Donostia Munduko 25 hiri erromantikoenen artean

Badirudi erromantikotasunaren hiriburu ere badela izan, kulturarena izateaz gainera. Mashable.com albistari anglofiloak argitaratu du albistea: 25 hiri erromantikoenen zerrenda atera du WeLoveDates.com atari ezagunak. Eta Lisboa, Praga, New York edo Paris bezalakoen artean agertzen da Gipuzkoako hiriburua. Beheko grafikan ikus ditzakezue munduko 25 hiri erromantikoenak.

erromantikoenen

WeLoveDates.com-en arabera 25 hiri hauetxek dira maitemintzeko aproposenak. Webguneak sarean partekatutako paisaje xarmangarriak, bikoteek partekatutako argazki azukretsuak, lehenengo zita eta ezkontza kopurua erabili ditu zerrenda egiteko irizpide gisa. Emaitza ez da txarra, baina egia ote? Zu ere maitemindu al zara Donostian?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.