Durangitisa, kasu serios bat

Durangitisa, kasu serios bat –

Aurtengo edizioa bukatu bezperan Iñigo Astiz kazetariak “`Durangitis´, kasu serios bat idatzi zuen Berria egunkarian, Durangoko Azokak, Landako hustu eta biharamunean, pantailaratu duen testua:

`Durangitis´ kasu serios bat

—Aizu, Aizu, barkatu, Jakin nahi nuke, Ehaze ilaratan jarri behar den Toti Martinez de Lezearen sinadura lortzeko.

—Bai, hemen da, baina Berri Txarrak ditut.

—Zergatik ba, Zenbat Gara?

—Jende pila bat Hordago, eta han atzean ere jende gehiago dago Gatuzain.

—Ufa, ba hobe igual Bala baten abiaduran Nabarralde egitea, ez?

—Bai, baina ez Esan Ozenki, ze jende honek gure Mintzoa Entzun eginez gero, Katakrak egin du gureak.

—Keba, gehienak Kalakan dabiltza, eta besteak Gor daude.

—Eta beste zerbait Eroski duzu?

—Bai.

—HABE, HABE, erakutsi poltsan daramazuna.

—Ez, ez.

—Tira… Ez izan Susa, erakutsi!

—Begiratu ba, nahi baduzu, baina ez da gauza Euskaltzaindia ere. Disko bat eta, gero, ba bi edo Labayru liburu.

—Argia.

—Bai, Ez naizDurangon Su Ta Gar aritu zalea.

—Gaztezuloak bai, horiek gustura ibiltzen dira batetik bestera, baina gu, gu ez Gara berri-BERRIAk ere, eta beti Sortzen da zerbait, ezta?

—Nekea dela edo oinetan Ataramiñe duzula, beti izaten da zerbait, eta, gainera, denborarekin apaluz joaten da Sua, ezta?

—Bai, bai, baina, tira, Badihardugu. Eta, gainera, ei, ez dugu erabat Irudienea txarra ere.

—Egia esan, etorri aurretik beti biltzen dut nire kultur Kontseilu Ebanjelikoa.

—Benetan?

—Noski! Bestela ere Astero biltzen gara, eta egunotan Azkuez gehiago.

—Ez jo niri gero Ortzadarrik!

—Benetan. Denonartean erabakitzen dugu zer Eroski. Hona etorri aurretik argi izan behar dira Metak. Bestela, erosten dituzu gauzak Aztarna utziko dizutela pentsatuz, eta gero zer, eta Igela suertatzen zaizkizu.

—Ba ni ere ez pentsa oso Ausart nabilenik.

—Nahi zenuena Topatu ez?

—Bai noski! Nola ez nuen ba Topatuko? Agorila izan behar da gero, hemen nahi duzuna ez aurkitzeko. Baina hiru edo Lauroba gauza hartu, eta listo.

—Eta hori?

—Txakur Gorri bat ere gabe gelditu naiz bazkaritan. Bi txistor Ttarttalo erosi, eta Zortziko euro kobratu dizkidate, Txo!

– Zu ere diruz estu zabiltza, orduan?

—Ez behintzat Ibaizabal.

—Eta bestela zer, aurten egun guztiak jendez Vendetta, ez?

—Bai.

—Hara! Eta horko hori ez da Pamiela Anderson izango, ezta?

—Ez, ez. Famatu asko dabil, baina den-denak Erein ez.

—Eta guztiak ezagutzen ere nahikoa Lanku!

—Eta, halere, ze Gozategia beti hona etortzea.

—Hara, ikusi duzu hor? Kale hau beteta, eta hura Bidehuts!

—Bai Zea (Mays)!

—Bai ba! Eta, gainera, Musikazuzenean!

—Hori Mauka!

—Ze, orduan Go!zen?

—Bai, ideia Txalaparta DA!

Durangitisa, kasu serios batDurangitisa, kasu serios bat

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.