Donostian Espainiako erregearen koadroa kendu dute. Zerekin ordezkatuko zenuke?

Erregea DonostianAgur! Azken urteetan Donostiako udalbatzan Juan Carlos Espainiako Erregearen koadroak bete du ohorezko lekua. Izagirre alkateak kentzea erabaki du “ez duelako hiria ordezkatzen”. Zer jarriko zenukete donostiarrek haren lekuan?

Nola zaude?

9 pentsamendu “Donostian Espainiako erregearen koadroa kendu dute. Zerekin ordezkatuko zenuke?”-ri buruz

  • Zer moduz Sebastian Donea danborrariz jantzita?

  • Espainiako medioetan DeJuanaren argazkia jarriko dutela diote.
    Fatxak bai, baina umore finekoak, aizu…

  • Juan Carlos gehiegi gela berean. Konstituzio plazako dantzaren argazkia, txalotzekoa baita oposizioko zinegotziak parte hartu izana.

  • Galder Gonzalez 2011-06-24 20:02

    Espainiako erregearen argazkia, biana Francorekin zegoen hura.

  • Josemari Navascués 2011-06-24 20:25

    Ontzi bat lepazainen armak gordetzeko.

  • Nik ispilu bat jarriko nuke, arlotearena egitean, beren burua ikus dezaten.

  • Amonamantangorri 2011-06-25 00:28

    Pena da hemen bertan argazkiak ezin jartzea.

    Hau edo bestela, hau.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-06-27 09:25

    Niri ispiluarena oso ona iruditu zait.

  • zakarias aiztierdi 2011-06-27 10:02

    espainiarren erregearen azken aldiko argazki bat, bizarduna, makuluaz lagunduta eta hatz luzea erakutsiz, ‘behartuta / por imperativo legal’ kartela gehituta