EAJ, alderdi eskuindarra al da?

EAJ, alderdi eskuindarra al da?

Proiektu nazionalaren itzalpean egon arren, askotan izaten da eztabaidagai EAJren proiektu soziala zein den, ez baita ezker-eskuin ardatzean kokatzeko beste alderdi batzuk bezain erraza: sorreratik izan da klase sozial ezberdinak bateratzeko asmoarekin eraturiko alderdia, klasikoki “interklasista” deitu zaiona alegia. Jende askori gustatzen zaio etiketak berehala jartzea eta usu, aldagai asko kontuan hartu gabe egin izan ohi da. Horregatik, egin dezagun historiaren errepaso labur bat, gaiaren nondik norakoak hobeto ulertzeko.

Ezaguna dugu denok, Sabino Aranaren abertzaletasuna karlismoaren tradizionalismotik jaio zela eta hasieran bere tradizionalismoa ere bertan zela. Jende asko gelditu da ikuspegi honekin, izan zuen bilakaera azkarra kontuan izan gabe. Hain zuzen ere, abertzaletasunaren zabalkuntza azkarraren eskutik gai sozialekiko kontzientziazioa agerian gelditu zen; horren adibide da 1911an ELA sindikatua  sortu zela. Ez hori bakarrik, berehala gertatu zen De la Sotak gidatutako liberal fueristenganako hurbilketa eta ideia tradizionalistetatik urrun zebiltzan hauek ere. Agirre lehendakariak, hain famatua egin zen Espainiako parlamentuko hitzaldi hartan, argi eta garbi kokatu zuen EAJ ezker eta eskuinaren arteko hirugarren bide batean:

“Si ser de derechas es oponerse a los progresos legítimos de la democracia, contra los poderes absolutos, si ser de derechas es eso, nosotros somos de izquierdas. Y si ser de derechas consiste en defender la identificación de la religión con un régimen cualquiera, y no la independencia absoluta de los poderes eclesiásticos y civiles en sus respectivos ámbitos, entonces también somos de izquierdas. Y si por ser de derechas se entiende, oponerse en el terreno social a los progresos del proletariado, si es eso a lo que se llama ser de derechas, también entonces somos de izquierdas. Pero, por contra, si ser de izquierdas es ir contra la familia, contra los principios sagrados de la Iglesia católica de la que nosotros seguimos las reglas, entonces en esa fraseología que yo considero ridícula, nosotros somos de derechas”

Ez hori bakarrik, II. Errepublika garaian aliantza politika aldatzen joaten da: tradizionalistekin aliantzak bilatzetik, sozialistekin ulertzera pasatu ziren.  Frankismoan, Europan mailan demokrazia kristauaren alderdi fundatzaileetako bat izan eta talde hartan egon zen harik eta 90eko hamarkada amaieran Aznarrek taldetik bota zuen arte. Ondorioz, Europako Alderdi Demokratan sartu zen, Prodi eta Bayrourekin batera, besteak beste.

Gaur egun alderdi humanista bezala definitzen da (tradizio demokristauaren ondare argia)  eta aurrerakoia arlo sozialean. Definizioak alde batera utzita eta botazio ezberdinetan hartu duen postura aztertuta, azken hamarkadetan alderdi progresistek  hartu dituzten posturak babestu dituzte beti: dibortzioa, abortua, homosexualen eskubideak, ingurugiro legedia, etab. Arlo ekonomikoan beti izan du ardura business-friendly deritzon markoa sortzeko, beti ere gizarte laguntza sendoekin uztartuz[1]. Sistema publiko sendo baten aldeko apustua ere argia izan da bai osasunean bai hezkuntzan (sistema pribatuari uko egin gabe). Azkenik, milaka jelkide gaur egun ere ELAko sindikalista izatea ere adierazgarri dela iruditzen zait puzzle hau nola sortzen den ulertzeko.

Ideologiaren azterketa “emic” eta “etic” ikuspuntuak alderatuz

Azterketa mota hau gizarte zientzietan (antropologian eta etnografian batez ere) erabilitako metodologietako bat da eta egia esan ez dut uste akademikoki oso arrunta denik ideologia politiko bat aztertzeko erabiltzea, baina helarazi nahi dudan ideia adierazteko baliagarria dela iruditu zait[2].

Metodologia hau labur-labur esplikatzearren, “emic” ikuspuntutik gauzak barnetik bizitzen diren moduan aztertzen dira, fenomeno horiek bizitzen dituztenen kontzeptuak eta pertzepzioak erabiliz. “Etic” ikuspuntu batetik berriz, aztergai diren fenomenoak bizi ez dituen ikerlari baten ikuspegitik aztertzen dira, ikerlariaren beraren kontzeptuak erabiliz.

“Emic” ikuspuntu batetik, EAJ tradizio demokristau progresista batetik dator eta horrela definituko lukete jeltzale askok euren burua eta alderdia, gehiengo batek seguru aski. Tradizio historikoari jarraipena emanez, hori litzateke definizio zuzena gainera. Izan dituen lider ideologiko historiko guztiak (Agirre, Irujo, Landaburu, etab. ) adar  horretan koka ditzakegu.

“Etic” ikuspuntu batetik berriz, burututako politikak hotz-hotzean analizatuz, ez dut uste alderdi sozialdemokratengandik oso urruti dagoenik . Hirugarren bideko sozialdemokraziaz ari naiz, Blairrek “Third Way” deiturikoa eta Schröderrek “New Center” bezala izendatutakoa. Euskadiko zentro politikoa Espainiakoa baina ezkerralderago dagoela kontutan hartuta, ez da hain harrigarria. Aliantza politikoak bilatzerako garaian beti hobeto ulertu da ezkerreko alderdiekin, Eusko Jaurlaritzan zeinekin agindu duen errepasatzerik besterik ez dago: PSE, EE, EA eta EB. Bestalde, Madrileko parlamentuan , jada testuan aipatu ditugun eta polemikoak izan diren gai guztietan progresista etiketa erabiltzen dutenekin bozkatu du: homosexualen gaia dela, abortua dela edo ingurugiro gaietan adibidez.

Zein da beraz azken emaitza, baldin eta labur-labur adierazterik baldin badago? Ideologia ezberdinek ematen diotela forma EAJri: demokristau progresistek, zentristek eta hirugarren bideko estiloko sozialdemokratek. Momentuan momentuko eta tokian tokiko baldintzak kontutan hartuta, batzuen edo besteen eragina ageriago geldituko da baina beti ere euren arteko oreka mantenduz. Hemendik aurrera, jar diezaiola bakoitzak gustukoen duen etiketa.

 

 

73 pentsamendu “EAJ, alderdi eskuindarra al da?”-ri buruz

  • Ez-kerrekoa, ez-kuinekoa ere. Jose Antonioren Falangealakotxe.

  • Galder Gonzalez 2013-02-04 20:01

    Nik ere egin ahal ditut estraktoak atera eta justu kontrakoaren demostrazioa egin. Adibidez, 1935ean, Agirre lehendakariak PSOE eta ANVrekin batera paktatzeko bidea oraindik ireki ez zuenean, Aitzolek “La democracia en euzkadi” idatzi zuen. Hori izan da PNVren liburu teoriko nagusia frankismo osoan zehar. Bertan sufragio unibertsalaren aurka egiten zuen, bereziki emakumeen sufragioaren aurka eta familia hartzen zuen unitate minimotzat.

    Eta zuk diozu errazago moldatu dela PSErekin besteekin baino paktuak egiterakoan. Ez da egia. Ibarretxe hobe moldatzen zen EArekin (berez elkarrekin aurkezten ziren) eta bat behar zutenez, hor zegoen EB. Baina Madrilen, aldi berean, Aznarren sostengu ziren. Eta gaur egun paktu guztiak PPrekin egitea nahiago du, eredu ekonomiko bera dutelako.

    Beste gauza bat da Blair ezkertiartzat baldin baduzu…

  • Tira, galderak erantzun erraza du: eskuindarra da, eta kitto.
    1. EAJ euskal kapitalisten, huts, burgesiaren interesak defendatzeko sortu zen. EAJk bankarien eta enpresarien aldeko politika egiten du.
    2. EAJk ELA sortu zuen ez arlo sozialean zuen eraginagatik, baizik eta UGT eta ideia sozialistak (marxistak) euskal langileen artean indarra hartzen ari zirelako. ELA sortzeko arrazoia langile mugimendua lerro nazionaletan banatzea izan zen, langile mugimendua frenatzeko.
    3. Gerra Zibilean, Araba eta Nafarroan EAJ Francoren alde lerrokatu zen eta Bizkai-Gipuzkoetan zalantza handia izan zuten oinarri sozialean sor zitekeen zatiketagatik.
    4. Politika neoliberala eraman du aurrera, EAJ da osasun publikoaren pribatizazioaren aitzindaria.
    5. Galderrek dioen bezala, PPrekin elkartu da paktuak egiteko. PP da EAJk duen aliatu nagusia. PPk Madrilen eta CiUk Katalunian aurrera daramatzaten politikak eramango ditu aurrera EAJk.
    6. Nik ez ditut ikusten EAJko militante korbatadunak greba orokorretako piketeetan, manifestazioetan, fabrikan lanean…
    7. etab.

