EAJ: 1978-2020
EAJ: 1978-2020 –
Eguraldi ederra, dotorea, garbia bezain freskoa, gasteiztarrak ongi ezagutzen dutena, egokia pasierako. Eguberriak hurbil zeudenez, hiriburuak karrikak ongi apainduak eskaintzen zituen. 2013ko azken hilabetea zen…
Parlamentutik hurbil, ez zen inolako mugimendurik ikusten, dena lotan zegoela zirudien, hutsa balego bezala. Behin bertako kafetegian, kazetari talde txiki bat, telebistari begira, errutinaren irudia.
Nire lagunaren etorreraren zain, prentsa eta kafe on baten aurrean lasai, baina ahotsen zurrumurru batek nire lasaitasuna eten zuen. Kazetari-taldea bizkor ibili zen, kafetegiko isiltasuna alde batera utzita.
Berehala jakin nuen zergatik mugitu ziren, korridoreetan zeuden, beti berriak dituen gizon bati entzuten, oratoria dotorearen jabe, EAJko lehendakari Ortuzar jaunaz ari naiz.
Egia esan, ez dakit zer esan ahal zukeen ni iritsi arte, baina argi entzun nion honako hau: “Iritsi da Gernikako Estatutua erreformatzeko eta Euskadik Espainian duen ahokadura eguneratzeko unea. Herri-kontsulta 2015-16 ikasturtean izan liteke. Garrantzitsuena egitea da”. Gizon hau, aldakortasun diplomatikoaren adibide garbia, da, baina, berriro ere, hemerotekak ez du barkatzen.
Ortuzar jaunari, agian, eskerrak eman beharko litzaizkioke protagonista izateko egiten dituen ahaleginagatik, izan ere, horri esker, errealitate larri bat arintzen laguntzen duelako. Ukaezina baita aspaldian, ekintza politikoa ez zela bigarren maila batera baztertzen, gaur egun bezala.
Hainbat gertakizun nazkagarri samarraz gain, ez dakit ba, horretarako arrazoi nagusiak ez ote dauden, hainbat buruzagi abertzaleek, erakutsitako bereak ez diren diruen zaletasunean. Agian bai, nik uste baietz.
Ortaz aparte, ukaezina da Euskadi eta Nafarroako gaur egungo egoera politikoari begiratu lasai batek, berrikuntzak eskaintzen dizkigula. Besteak beste, Ganbera Legegileak osatzen dituzten taldeen arteko “uniformetasun” nabaria, beste behin ere, “praxia” eta aditzaren arteko tartea nabarmenduz. Baztertu gabe, Lege Biltzarreko egunerokoan, jarrera “dialektikoa” nabarmen zibilizatu dela.
Nolanahi ere, eta hautematen dena atsegina ez bada ere, gauden tokian gaude eta nahi edo ez, denok gara parte. Errealitate horretaz jabetuta, denboraren joanean bezala, ikasi dugu ahalegin lasai baina saiatuak -argudioaren baliabideei beti lagundu behar diena- batzuetan, batez ere, ezagutza fedeak ordezkatzen duenean, “sentimental” liluragarri bati ematen diola bidea. Eta horrek egoera delikatua, arriskutsua dakar, beti.
Beraz, ez da harritzekoa herrialde honetan -gurean- asko eta asko deskonektatu izana, nazkatuta jarduera politikoak “autohornikuntza” lehentasun duela ikusteaz, eta hori onartezina izateaz gain, guztiek ukatzerik ez duten zerbait da.
Zoritxarrez, beste behin ere, EAJko buruzagiek eginiko hanka sartzeak “bakarrik” konponduko dira, disimulu ederrean, denbora igaro ala. Oraingoan Zaldibarren eginiko astakeriak, COVI-19 zuzenduko ditu, beraz -berriro ere- denborak zuzenduko ditu, zuzentzen badira.
Jarrera beti berdina plazaratzen dute, baina ez da EAJ hori egite duen lehena, ba dute aurrekari famatua. Bere garaian, Pernando Amezketarrak antzeko zer bait egiten zuen: Lehenik puzkerra bota lasai, eta berehala -disimulu ederrean- handik alde egin, eta ingurukoei zorrotz begiratuz, usain txarra salatu. Ez dira gaurko kontuak.
Ulertzen dut garai nahasietan bizi garela, ziurgabetasuna sortzen dutenak, baina uste dut ahalegin bat egiteko garaia dela -beste bat- gure balio eta helburuen eskalari eutsiz, euskal gizarteari laguntza eta ulermena eskatzea, agertoki politikoa birsortu eta aldatzeko.
Nik beste askok bezala, zangoak helburutik hurbil jarri ditugula badakit, baina eginiko okerrak -guri ere- bidea aldarazi digute. Gaur derrigorrez onargarria da proiektu independentista batek “sedimentazio” handiagoa behar izatea, gizartearen gehiengoak metabolizatzeko. Bale. Gaur onartezina litzateke aukera bat hautatzea, gizarteak aldez aurretik berretsi ez duena, bere eskubidea erabiliz. Hori ez nuke onartuko.
Hori guztia egia izanik, ez da gezurra, egun estatuaren boterearen eta haren erakundeen mende egoteak, ezinbestez dakarrela Madrilek arautzea autonomiaren benetako irismena eta edukia. Beraz, gaur egun transferentzia ospetsuak “kontzesio” gisa erabiltzen dira, PSOEren Gobernua La Moncloan mantentzearen truke.
Egia esan, harrigarria ere bada berrogeita bi urte geroago, egun Estatutuaren “negoziazio bikaina” erakusten ari direnek, eta erakunde bereko kide izanik, politikoki “lurperatu” izana -Madrilen negoziatu ondoren- 1978ko abenduan, Gernikako Batzar Etxean, Parlamentarien Batzarrari, “Estatutu hori bera”eskaini zioten kideak.
Ez dut uste kudeatzaile onaren ezaugarri denik, produktu beragatik bi aldiz ordaintzea.