesatzen zaionaren arabera tratatzea, hori bai dela gaia desitxuratzea. Edo desberdin pentsatzen duenak interes ezkutuak dituela uste izatea. Desitxuratzea eta paranoia. Berriro diotsut, ez gara tontoak.

    • Tontoak garen ala ez oso balorazio subjetiboa iruditzen zait, eta orokorki aplika ezina nire ustez.

      Bestalde, gogorarazi nahi dizut herri galdeketa baten ostean (tranpeaturikoa gainera!!) hasierako erabakia aldatu duen gobernu bakarrenetarikoak ezker abertzalearenak izan direla: Legazpin, besteak beste, sistema mixtoa plateatzera pasa zen.

      Dena dela, diozu bakoitzak bere interesei begiratzen diela, eta hor nolabait ez dizut arrazoirik kenduko, izan ere interes guztien jatorria norbanakoengan dago; baina eztabaida etikoan murgilduz gero, galdetu beharko genieke geure buruei norbanakoen interes hoiek gainerakoengan duten eragin positibo edo negatiboez. Hau da, interes partikularren etikotasuna neurtzeko gainerako herrikideen bizimoduan nola eragiten duen ikusi behar dela. Eta galdera: nola eragiten du errauskailuak? Nola atez atekoak?

  • Baietz ba, Urko, baina azken esaldietan planteatzen duzun gogoeta hori bakoitzak planteatzen du norbere interesen alde dagoela uste duenean. Gainerakoetan, ez. Zergatik ez da hain bortizki joaten antena telefonikoen kontra, adibidez? Gogoeta horren arabera, guztiz murriztu beharko lirateke. Baina zaborren auziarekin fokalizatu da, eta apustu latza egin du ezker abertzaleak.

    Eta apustu latz horren barruan kokatzen dut, adibidez, Legazpin atzera egin izana, kalkulu elektoral hutsarengatik egin du nire ustez, ezker abertzaleari gai honekin egiten ari zaion presioa (hein batean injustoa) ezin duelako epe luzera jasan, fronte guztietan atez atekoari eutsi nahian.

    Eta, ojo, ez naiz ezker abertzaleari kritika egiten. Bai baitakit EAJk askoz ere geeeehiago manipula dezakeela gauzen nondik norakoa. Galdeketa txapuza kutre hau lekuko.

    Baina zuri-beltz manikeismo hori sinesteko oso tontoa izan behar da gaur egun.

    • Antena telefonikoen aferan ere planteamendua berbera litzateke, noski. Edo AHTaz, edo autopista elektrikoak, edo zezenketak. Sarrera honetan ordea hondakinen aferaz ari dira.
      *
      Kalkulu elektoralak diozu, baina kontrara ere pentsa daiteke: atzera eginez gero, botoak galduko dituela. Beste arrazoi bat izan daiteke herritarren hitza entzuteko gaitasuna. Agian, bietatik pixka bat. Interpretazio kontua omen.
      *
      Ados nago gauzak ez direla zuri ala beltz. Norberaren etxean ere oker ugari topa ditzake batek, bilatzen hasiz gero. Baina, hondakinen kontuan behintzat nik gauzak gero eta argiago dauzkat.

      • Bai, bai. Zaborraren kudeaketaz seguruenik guztiz konforme gaude biok, eta galdeketa kutre horri dagokionean. Hortaz, hertsiki web sarrera honi buruz ez dugu diskusio handirik 😉

        Baina egoera orokorrean auzi hau nola txertatzen den oso kuriosoa iruditzen zait. Besterik ez. Eta jendea oro har tontotzat hartzen gaituela askok.

  • Karrantzako zezenketen inguruan Karrantza Zabalako udalak antolatutako galdeketan ere antzeko boto delegatua gertatu zen, [es]:
    http://sainzindo.blogspot.com.es/2013/05/toros-consultas-y-cintas-de-video.html

  • Gure arazo nagusien erruduna den zapalkuntza egoera gainditzeko, bat egin beharrean, gai honekin elkar gorrotatzeraino nola iritsi garen ikusteak, asko tristetzen nau.

    • Ez ote du gai honek azaleratu “zapalkutza”ri aurre egitearena askorentzat folklore hutsa dela? Osasunaren eta ingurumenaren alde ari direla diote ere gai honetan eta errausketa bezalako tratamendu toxikoei bidea ireki nahian dabiltza.

  • Peru Dulantz 2013-06-26 12:59

    Nire ustez, beraiek antolatutako kontsultan inolako lotsarik gabe tranpa egiteko gauza direnak guztiz baliogabetuta geratzen dira kargu publikoetan jarduteko.

  • Hau Venezuelan gertatu izan balitz, aurki genituen han NATOko droneak bonbak jaurtitzen.