Donostia Zinemaldiaren prentsa-adierazpena, “No me llame Ternera” dela-eta

Donostia Zinemaldiaren prentsa-adierazpena –

Adiskide agurgarriok:

Donostia Zinemaldiak ez du jaso 514 pertsonak idatzitako gutun hori, No me llame Ternera filma (Jordi Évole eta Màrius Sánchez, 2023) gure programaziotik kentzeko eskatzekoa, eta, beraz, komunikabideei bidalitako ohar honen bidez erantzutea beste erremediorik ez dut, komunikabideen medioz izan baitut gutun horren berri.

Lehenik eta behin, eskertu egin nahi dizuegu, zuen gutunean adierazten duzuelako Donostia Zinemaldiak errefusatu egiten dituela terrorismoa zuritzeko jokabideak eta giza eskubideen printzipioak bere gain hartu eta defendatu egiten dituela. Haatik, zuen gutunaren arabera, No me llame Ternera filma kendu egin beharko litzateke Zinemaldiaren hurrengo edizioko programaziotik, Josu Urrutikoetxea protagonista duelako, ETA talde terroristaren ibilbidean erantzukizun handiak izan zituen norbait, hain zuzen, eta gu ez gatoz bat iritzi horrekin.

Donostia Zinemaldiaren prentsa-adierazpena, "No me llame Ternera" dela-etaZinema, beste gauza askoren artean, historiaren iturria da, eta maiz arduratu izan da pantailara eramateaz indarkeria-gertakari justifikaezinen egileak diren protagonistak, baldin eta haien inguruan ikertzeko borondatea izan bada. Oso ezagunak dira Shoah (Claude Lanzmann, 1988), S-21, la machine de mort Khmère rouge (Rithy Panh, 2003) eta The Act of Killing (Joshua Oppenheimer, Christine Cynn, 2012). Horri guztiari buruz hausnartu genuen 2016an, The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala zikloaren bidez (liburu bat ere argitaratu zen): 32 film programatu ziren bertan, askotan salaketa-arma gisa, analisirako bitarteko gisa edo arazo tragiko askotan zuzenean esku hartzeko modu gisa sortuak.

Orain aztertzen ari garen ez-fikzioak ez du ETA ez justifikatzen ez zuritzen, Zinemaldiak ez bailuke ezein pelikula emango premisa horiekin. Adibide bat jartzearren, eta aste honetan Pinochetek Txilen gauzatutako estatu-kolpearen 50. urteurrena izan dela gogoratuz, guk ez genuke inoiz programatuko demokraziaren aurkako eraso bortitz hura eta horren ondorengo milaka biktimen aurkako errepresaliak justifikatuko lituzkeen pelikularik. Alabaina, Donostian programatutako dokumental batean, kolpista nagusi haietako batzuei egindako elkarrizketak jasotzen ziren: Pinochet y sus tres generales (José María Berzosa, 2004). Ahotsa emateak ez du inolaz ere esan nahi arrazoia ematea, eta hori frogatuta geratu zen film hartan.

Laburbilduz, uste dugu No me llame Ternera filma ikusi egin behar dela kritikatu aurretik, eta ez alderantziz. Horri dagokionez, prest egongo ginateke emanaldi pribatu bat egiteko, zuen ordezkariz osatutako talde txiki baten aurrean.

Agur bero bat.

.

José Luis Rebordinos

Donostia Zinemaldiaren zuzendaria

Donostia Zinemaldiaren prentsa-adierazpena, “No me llame Ternera” dela-eta

Zer duzu buruan “Donostia Zinemaldiaren prentsa-adierazpena, “No me llame Ternera” dela-eta”-ri buruz

  • Filma ikusi nahi nuke. Gasteizen GEUkoei proposamena egitea bada. Jarriko naiz kontaktuan heurekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude