‘Maite ditugulako’ dokumentala aurkeztu dute gaur Iruñean
“Maite ditugulako” dokumentala estreinatu du Behatokiak gaur Iruñeko Golem Yamagutxi zinemetan eta sarean. “Duintasun bideak” dokumental bildumaren bigarren atala da hau. Izan ere, hizkuntza eskubideen urraketa agerian uzteko hainbat dokumental labur egiteko asmoa du Behatokiak. “Maite ditugulako” bideoan Vascuencearen Legeak Nafarroako Hegoaldean eragiten dituen kalteak agerian uzten ditu. Euskaraz ikasteko kilometro anitz egin behar dituzten haurren errealitatea islatzera dator dokumentala, Argi Rus eta Lurdes Mendibil Artaxoa eta Mendigorriako amen testingatza zuzenaren bitartez.
Aurkezpenean euskalgintza eta egoera larria pairatzen duten guraso zein haurrak bildu dira. Bertan, haien haurrak ez direla bigarren mailakoak aldarrikatu du Argi Rusek. Bestalde, Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak Vascuencearen legea berehala bertan behera uzteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Bideoa sarean ikusgai da dagoeneko hemen.