  • Galder Gonzalez 2013-02-04 20:33

    Bide batez: abortoaren legea 1983ko urriaren 6an onartu zen eta PNVk ezetz bozkatu zuen.

    Dibortzioaren kontuan, PPrekin bat egin du. Hau da, eskuinak ere onartu du eskubide hau aspalditik.

  • Amonamantangorri 2013-02-04 21:00

    Ez dakit mitoa ala errealitatea den, baina nonbait irakurri dudanez (uste dut UGTko historiko batek aipatu zuela behin), Agirre familiaren enpresetan langileek denbora hartan oso ezohikoak ziren abantailak omen zituzten.
    .
    Bestalde, honatx Iñigo Urkulluk bere blogean Álvaro Uribe Kolonbiar demokratari egindako laudorioak: http://urkullu.eu/posts/con-alvaro-uribe-presidente-colombia_33244.html Ahaztu gabe, EAJk gerra hotzaren testuinguruan Estatu Batuei eta NATOri itsu-itsuan emandako babesa.
    .
    Venezuelan ba omen dira Chavezi botua ematen dioten demokrata kristauak. Iñaki Anasagastik publikoki babesa Caprilesi eman zion.
    .
    Ez dakit ongi zenbateko aldea dagoen demokrata kristau, sozial-liberal eta “humanisten” artean. Ulertu dudanagatik, denek aldezten dute merkatu libreko sistema bat segurtasun sozialeko sistema batekin.
    .
    Eta zer erremedio: Europa mendebaldean, langile-borroka gogorren ondoren, eta batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoko indar-korrelazioarengatik (eta Sobiet Batasunaren arriskuagatik ere bai), zentzu komunaren parte izan da, sistema kapitalista baten barnean hitzarmen kolektikoak eta dohako zerbitzu sozial sendoak edukitzea. Urte luzez, herrialde horietan eskuineko alderdiek onartu egin dituzte lorpenok, nahiz eta orain eredu hori arriskuan egon.
    .
    Finean, seguru asko PPk askoz zer ikusteko handiagoa du Silvio Berlusconiren Il Popolo della Libertá-rekin, Europa iparraldeko alderdi eskuintzaleekin baino. Alegia, bi-biak dira kulturalki eta ekonomikoki atzeratuta dauden herrialdeetako eskuinak. EAJ ez da horrelakoa.

  • Oxandabaratz 2013-02-04 22:42

    Ez naiz bereziki monzonzalea; hau da “abertzaleen batasunaren” itsu-itsuko zalea (beste gauza batzuetan, adibidez, herriarekiko eman duen konpromisoan, bai; baina puntu honetan ez), baina gaur egungo kapitalismoaren logika hartuko bagenuke (soz-dem keynesiarrak = “ezkerra” lib-konts/neolib = “eskuina”), nik ez nuke EAJ eskuinetara jarriko. Ez behintzat PSOE baino eskuinerago.

    halere, ni ez naiz eskuineko edota ezkerreko klasifikazio horiek santifikatzearen aldekoa (zenbat eskuineko politika eraman diren ezkerraren izenean! Zenbatetan aldiz egin ote du ezkerreko jendeak tontoutilarena eskuinaren mesedera! (azkena, IUkoak Garzonen paripe horrekin; edota frantziako Fronte de Gauchek Maliko asuntuarekin)). Nik nahiago dut zein klase sozial eta zein klase sozialen aldeko sistema defendatzen duen alderdi batk aztertzea; ez “koordenadak”.

    bestalde askotan aipaten da etiketa hain balioanitz zein baliogabea den “interklasista” hori. Zer esan nahi du horrek? Klase sozial denetako babesa duela? Hori alderdi denekin gertatzen da. Klase sozial guztiak defendaten dituela? Hori alderdi denek esaten dute (portzierto, azken urteetan Ezker Abertzalea behar baino askoz ere “interklasistagoa” (klase ikuspuntua galduta) izan dugu).

    Beraz, nire ustez EAJ euskal burgesia nazionalaren alderdia da hori da nik erabiliko nukeen sailkapena; ezker-eskuin asuntu horietan gehiegi sartu gabe (eta hori bada erabakitzeko bektore nagusia (hau da, sailkapen mota liberala), orduan ni nahiko ados nago artikulugilearekin).

    Azkenik esan nahi dut (eta ez dut hemengo irzkingile bat bera ere ofendatu nahi), “ezker-eskuin” ardatza erabiliz, EJA “eskuinean” edota are “eskuin muturrean” paratzeko interes handiarekin ikusi inza ditudala espainol ezkertiak progre edo “koministak” (komatxoen artean), zeharka Ezker Abertzalea erasotzeko (“EAJrekin akordioa bilatzen duzue, ergo ez zarete labeldun ezkertiarrak, azken finean xabinismoaren oondorengoak ere bazarete”). Kurioski, horiek PSOErekin itunak egitea ondo ikusten dute: alderdi hau “ezkerrekoa” omen. Berriz ere ezkertiar “jatorrak” gauzak burgesiaren ikuspuntua bereganatzen!! (Analisia ikuspuntu honetatik egiten!!)

  • Herri honetan eskuina bide bazterretan presoei kopetan tiro egitearekin lotzen dugunez, erraza da ia edonor progresistatzat eta ia ezkertiartzat jotzea. Horregatik ere, hemen eskuindarra den edonork zuhurtzia handiz jotzen du bere burua eskuindar , intimitatean baino ez, neofrankista ez bada, noski. Baina etiketak, diskurtsoak, eticak eta emicak albo batera utzita, neurtzeko biderik egokiena norberaren ekintzak aztertzea da. Eta, horren arabera, bere baitan eta eredu politiko-ekonomiko eskuindar baten barnean ezkerretik eskuinerainoko jarrerak onartzen dituen edozein herrialde demokratikotan EAJ alderdi eskuindartzat jo behar da, politika ekonomiko eskuindarrak bultzatzen eta burutzen dituelako. EAJk berak, bere militanteek eta boto emale askok ere arazorik gabe onartuko lukete eskuindarrak direla, harro onartuko ere, frankismoaren eta oraingo neofrankisten zama jasan beharko ez balute. Nola lerratu horrelako jendilajearekin? Beraiekin aurrekontuak onartzea bai, baina haiekin bat egin gabe, noski! Benetako arazoa, ordea, bestelakoa da: EAJk garaian garaiko testuinguruak “beharturik” aukeratu duen anbiguotasuna, nahita ala nahi gabe, oso onuragarria suertatu zaio beti gizartean zein hauteskundeetan, gure gizartearen zati handi bat ere anbiguoa delako eta sistema ekonomiko liberalean bizi nahi baina ispiluan buru progresita ikusi nahi duelako. Eta hain onuragarri suertatu zaio EAJri, ezen anbiguotasun hori ziurtatzen dioten testuinguruen alde jokatzen baitu beti: anbiguotasuna maila sozialean, anbiguotasuna euskara arloan, anbiguotasuna burujabetzan, anbiguotasuna bakegintzan… Anbiguoa izan ez den arlo bakarra ekonomia da, bertan argi eta garbi politika eskuindarra bultzatu baitu. Horregatik, artikulu honek planteatu duen galdera adar jotze galanta iruditzen zait, eta egileari gogoratu nahi diot Franco ere ia eskertiarra zela entzun behar izan dugula askotan, politika sozialak bultzatu zituelako, Gizarte Segurantza martxan jarri zuelako, pentsio sistema… eta, gainera, pobrei zein aberatsei etxeraino ura ekartzen zieten urtegi mordo bat egin zuen. Konparaziorik egin gabe, noski.

