Donostiako Orfeoia espainiar ejerzitoa zuritzen

Donostiako Orfeoia espainiar ejerzitoa zuritzen –

XIX. mendean sortua, itzal handiko abesbatza dugu Donostiako Orfeoia, Euskal Herritik kanpo ere aski ezaguna. Datorren larunbatean kontzertu batean abestuko dute, Espainiako ejerzitoaren oroitza-ospakizunetan.

.

Donostiako Orfeoia espainiar ejerzitoa zuritzenAurten 300 urte betetzen omen dira Tercio Viejo de Sicilia nÂș 67 infanteriako erregimentua Gipuzkoara heldu zela, eta oroitza-ospakizunak antolatu ditu espainiar ejerzitoak; besteak beste Miramar jauregian erakusketa bat eginez, Cuartel de Loyolako ateak irekiz (ekainaren 8an) eta Farinato Race oztopo lasterketa antolatuz.

Ospakizun horien barruan, Donostiako Orfeoiak Espainiako Lurreko Armadaren San Marcial dibisioko musika banda lagunduko du (Oscar Portugues gitarra jolearekin eta Ametsa abesbatzarekin batera), Ignacio Borrego tenientearen gidaritzapean -Caritasen aldeko elkartasun kontzertua omen da-, Kursaal aretoan ekainaren 1ean.

Orfeoiak Donostian duen sonarekin, eta profesionalak ez diren ehun bat kide inguru dituela jakinda, izugarri harritu gaitu (baita penatu eta sumindu ere), ejerzitoak zuritzeko antolatzen diren ekitaldietako batean parte hartzea. Jakin nahi genuke intsumisorik egon ote den ahotsen artean, edo norekin duten lotura, konpromisoren bat hartua. Ze nezezidade?!?

.

* Bitxikeria bat: Kursaal aretoko webgunean, euskaraz ez da kontzertuaz gainontzeko espainiar ejerzitoaren ospakizunen berri ematen, gazteleraz bai, ordea, esteka eta guzti.
Donostiako Orfeoia espainiar ejerzitoa zuritzen

Zer duzu buruan “Donostiako Orfeoia espainiar ejerzitoa zuritzen”-ri buruz