“Durangaldea Bizi” ikus entzunezkoen lehiaketa bigarrenez abian ipini du Gerediaga Elkarteak
“Durangaldea bizi” lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du Gerediaga Elkarteak. Aurtengo edizioaren gaia ondare gaztea izango da eta helburua 13-17 urte arteko gaztetxoek durangaldeko bizimodua zelan irudikatzen duten erakustea izango da. Irabazlea Durangoko Azokan ezagutzera emango da.
Lanaren luzaeera gehienez 3 minututakoa eta ikus-entzunezkoa egiteko teknika librea izango da; argazki muntaia, animaziozko marrazkiak, bideo grabazioa…besteak beste. Lanak azaroaren 11rako aurkeztu beharko dira Gerediaga Elkartearen egoitzan edota Gerediagak Youtuben daukan kanalera igota.
Irabazlearen berri abenduaren 8an, osteguna, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren aretoan egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Irabazleak (taldeko partaide guztiek) bi abentura ekintza izango ditu aukeran Eroski Bidaiak-ek emanda.
Iazko irabazleak Maristak ikastetxeko Deiene Usategi Mangas, Iratxe Landa Urgoiti, Claudia Legido Luque eta Leire Blanco Cayetano izan ziren. Ikusi euren lana.
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak www.gerediaga.com webgunea