  • Amonamantangorri 2013-02-05 06:17

    Jose Antonio Agirrek “Chocolates Bilbainos S.A.” familiako enpresa zuzendu zuen.
    .
    “Agirre estaba por delante del derecho laboral hasta tal punto que, en esta empresa familiar, aplicaba normas sociales que constituían una auténtica revolución en aquella época”. Santiago Aznar, II Errepublika garaian UGTko burua Bizkaian.
    .
    Arestiko aipua web jeltzale batzuetan aurkitu dut, seguru asko elkarri kopiatua. Googlen ez dut jatorrizko erreferentzia aurkitu… Egia izatekotan, Agirre familiaren lantegietan langileek batere ohikoak ez ziren hobariak zituzten, betiere “Eliza Amaren Doktrina Sozialean inspiratuz”.
    .
    Jakina, enpresa politika hura izpiritu kristauagatik aplikatzen zuten Agirretarrek, konbikzio moral sendoek hartaraturik. Ez zuen zer ikustekorik Bizkaia estatuko eremu industrializatuenetakoa eta, honenbestez, langile mugimenduaren sehaska izateak.

    • ezker-eskubi di-da!! 2013-02-05 09:39

      Gero emango dut iritzia EAJri buruz, baina zure apunte hau oso interesgarria iruditzen zait. O sea, Agirrek bere langileen baldintzak hobetzen bazituen izpiritu kristau baten ondorio zelako zen, eta ez benetako pentsakera ezkertiar baten ondorioz. Beraz, norbaitek pentsa lezake politika ezkertziarrak egin daitezkeela baina segun eta ze label eduki behar den hori ezkertiartzat hartzeko.

      Tira, batek esan du hemen hobe dela ekintzei begiratzea, eta ni ados nago. Ahotan super-ezkertiar omen diren batzuen ekintzak (bizitza pertsonalean naiz enpresario-laboralean) ikustea besterik ez dago. EAJ burgesen partidua dela dion superburges asko dagoen bezalaxe. PS(O)Ekoak ez dira hain burgesak? zer da burges bat? Ezker abertzalean ez daude milaka burges? ezkertiarrak dira horiek?

      Mezuaren galderari erantzunez: modu sinplistan planteatzen den eskuin-ezker ardatzari begira, jakina eskuinekoa dela (kapitalista, kristau usain pixka batekin, etab). Baina ezkerrekoak omen direnen hainbat eta hainbat jardunbide pseudofaxista ikusita, nik ez dakit ardatz sinplista horrek oso ondo zer dakarren.

      JELpean agur (kar kar kar)

      • Amonamantangorri 2013-02-05 16:13

        Burgesek (ekoizpen bitartekoen jabeen klasea da burgesia, zure galderetako bati erantzuteko) orohar ez dizkiete langileei doako osasun zerbitzuak, etxebizitza sozialak, opor ordainduak eta enpresaren mozkinetan partizipazioak emanen Agirretarrek egiten zuten bezala, beren burua ez baldin badute arriskuan ikusten.

        Alegia, onura horiek guztiak ez dira ugazaba bihozbera eta kristauek emandako opariak, KONKISTA SOZIALAK baizik, behekoek goikoen kontra borrokatuz irabazitakoak, nahiz eta ugazabek argudiotzat humanismoa eta balio kristauak azaldu.

        • Amonamantagorri, irakurri barriro “Kapitala” Marxen liburua, “ekoizpen bitartekoen jabeen klasea KAPITALISTAK dira. Burgesak: burgoetan bizi direnak dira orokorrean eta komertzianteak partikularki. Zu bezala.

          http://es.wikipedia.org/wiki/Burgues%C3%ADa

          • Portzierto, ez dakit zer zabiltzaten horrenbeste gauza nahasten, EAJtak bere burua oso ondo definitzen du: Kristau demokrazia-

            http://es.wikipedia.org/wiki/Democracia_cristiana

          • Amonamantangorri 2013-02-05 19:13

            Kapitala ez baita liburu motza, herorrek ere gutxienez irakurtzen ahal huen estekatu didaken Wikipediaren artikulua, non argi eta labur azaltzen baituk terminologia marxistan burgesia dela ekoizpen bitartekoen jabegoa daukan klase soziala. Beharbada gizarte bat hain modu sinplista eta zakarrean bi talde handitan banatzea ez duk oso txukuna eta ñabardurak beharrezkoak dituk, baina nire ustez klase-auziak hor segitzen dik gure eguneroko hainbat arazotan.

          • ezker-eskubi di da!!! 2013-02-06 14:52

            Kateak apurtu,
            jakina dela sinplifikazioa, tartean gris asko dagoelako, eta errealitatea esplikatzeko oso joera bitxiak ditugula segun eta burgesia txiki hori nola katalogatzen dugun.

            Burgesia txikiko hori ezkerrekoa omen den partidu batekoa bada, badirudi tangentzialki dela negozioko edo enpresako buru, beraz “langileriaren interesen aldera gerturatzen” da. Baina eskuinekoa omen den partidu batekoa bada, negozio buru eta enpresario peto-petoa da, beraz kapitalismoaren eta burgesiaren interesen aldekoa.

            Lehenak langile bat lanik gabe utzi behar badu egoerak hala bultzatu du, ze bera “”langileriaren interesen aldera gerturatzen” da. Bigarrenak utzi behar badu, langileria oprimitzen duen enpresario diruzale eta bihozgabea da.

            Nahiz eta biek txalet bikain bat izan herritxo batean, eta kotxazoak.

        • ezker-eskubi di da!!!! 2013-02-06 08:43

          Amonamantangorri,
          ezker-ezkerrekoak omen diren merkatari eta enpresari asko ezagutzen ditut. Eskuinekoak omen diren beste batzuen berdin-berdinak. Hau da, sistema kapitalistaren parte direnak eta konkista sozialak errespetatzen dituztenak legalidadearen arabera (edo ez, bueno…). Burgesak dira ezkerreko horiek? Ez badira, ez dut ulertzen burgesa zer den. Eta bai, baldin badira, ez dut ulertzen burgesia eta eskuinaren inguruan izan ohi den kalaka filosofiko-politikoa.

          • Esan nahi nizuna zera da, zer da gaur burguesia? Ezer ez, hitz hutsa, burguesia hiritarrak dira baserritar batentzat. Zaratrustak zioan “hilda Jainkoa”, eta nik diotsut: “hilda komunismoa”. Ezin genezake hitz eta diskurtso atzeratu honek jarraitu.

          • Kateak_Apurtu 2013-02-06 14:41

            Amets: Kase sozialak irauten duten bitartean (eta geroz eta nabariagoak dira, sistema kapitalistak aurrera jarraitzen duelako), interes kontrajarriak existituko dira. Ezker-eskuin etiketak, interes kontrajarri hauen isla dira. Ez dira diskurtso atzeratuak, errealitate bat deskribatzeko erabiltzen tresnak dira. Sinplifikazioa? Agian, baino ez errealitatetik at edo atzeratuta dagoen diskurtso batetakoak.

            Bestalde, interes kontrajarri hauek ez dira bakoitzak duen diru kantitatearen araberakoak, posizioaren araberakoak baizik. Izan liteke langile familia bat, izan dadila herentziagatik, aurrezteko joeragatik edo beste mila arrazoierengatik, dirudunak direnak. Honek ez ditu burgesia klasean kokatzen. Ekoizpen bitartekoen jabetza duena da burgesa, honek langileriak dituen interesen aurkakoak baititu, hau da, langileen eskubideak bere interesen aurka doaz.

            Ezker-eskubi di-da!!!

            Sistema kapitalistan (asko sinplifikatuz, jabego pribatua babesten duena, eta merkatu askea babesten duena (besteak zapaltzeko eskubidea)), denok bizi gara. Denok bizi gara legedi hauen pean. Zer esan nahi duzu horrekin? Denok ideia kapitalisten aldekoak garela?

            Bestalde… merkatariak (batzuk burgesak izan litezkeen arren, multinazionaletakoak etb.) burgesia txikia klasean kokatzen zituen Marx-ek. Nolabait esateko… hauek ere (langileek dituzten merkataritzen kasuetan behinik behin) burgesiak dituen interesak izan arren (langileen eskubideen aurkakoa), burgesia berak hauen aurkako politikak eramaten ditu aurrera (monopolioa…), beraz, azken batean burgesia txikia langileriaren interesen aldera gerturatzen dituelarik (monopolioei aurre egiteko, “txikien” interesak errespetatze aldera).

            Laburbilduz, ezkerra = langileriaren interesen alde, eskuina = burgesen interesen alde. Ez da diskurtso zaharkitua inondik ere.

          • ezker-eskubi di da!!! 2013-02-06 14:52

            (Barkatu mezua errepikatzea, baina goian nahi ez nuen lekuan atera zait lehenago)
            Kateak apurtu,
            jakina dela sinplifikazioa, tartean gris asko dagoelako, eta errealitatea esplikatzeko oso joera bitxiak ditugula segun eta burgesia txiki hori nola katalogatzen dugun.

            Burgesia txikiko hori ezkerrekoa omen den partidu batekoa bada, badirudi tangentzialki dela negozioko edo enpresako buru, beraz “langileriaren interesen aldera gerturatzen” da. Baina eskuinekoa omen den partidu batekoa bada, negozio buru eta enpresario peto-petoa da, beraz kapitalismoaren eta burgesiaren interesen aldekoa.

            Lehenak langile bat lanik gabe utzi behar badu egoerak hala bultzatu du, ze bera “”langileriaren interesen aldera gerturatzen” da. Bigarrenak utzi behar badu, langileria oprimitzen duen enpresario diruzale eta bihozgabea da.

            Nahiz eta biek txalet bikain bat izan herritxo batean, eta kotxazoak.

          • Kateak_Apurtu 2013-02-06 15:05

            Burgesia txikiaren barruan (enpresa txikietakoak, hiruzpalau langilekoak), izan litezke ideologia eskuindarrekoak zein ezkertiarrekoak. Hori ekintzekin eta langileekiko konpromisoarekin neurtu beharko litzateke, ez diru kantitareakin, lehen esan dudan bezala. Esan nahi nuena da, errezagoa dela ezkerreko burges txiki bat izatea, ezkerreko burges bat baino. Azken hau, ia ezinezkoa da.

            Beste kontu bat da norberaren hipokresia maila, edo ezjakintasun maila. Eskuina bozkatzen duten langileak ezjakintasunean kokatzen ditut. Komunikabideen manipulazio mailan. Partiduen manipulazio mailan. Beren burua ezkertiartzat dutenak, eta aurkakoa egiten dutenak (greben aurka azaldu etb.) hipokrita mailan. Baino hipokritak erabiltzea ezkerra jipoitzeko ez zait zintzoa iruditzen.

          • Amonamantangorri 2013-02-06 15:54

            Biei, gutxi gora behera gauza bera diozue eta.

            Kontua ez da “nik ezagutzen ditut ba enpresari jator askoak”, edo “gure auzoan bada ezker abertzaleko guai bat, urdeputa galanta”.
            .
            Marx familia judu aberats batean hazi zen, eta ‘Kapitala’ bezalako lanen argitalpenak Engels familiak Ingalaterran zituen lantegietako diruarekin ordaindu ziren, alegia, Marxen hitzak erabilita, bertoko langileei “lapurtutako” plusbaliarekin. Horrek ez dio Marxek proposaturiko marko teorikoari baliorik kentzen; horrek bederen ez.
            .
            Diferentzia indibidualak ez dira hain inportanteak, gorputz sozialez ari garenez gero. Joera marxisten ikuspegitik, gizarte bateko DEN DENA (balio moralak, estatuaren izaera, erlijioa,…) oinarritzen da dauden kondizio materialetan eta ekoizpen-harremanetan.
            .
            Enpresek merkatu librean jokatzen dute, merkatuak kapitalismoaren testuinguruan funtzionatzen du, eta kapitalismoan beti klaseen arteko borroka dago. Punto. Baldin alderdi batek bere irakurketa politikoetan errealitate hori isilean gordetzen badu, edo dagoen borroka horretan behekoen alde lerratzen ez bada, alderdi hori ez da ezkerrekoa.
            .
            Alegia, aberastasuna eta botere politikoa banatu egin behar dela langileen alde; ekonomian jabego soziala eta interes komunala hobetsi behar dela, ez nahitaez jabeko kolektiboa forma bakar gisa (hura izan zen sistema sobietikoa, eta ematen du ez zela oso ideia ona izan) baina bai hegemonikoa. Zergatik? Hain juxtu, klase sozialak daudelako. Ezinen gara beti fidatu ugazaben bihozberatasunaz edo kontzientzia sozialaz.

  • Erderaz dago, baina kanpotik idatzitakoa da eta garikidea:
    Ortega y Gasset “España invertebrada” liburuan: “Para la mayor parte de la gente, el “nacionalismo” catalán y vasco es un movimiento artificioso que, extraído de la nada, sin causas ni motivos profundos, empieza de pronto unos cuantos años hace. Según esta manera de pensar, Cataluña y Vasconia no eran antes de ese movimiento unidades sociales distintas de Castilla o Andalucía”. (…) “Lleva esta errónea idea a presumir, por ejemplo, que cuando Castilla reduce a unidad española Aragón, Cataluña y Vasconia, pierden estos pueblos su carácter de pueblos distintos entre sí y del todo que forman. Nada de esto: sometimiento, unificación, incorporación, no significan muerte de los grupos; la fuerza de independencia que hay en ellos perdura, bien que sometida (…)”.

  • EAJ guztiz eskuinekoa, nahiz eta hori adierazi nahi ez duten, hautesle gehiago euren gain hartu nahi dituztelako, baina burgesiaren partidua da dudarik gabe(langileen zapaltzaileak direnak), beti kapitalismo gaiztoaren gonapean. Ezkertiar ideologia duenak kritikaren munduan murgildurik dabil egunero eta EAJ-koek ez dute kritika bat ere egin esaterako PP-k aurrera eramandako Amnistia fiskalari buruz, eta Gasteizen aurrekontuak arin-arin sinatu ditu PP partiduarekin, beraz, hori eskuindar amorratua izatea ez ote al da? argi dago etekin handia ateratzen dutela lege horretatik beraien zerga-oradainketa saihesteko asmoz, beraz, abstentzioaren hitzen jokoan aritzen dira beti ere Espainiako Gobernuarekin zentzu askotan, beraien dantzakide kutunena.
    Bestetik EAJ-ak beti erabili ditu bere haustesleak independentziaren ideia goxoa beraien belarriak ornituz, baina independientziaren aldeko pausuak eman nahi direnean beti karramarroan antzera atzera pausuak ematen ditu, independientziaren kontzeptua manipulatuz, bi aukera daude edo Estatuaren barne edo Estatutik kanpo baina ertaineko biderik ez da posible.
    Espainatik at egotea beharrezkoa dela pentsatzen dugunok, eta gure sistema ekonomikoa aldatu, sozialismo erreala ezarri, kapitalismo honen aurka joan nahi baldin badugu, ezin dugu hori EAJ-ren esku utzi, beraiek beti ere euren interesen alde jokatuko dute langileria kontuan izan gabe, klaseen borroka hau sustatuz; hala nola Elizaren alde egotearenak asko erreflexatzen du nolako funtzionatzen duten beti inperialismoaren alde, gizarte laikoa baldin bada eliza katolikoak ez du zertan diru publikoa jaso behar, euren jarraitzaileek ordain dezatela(bide batez ez dut ulertzen baita ere nola posible den Opus Dei-ko partaide bat ezkertiar den koalizio baten barne egotearena, baina beno ezkertiar partiduek ere batzutan ez daukate argi ezkertiar kontzeptuak zer esan nahi duen), baina argi izan behar duguna da, Euzko Alderdi Jeltzaleak(Jaungoikoa eta Lege Zaharra) ultrakatolikodun partiduekin desberdintasun ia nabarmenezina duela.
    Bestetik,gizartearentzat noizean behin zeozer egiteak ez du esan nahi partidu soziala denik, ez du sozialismoa edo marxismoa bermatzen, baizik eta kontra egiten du kontzeptu hauek kriminalizatuz, gizarte klaseen berdintasunaren alde ez du egiten, bere aberastasuna bakarrik bilatzen du eta ideia honekin ezinezkoa da inoiz ere ezkertiarra izatea.

    • EAJko proletarioa 2013-02-07 14:19

      Gauzatxo bat…. Zuek ezagutzen al duzue EAJren botoemailerik? Ezagutzen al duzue zuen herriko EAJko zinegotzirik edo kiderik?

      Esaten dituzuenengatik, ez dirudi. Izan ere badirudi denak apaiz eta multinazionaletako sozio nagusiak garela.

      Bada hementxe azalduko dizuet bat, benetako bat. Ni neu. EAJkoa eta noski boto emailea.

      Zuetako edozein bezain langile edo proletarioa. Egunero 10 ordu lan egiten dituena, bere etxearen alokairuari aurre egiteko. Ikasketak Unibertsitate publikoan burutuak dituena.

      Nireak diren ondasunak: bizikleta bat eta hilabete bukaeran aurrezteko geratzen zaidan apurra.

      Guraso abertzaleak, eta eurak ere langileak, proletarioak, irakasle eta fabrika bateko langile xumeak.

      Esadazue zuek, ni burgesiaren parte naizela, ala eskuindar ideologia baten ondorio den bizitza bat daramadala.

      Aldiz, zoazte Gipuzkoako mendietara eta esadazue bere Txalet puxka horretan euskal presoen bandera jarrita daukan hori, zein ezkertiarra den.

      • zu bai gaiztoa 2013-02-07 14:30

        Hemen saloian eserita eta soflama pare bat errepikatuta “iraultza” eginez ari den askotxo dago.
        Langileak zapaltzen dituzten opresoreen kontra borroka egiten duten horiek langileak kaleratzen dituzte (besteek bezala) beren negozioetan hala egitera behartuta daudenean. Baina iraultzaileak dira, marxistak eta kopoia.
        AHTaren aurkako manifa guztietara joango dira (ni ere aurka nago absurdo horren aurka), baina gero kotxez joango dira edozein lekura.. total autobusa eta trena rollo bat dira. Baina ekologistak, hori bai, ez PNVko horiek bezala, interes kapitalista enpresario antiekologiko horiek bezala..

        Eta horrela hainbat eta hainbat inkongruentzia… baina ze ondo bizitzen den bat gaiztoa beti bestea dela uste izanda.

      • Kateak_Apurtu 2013-02-07 16:19

        PNV-ren ekintzez eta ideologiaz ari gara. PNV-k burgesiaren aurka ez du egiten, langileriaren aurka aldiz bai (gehiago edo gutxiago).

        PNV-ko boto-emaile asko izango da zure perfilekoa (ez dizut ukatuko), baina horrek ez du egiten PNV ezkertiar. PNV, bere ekintzengatik definitzen da, ez boto emaileen egoera sozioekonomikotik.

        Nere iritziz, inkoherentzia da (edo ezjakintasuna, edo manipulazioa…) langile klaseko batek partidu eskuindar bat bozkatzea. Burgesia babesten dutelako, eta hauen interesak langileriaren aurkakoak direlako.

        • Inkoherentea bada langile batek Pnv-ri bozkatzea, inkoherentea ere litzateke denda-langiledun (beraz enpresari txiki) edo enpresa ertain bat duenak Bildu bozkatzea, eta milaka daude. Baina inkoherenteena, nire ustez: INDEPENDENTISTA BATEK espaiñol hauteskundeetan parte hartzea da, Zer esango espaiñol soberaniapeko Diputazio baten buru izatea!! Hori ez da ulergarria, niretzat ez behintzat.

      • Amonamantangorri 2013-02-08 03:15

        EAJko proletarioa: PPk 10 milioi boto ditu eta 800.000 afiliatu, PSOEk 7 milioi boto. Noski, horiek denak ez dira izanen Emilio Botin eta Amancio Ortegaren klase berekoak. Hori txorakeria, motikoa.

        • ezker-eskubi di da!!! 2013-02-08 08:43

          nire azpimarra kontrakoan dago gehiago. Praxian ezkerrekoak omen diren horiek eskuinekoak omen diren horiek bezalaxe jokatzen dutela eguneroko bizitzan.

      • Zurekin bat nator ezkertiarra esaten denak ere bai bizitza koherente bat izan behar duela eta argi dago ezkertiar asko kapitalismo hutsean sartuta daudela eta azkenean gure ideologia praktikara eraman behar dugu, horretan guztiz ados nago zurekin presoen aldeko kartelak dauzkaten askok txaletetan sartu direla eta sistema honetan murgildurik guztiz; baina argi dago baita ere zu langilea baldin bazara oso zaila egiten zait neri ulertzea zelan botoa ematen diezu neoliberalismo honen defendatzaile zutsuak direnei,zuek langileak izanda nola ematen diezue botoa zeure bizitza osorako esklabutan bihurtzen zaituztenei? zentzurik ez dauka; galdetuko nizuke sistema kapitalismo honen alde edo kontra ote zauden, hortik hasi beharko genuke…bainan zoritzarrez ni ezkertiarra izanda (teoriaz eta praktikaz, nik bizizkleta bat ere ez ez bait daukat propietatean)argi daukat kalte handiena ezkertiar errealak ez direnak egiten digutela, baina burgesiaren partidu bati bozkatzen dion langile batek ere zoritxarrez kalte hori egiten diguzue baita. Nire gomendioa: Karl Marx irakur ezazu eta agian benetazko langile kontzientzia daukazunean zure botoa aldatuko duzu.

  • Eta bitartean… “Haur eskoletan gaztelania eta euskara erabiltzearen alde azaldu dira EAJ, PP eta UPD”
    http://berria.info/albisteak/75418/haur_eskoletan_gaztelania_eta_euskara_erabiltzearen_alde_azaldu_dira_eaj_pp_eta_upd.htm

    • Zur eta lur geratu naiz albistearekin, pasa-pasa eginda: hitzik gabe.

      • Ikaragarria da, bai. Euskararen enborrari azkena emateko prest EAJ ere?

        • Inozoa ni, baina nire irudimena gainditu duela aitortu behar dut. Iñigo, di-da, proletarioa eta gainontzeko EAJ zaleok, ez da ezker-eskuin auzia, baina gaia atera denez, jakinmin hutsez, zer iritzi duzue kontu honi buruz zuek, EAJ zaleok?

          Gaizki iruditzen zaizue, oso gaizki, berdin dizue, ongi iruditzen zaizue, oso ongi? Ala komodina: Bilduren errua da, Bilduk ere berdina egiten duelako bandera espainolekin…

          Bere garaian Iñigo Urkulluk euskara ez zela inposatu behar zabaldu zuen lau haizetara, aditzera emanez Bilduk euskara inposatzen zuela, oker ez baldin banago, EAJk berak idatzitako araudi bat aplikatzeagatik.

          Orain, hau dio Maria Eugenia Arrizabalaga EAJkoak: “Legea bete egin behar da, eta errespetatu behar da aniztasun hori. Politikoki egokia den ala ez ez dakit, baina guk legeak betetzen ditugu”.

          Beste modu batera ere esan zezakeen: “Euskararen etorkizunaren kaltetan den ala ez ez dakit, kristalezko bola bat ez dudalako, baina guk legeak betetzen ditugu, bereziki Madrilen idatzi izan badira”.

          Zuen ustez muga non jarri behar litzateke? Zein iritzi duzue, Iñigo, di-da, proletario eta enparauok? EAJri inoren iritzia axola bazaio zuena baita, izan ere. PP eta UPyDrekin batera emandako botuari, Wert legeari babesa ematen dion horrexeri, egoki deritzozue?

          Eta, bide batez, Arrizabalagaren iritzi aldaketa zeri zor zaio, PPkoen eta UPyDkoen pertsuasio ahalmen ikaragarriak liluraturik utzi du, ala?

          Hara zer zioen 2012ko abenduan, la voz de Galician:

          Por este motivo, ha anunciado que, cuando el PNV constituya el próximo Gobierno Vasco, «una vez elegido el lehendakari», hará «todo lo posible por defender no solamente su ámbito competencial sino por defender» al euskera y «los derechos lingüísticos de los ciudadanos».

          La dirigente jeltzale ha expresado asimismo su rechazo a las declaraciones en la que el presidente del PP vasco, Antonio Basagoiti, consideraba «especialmente oportuna» para el País Vasco la reforma de Wert, después de que se haya utilizado durante muchos años el euskera contra el castellano.

          http://www.lavozdegalicia.es/noticia/sociedad/2012/12/08/pnv-cree-reforma-wert-atenta-contra-respeto-euskera/00031354981096817704192.htm

          • ezker-eskubi di da!!! 2013-02-08 08:46

            (Argitzeko, ni ez naiz EAJren militantea ez eta botoa eman izan badiot ere, ez dut inoiz argi zein partiduri eman).
            Niri pertsonalki albiste honek nazka ematen dit, nazka handia. Baina ez dut uste zerikusirik duenik ezker-eskuin ardatzarekin. Euskaltzale – ez-euskaltzale ardatzarekin baino.

  • Ni foralista naiz: Auzolana, Auzokrazia, lista irekiak: partidurik ez. Zer naiz, esker edo eskuin? Nire ustez, demokrata eta euskalduna.

    • Donostiarra, ZuZeuk badauka espreski loturentzako gune bat. Hau iruzkinentzako da, beraz, ez badiozu ezer gehituko, eskertuko dizugu gauzak bere tokian jartzea.

  • G. Etxaguek goian dioenaren ildotik, beti pentsatu izan dut estatu espainiarrean “ezkertiar” izatea merke ateratzen dela eskuinaren aiurru basatiari esker .

    Adibidez, jende askok ezkertiartzat jo zuen Rodriguez Zapateroren gobernua, besteak beste homosexualen arteko ezkontzen legea aurrera atera zuelako, zeinaren aurka gogor egin baitzuten Ama Elizak eta PPk, denok dakigun bezala. Baina aste honetan bertan, Erresuma Batuan haserre azaldu zaigu Cameron ultra-neoliberala bere alderdiko diputatu frankok homosexualen arteko eskontzak legeztatu behar dituen legearen aurka bozkatu dutelako. Gero, wikipedia pixka bat arakatzea aski da zera ikusteko, gauza bera onartu den Europako herrialdeetan, nahiz eta ekimena orokorrean alderdi sozialdemokratengandik sortu, legea kontsentsuz onartua izan dela (iaz Islandian, kasu), edo zenbait talde ultra-kristauen eta ultra-eskuindarren oposizioa gorabehera, kontserbadoreek ere alde bozkatu zutelarik (2001ean Herbereetan eta iaz Danimarkan).

    Hortaz, ñabardurak ñabardura, Piriniotik gora -edo Ebrotik gora, behintzat- ez dirudi kontu hau hain erabakiorra denik “ezkertiar” edo “eskuindar” izateko.

  • Hona hemen lehen ez-ezkertiar deklaratua. Eskuindarren artean sailkatzen nauzuen edo ez, bost axola dit.

    PNVkoa naiz, eta aitortzen dut atsekabez GUREan ere epidemia bat dela “ezkertiar izan behar” hori. Badakizue -klasikoa baita- EZKERRA=ONA, ESKUINA=TXARRA; hortaz, bere burua ezkertiartzat eta progretzat duena ba jatorra, txintxoa eta hori guztia da; eta gainerakoak, ba hori: fatxak, espainolak, burges aluak.

    Aurrera egin aurretik: nork dio INDEPENDENTISTA izatea ezkertiar izatea dela? Goian irakurri dudala iruditzen zait. Lelokeria gutxiago, bale.

    Gauzak argitze aldera: hemen goian baten batzuk oso argi ikusten dute PNVkoa eskuinekoa dela bere jarrera ekonomikoa, soziala, kulturala eta gainarako jarrera guztiek hori erakusten dutelako. Ez dut, ordea, adibide pratiko bakar bat irakurri 41 erantzunen artean. Inork ez dit ezer frogatu. Berriro diñot: ezkertiar sentitu behar hori epidemia nazkantea iruditzen zait.

    Goiko batek ireki huden ildoari jarraiki: ni eskuindarra naiz -eta harro nago- eta bera ezkertiarra; areago eramanez kuestioa: PNV eskuindarra da eta Ezker Abertzalea ezkertiarra. Zergatik naiz ni eskuindarra eta bera ezkertiarra, nire jarduretatik zein da eskuindarra eta bereetatik zein ezkertiarra?
    Portzierto, independentista ezkertiarra izatea den modura, 30 urtetan gizakumeen erailketa babestu izana, zer da? Ze, nik uste, horretan ere egin beharko dira, diñot nik, era horretako sailkapenak. Goian ez da tutik ere ez da esan.

    Hemen duela 100 urteko erreferentziak egin dira, eta duela 70 urtekoak, Sabinorenak eta Aguirrerenak. Bale, baina berdin jokatu beharko genuke gure ezkertiar ilustre askok -bizirik dirautenak, zorionez- duela ez hainbeste esandakoekin, eta gaur guztiz ezkutatzen direnekin.

    PNV euskal burgesia nazionalaren Alderdia? Ez dakit, baiezpen anpulosoegia iruditzen zait. Nik esango nuke PNV 350.000 herritar euskaldunen alderdia dela, eta horietatik gutxitxo batzuk baino ez dira burgesak -hemen erabilitako eran- izango. Nik denetik ezagutzen dut, gehieneak erdi-behe mailako jendea. Zein estratu sozialeko jendea dago gehienbat Ezker Aberzalean? Nik asko esan dezaket horretaz. Zuek ere bai, ezta? Eurak, ordea, EZKERTIARRAK=ONAK dira, eta gu, PNVkoak, ESKUINDARRAK=TXARRAK. Horri, aurreko batean, zer esaten zuen ere ez zekiela manikeismo deitzen zion Gobernuko zerbitzu-buru batek. Nik gehiago asmatuko nuke hipokresia deituko banio.

    Ezkertiarra? Ez, paso.

    • Donostiarra 2013-02-08 20:41

      Jodé, garai batean listoagoak ziren EGI-koak. Argumentazio maila hau bost urteko ume batentzat ere baxua iruditzen zait. PNV, eman formazio pixkat batzokira gerturatzen diren aingerutxo sinpatiko hauei, mesedez.

    • Biturie, zinez pozten naiz zure aitortzagatik eta zorionak ematen dizkizut. Halere, kontzeptuak nahasten dituzula iruditzen zait. Inongo liburu, panfleto edo autoretan begiratu gabe, niretzat eta nire ustez ezkerraren eta eskuinaren arteko aldea azalduko dizut, biak, noski, demokraziaren barnean kokatuak, eta oso modu sinplean (espero dut):

      Eskuinak zein ezkerrak hazkunde ekonomikoa nahi dute. Eskuinarentzat helburu bakarra da, nola edo norentzat kontuan hartu gabe, baina ezkerrarentzat bitartekoa baino ez da, benetako helburua kalte sozial eta ekologiko txikienak sortzen dituen ekoizpenaren ondasunen banaketa bidezkoa baita. Horregatik, eskuinaren ereduari jarraituz, zuk eta biok bi oilasko hazten baditugu, baina zuk biak zeureganatzen badituzu, per capita, gutako bakoitzak bat dauka, eta ni gose. Ezkerraren ereduari jarraituz, oilasko bakarra edukita erdibana egiten badugu, per capita, bakarra daukagu, ekonomia kaxkarra omen, baina inor ez da gose, eta mendiak zein basoak pozik. Noski, ezkerraren eredua onartzeko kontzientzia soziala ezinbestekoa da, elkartasuna, alegia. Tamalez, ez da beharrezkoa kapitalista burges txisteraduna izatea eskuinaren ereduari heltzeko: nahikoa da banaketa bidezkoaren bidez orain baino gutxiago tokatzea, dela 20 milioi euro, dela nominako 500 euro, geurekeria gizakion ezaugarria baita, eta geurekeria hori da, hain zuzen, eskuinaren ideologia eta motor natural bakarra.

      Gaur egungo sistema ekonomikoa, Euskal Herrian daukaguna, eskuinaren eredua da: hazkunde itsua baino ez du bilatzen, kalte sozialak eta ekologikoak kontuan hartu gabe. Horren ondorioz, azken hamarkadetan, hamaika mendi, baso eta ibai suntzitzeaz gain, gehien eta gutxien dutenen arteko aldeak handitu egin dira, hemen, Euskal Herrian, per capita “polita” izan arren. Orain dela 40 urte unibertsitatetik ateratzen zen gazte batek posible zuen 30 urte bete baino lehen lana eta familia izatea; gaur egun, ordea, gutxi batzuen pribilegio da hori, eta pribilegioa zen krisian sartu baino lehenago ere. hauxe da EAJren eredu ekonomikoa, eta horregaxetik da EAJ alderdia eskuinekoa.

      • arrangoitiikue 2013-02-08 23:05

        hemen oilaskoa konpartitzeko inolako asmorik ez duen ezkertiar asko dago. Besterik ez.
        Bestalde, Bituriek aipatu duena ezin da ahaztu: hemen zezenak hiltzearen kontrako ekologista ezkertiar supersolidario asko izan dira pertsonak hiltzearen aurrean sorbaldak jaso besterik egiten ez zuena. ezkerra da hori? ba bale…

        • Zure erantzuna demagogia da taxuzko erantzunik ez daukazulako. Nire ustez, ezkertiarra edo eskuindarra izatea zer den baino ez dut azaldu, eta hori pertsonari dagokio, pertsonari baino ez. Gero, pertsonak elkartu litezke asmoak aurrera eramateko, eta taldeari ezaugarri horiek atxiki lekizkioke. Kategoriak dira. Adibidez, ezkertiar zein eskuindar izateaz gain, mundu honetan kabroia ere izan zaitezke, edo putakumea, edo pedofiloa, baita apaiz pedofiloa ere, eta eskuindar zein ezkertiar izanda ere, emakumeak jotzen dituztenak ere badaude, edo estatuaren esku uztegatik indarkeria indarkeria ez dela uste dutenak. Eta gauza horiek guztiak izan zaitezke, denak batera, eta hemen iruzkina jar dezakezu. Zein ondorio ateratzen duzu?

          • Kaixo denoi, hasteko esango dut ez naizela ez PNVkoa, ez HBkoa. Iruditzen zait batzuetan topiko sinpleegietatik hasten ote ditugun argudioak: PNVk, nik dakidala, bere burua humanista eta demokrata kristautzat izendatu ohi du bere burua, eta horrek ondorio zuzenik ekarri du bere enfoke nahiz kudeaketa sozio-ekonomikoan. HB bueltako jendeak besterik zabaldu nahi badu ere, PNV ez da eskuin-eskuina: oilaskoa non partitu da hobeto Baskongadetan baino? Erreparatu al diozue hemen, EAEn, batez beste dugun bizi-mailari; konparatu al duzue Espainiako numeroekin, edo Europakoekin? Hemen oilaskoa bakar batek, -eskuinak-, jan al du? Goseak puskatzen bizi al gara hemen? PNVk kontradikzio izugarri piloa du,eta hanka-sartze galantak (AHT edo errauskailuak…) ere bai. Baina eskuindar jatorra dela esatea edo ezjakina, edo gezurtia izatea da. Hortaz, irabazi nahi bazaio, hobe da , nire iritziz, topiko sinpleak utzi eta, ahal dela, egia esaten hastea

          • arrangoitikue 2013-02-09 11:39

            demagogikoa izango naiz, baina ze nahi duzu esatea, emakumeak gutxiesten edo are jotzen duena, edo fraude fiskala egiten duena, edo langile bat kaleratzen duena aberaste hutsagatik… nahi duena esan dezake baina ez da ezkertiarra.

            edo bestela ondorioztatu beharko dut ezkertiarra izatea totem teoriko arraro bat dela.

          • Elurzulo, inork ez du esan EAJ eskuin-eskuina denik, eskuina dela baizik, eskuinaren eredu ekonomikoari itsu-itsu jarraitzen diolako. EAEko bizi-maila Europakoa baino hobea dela esan duzu. Ziur al zaude horretaz? Gainera, bizi-maila oso kontzeptu erlatiboa eta korapilatsua da, eta hor per capitak ezer gutxi dauka esateko. Nik, adibidez, zertarako kobratu nahi dut Espanian halako bi, etxebizitza eta janaria Espanian halako hiru/lau… kostatzen bazaizkit? Frantzian, bestalde, soldatak EAEan baino askoz ere altuagoak dira, gutxieneko soldata 1200 euro inguruan dago, eta bizitza kostua EAEan baino baxuagoa da orokorrean, aldeak alde.

          • Arrangoitikue, ulertzea kostatzen zaizu eta berriro azalduko dizut: ezkertiarra, eskuindarra, ekologista, psikopata edo dena delakoa izateko ezaugarri batzuk bete behar dituzu, ekintzen bidez frogatzen diren ezaugarriak. Pertsona, alderdi edo komunikabide batek ezkertiarra dela aldarrikatu dezake, baina ekintzen bidez frogatzen ez badu, kale! Ez dut uste ulertzen hain zaila denik, dedio!

          • arrangoitiikue 2013-02-09 13:39

            jakina ulertzen dudala. hau da, ekintzek neurtzen dutela eta ez norberak bere buruaz dioenak. Ba hori ba, gonzalo, ba hori…

          • Ondo da, arrangoitiikue, kontzeptu hori azkar ulertu duzunez, segidan beste ikasgai bat: gizon eta emakume santuak eliza etxeetan bilatu, handik kanpo gizaki arruntak baino ez baitituzu topatuko, bertuteak, akatsak eta kontresanak dituzten gizakiak baino ez. Ezkertiarra den batek etsi egin dezake euren burua ezkertiartzat dutenekin, baina hori ez da aitzakia eskuindar bihurtzeko, ezta?

          • arrangoitiikue 2013-02-09 17:19

            Oso erraz zuritzen dituzu “kontraesanak”. Batzuenak bakarrik jakina. Nik nahiago dut ondorioztatu kontraesanean bizitzen den baten ekintzak baloratu behar ditudala eta ez ahotik ateratzen zaizkienak… Eta noski, horien ahotik lezio gutxi ametitzen ditut.

          • Ea ba, arrangoitiikue, galdu egin naiz. Zein kontraesan zuritu dut nik? Mahai gainean angulez gain argudioren bat jartzeko gauza al zara solaskidearen hitzak manipulatu gabe?

          • arrangoitiikue 2013-02-09 22:41

            lehen ikasgaiak ematen, orain manipulazio salaketak… Dialektikaren oso ikuspegi bitxia daukazu, txo… Esana esana dago, berrirakurri, eta kitto

          • Arrangoitiikue, gaizki ulertu duzu: ez dut manipulaziorik salatu, gezurtia eta koldarra zarela baino ez dut esan. Ez al duzu ulertu, ba? Gezurtia besteen esanak asmatzegatik, eta koldarra argudioei erantzun gabe ihes egiteagatik. Zinez, ez dakit zergatik gastatzen duzuen hainbeste diru jesuiten eta Opusen unibertsitateetan gero hain maila eskasa emateko. Lehendabizi, kontzientzia txarra zeukan jeltzale iluminatu batek galdera bota digu, “ea EAJ alderdi eskuindarra den, alegia. Ziur aski, ideia batzoki batean etorri zitzaion burura behar baino txakoli gehiago hartu ondoren. Ezin jakin, artikuluaren egilea ere desagertu egin baita. Bigarren, galderaren tontakeriaren tamaina agerian utzi ondoren, eskuindarra izatea ez dela hain txarra aldarrikatzen hasi zarete, bai eta ezkerra oso gaiztoa dela esan ere. Eta, hirugarren, zuek eman gabe, besteei argudioak emateko eskatu diezue, eta eman dizkizuetenean, ihes egin duzue. Emaitzarekin pozten naiz, zuek eta EAJ zer den argi utzi duzue.

          • arrangoitiikue 2013-02-09 23:52

            uffa…. bejondeikela, adiskidea, bejondeikela. Oso tente ibiliko haiz kalean!!! txalo bero bat hiri.. Hoa itzaletik… Aio.

          • Baina argudio bat bera ere eman gabe alde egingo duzu? Dedio, zein merke saltzen duzuen zeuen burua!

          • arrangoitiikue 2013-02-10 00:18

            Onartu behar dut, bai, abrumatu egin nau zure argudio uholak eta zure dialektika garaiezinak, eta ihesi noa buztana hankartean. XD Haria hor dago, koraza eta ezkuturik gabe irakurri nahi duenarentzat. Gonzalo, alde aitera!!!!

          • Ez sentitu abrumaturik, nik bizpahiru argudio eman baititut, besterik ez, Europari eta per capitari buruz, eta ez zu ez beste inor ez da erantzuteko gauza izan. Ez pentsa, beraz, buru argi batek garaitu zaituenik, zure eta zuen entendimendu eskasak baizik. Zoaz burumakur eta lotsaturik zeure buruarekin.

  • Ze ongi pasatzen dugu eztabaidan gure artean arazo nazionalik esistituko ez balitz bezala. Psoe ezkerrekoa omen da (inperialismoarekin konpatiblea bihurtuz ezkertiarra izatea) eta beste batzuk eskuinekoak (teorian zapalduta daudenak nazionalki, beraz zapalduak ). Ba ez. Ez gara bizi arazo nazionala konponduta duen herrialde batean eta ezin da ezker-eskuin ardatza marraztu Espainia, Frantzia ala Polonian egiten den modu berean. PCE-PCF ez da ezkerra, inperialismoaren laguntzaile delako eta Bildu edo EAJ neurri berean, inperialismoaren laguntzaile baldin badira, ez dira ezkerra izango. Hala uste dut.

  • PNVk (PNV erraten dut ez dulako merezi EAJ deitzea) alderdi eskuindarra dunk, baina gehio dago, azken 30 urteetan PNVri egozten zaien exitu ekonomiko hoiek ez dira hain onak izan, eta erraza da oso demostratzxeak. PNVk industriarengatik (eta porland asko ere, baina nola hemen ezin da hain erraz eraiki ba gutxigo) apostu egin zunean oso ondo egin zuela eta hori Euskal Herriari izugarrizko garapena eman diola.
    Ba ez, PNVk ez da inoiz industriarengatik borrokatu dan bakarra, inoiz ez bait du gehiengo osoa izan bera bakarrik gauzak egiteko. Beri egon da norbaitekin gobernatzen, baina ala ere asko egiten du bipartidismoa ez egotea, hori egiten bait du beste alderdiak agintariak modu batean behintzat kontrolatzea.
    EtPNVk egin duena ze ahalbidetu du? Ba begira Euskadin zerga gutxi ordaintzen dute aberatsak eta hori txirotasuna dakar diru publiko gutxigo dagolako gauzak garatzeko,soldata txikiak ahalbidetu dutenez (bai txikiak nahiz eta Espainiakoak baino altuagoak izan) jendea bizitzeko zorpetu behar izan da bizi guztirako. Euskadik Europako 15 herrialde aberatsenak kontuan hartuak, bere ongizate estatuan gutxien (edo ia gutxiena) gastatzen duen herrialdea da. Beti Espainiarekin alderatzen gera baina gauzak konparatzeak ahazten da. %koak hartuak Espainiak eta Euskadik berdin gastatzen dute bere ongizatearen estatuak (eta Espainia oso ongizate estatu ahula du), baina hemen diru gehio dagoenez ba %ko hoiek aplikatzerakoan diru gehio dago hemen gastatzeko. EAJk dauzkagun produktibitatea ikusita, miseriazko soldatak ahalbidetu ditu, gure produktibitatea Inlgelesen produktibitatea baino altuagoa da, baina gure soldatak txikiak,horregatik bai Euskadin eta bai Espainian enpresarien etekinak beste herrialdeekin alderatuta haundiagoak dira. PNVk bankuei dirua ematearen alde bozkatu du jendeari kenduz. PNVk desjabetzen aurkako legearen kontra bozkatu zun, PNVk kutxaren bitartez (kutxan egindakoagatik bai kartzelan egiteko modukoa da) Euskadin gehien desjabetzen duen bankua da, PNVk berak nahi duten Errautsgailua egin dezaten, bankuekin SWAPak kontratatu zitun eta nahiz eta Errautsgailua ez eraiki 94 milioi euro eskatu balitu bezala egiten du bankuak eta 300 mila euro ordaindu behar ditu Gipuzkoako aldundiak hilabetero, nahiz eta diru hori ez erabili.Nun bukatzen dute PNVko askok? Iberdrolan? Petronoren? Zergatik izango da hori? Balio dutelako? Mesedez. Eta asko ez luzatzeagatik, duela 3 egun PP eta UPyDrekin batu dira, Haurreskoletan gaztelera bultzatzeko. Euskaltzaile? Abertzale? Bere bozkatzaileen zati bat bai, baina PNVko bozkatzaile askok ez dira ez Euskaltzaile eta ezta abertzale ere, Nazionalista Espainiatar asko bozkatzen dute PNVk gestore onaren itxura hori dutelako.Eta askoz gehio hitzegin dezakegu PNVk ekonomian egindako izugarrikeriak, akatsak….

  • Parre eragiten dit PNV eskubia ez dela frogatzeko homosexualen alde dagoela (edo horrelako gauzak) esatea. PSOEk eskuindarra da ere eta gauz hoietan naiko aurrerakoaia, baina hori ez du ezkertiar egiten, ze diru kostatzen zaio PNVri edo PSOEri horrean alde bozkatzeak? Ezerrez, baina kontra bozkatzen badute boz asko galduko zuketen, PSEk dirua ez dagoenean oso aurrerakoia da ere baina gero beste gauz asko daude Eskerrreko edo Eskuineko zarela errateko (eskuin eta ezker motak daude ere).
    Aberatsak zerga gutxi ordaintzea eskuineko politikak al dia? Bai, ba Euskadin aberatsak oso gutxi ordaintzen dute.
    Eskuinekoa al da ongizate estatua pribatizatu nahi izatea? Bai.eta hemen pribatitzatzen saiatzen ari dira ere.
    Eskuinekoa al da Kutxaren izaera soziala kendu eta banku arrunt bihurtzea nahi izatea? Bai.
    Eskuinkekoa al da funtzionario eskerga faltan izatea estatuak txikia izan behar dulako? Bai, eta Euskadin funtzionario gutxi daude, oso oso gutxi, poliziak izan ezik.
    Eskuinekoa al da etxe bat erostea 40 urtez zorpetzea beharrezkoa izan behar dula pentsatu eta ahalbidetzeak? Bai, ba hemen etxeak inun baino garestiago dira.
    Eskuinekoa al da osasunan eta hezkuntzan iragartzen ari diren murrizketak? Bai horize, eta PNVk aplikatzen ari ditu eta gehio egingo ditu ere.
    Eta hala jarrai dezakegu persecula seculorum.

    Eta hau guztia gogoratu dit Zapateroren esaldi “zoragarri” bat.

    Zerga gutxi ordaintzeak ezkerrekoa izatea da, Kar kar, ba hori pentsatzen du PNVk.

    • eta ustezko ezkerrak egiten dituenean murrizketak gizarte gaietan? ala ez ditu egiten?
      eta ustezko ezkerrak igotzen dituenean denontzako diren tasa eta zergak (ez IRPFa ez, denontzako berdinak diren tasak)?

      • Erronka, fffffu, dagoen dirua ondo erabiltzea eta banatzea da, ez azpiegitura faraonikoetan edo angula afarietan, adibidez.

        • Ez diezu nire galderei erantzun.

          • Niri galdetu zenidan? Nolanahi ere, kasua hobeto zehazten ez baduzu, ezin erantzun: nork, non, zer… horrelakoak.

          • ez dizut zuri galdetu zuzenean, baina nola niri erantzun didazun, ba haria jarraitzeagatik….
            nork non zer? adarra jotzen ala? esango didazu adibidez donostian edo gipuzkoan ez direla gizarte gaietan murrizketak egin, ez direla denontzako diren tasak igo?
            ni ongizateko asoziazio sozial batekoa naiz eta lehen aldiz jaso dugu 0 euro gure ekintzak eta programak bideratzeko. eta tasa igoerak publikoak izan dira, edo garraio publikoarenak.

          • Tasak igotzea erabat normala da, zerbitzuen kostuak garestitzen diren neurrian zerbitzua ere garestitzen baita. Gainera, udalek tasak dituzte bide bakarra, errenta eta ondasun datuak legez ezin baitira ogasunetik atera; ezinj, beraz, sistema proportzionala ezarri, gero zuzenketa baino baino ez. Gipuzkoan, berriz, ez dakit zein gastu sozial murriztu den, ez duzu esan, baina diru sarrerak murrizten badira, ez da harritzekoa gastua ere murriztea. Erabat salagarria litzateke, ordea, gastu soziala murriztea AHTa, superportua, erraustegia edo Kontxarainoko metroa egiteko. Zure elkartea zein den ere ez dakit, baina orokorrean esango dizut ez naizela GKEen oso aldekoa: gizarte lana administrazioak egin behar du, eta aukerarik ez badago, zerbitzuen kontratazio publikoaren bidez. Baina kontrolik gabeko diru-laguntzak ematearekin ez nago ados.

          • Lasai, dirulaguntzarik gabe ere nire asoziazioak jarraitu du bere ekintzarekin, eta aurrera daramatzagu gure gizarte programak. Gaixoa gizartea, administrazioaren zain bageunde, jendearen herri ekimenik gabe. Baina, dena dela, konstatazio bat da arlo honetan murrizketak egin direla. Halabeharrez, ingresoak jaitsi direlako? jakina, hori denei pasatzen zaie.
            Faraonismoei buruz, ba igual bat netorke, baina ni ez naiz gauza makrozenbaki horiek ze makroonura edo makrogaitz ekartzen dituen neurtzeko. Adibidez, Bilbon adibidez izandako faraonismoak (gugghenheim, metroa, eta abar) onuragarriak ala kaltegarriak izan dira Bilborentzat? kostu/onura ratioan nola da kontua. Nik ez dakit.

          • Agian horrexegatik daukate EAEko langabezia tasarik handiena, baina laster San Mames Barria bukatuko dutenez, denon diruaz ordaindua, noski, bada, kezkarik ez: panem et circenses!

  • Gipuzkoan zergak igo dira eta babes soziala haunditu, Eusko Jaularitzak eta Gobernu zentralean egindako murrizketa batzuk Gipuzkoak hartu ditu bere gain, murrizketak egon direla? Ba bai baina batik bat azpiegituratan, bikoizketan,gastu korrontean… zerga erreforma berri bat ere egin dute (niretzat motz gelditu dana) aberatsak hainbeste kenkari ez izateko. Eta Gipuzkoan dagoen babes soziala benetako ongizate estatua dutenekin alderatuta, hutsaren hurrena duk.Eta Donotiak adibidez liburuak erosteko laguntzak ematen hasi da. Eta esaten dizut Gipuzkoan ere ongizate estatua azpigaraitua dagoela.

  • Gipuzkoan egon diren “murrizketak”:
    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/09/06/sociedad/euskadi/gipuzkoa-no-aplicara-recortes-en-las-prestaciones-por-dependencia

    http://www.elmundo.es/elmundo/2012/04/18/paisvasco/1334748250.html
    Hego Euskal Herrian Foru erkidego bakoitzak izango duen gastu sozialak:

    Gipuzkoak: %48
    Bizkaia: %42,5
    Araba: %41
    Nafarroak: %49, baina hor barruan osasuna eta hezkuntza sartuak daude, bestela askoz gutxigo da.