[Dokumentala] Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea
30 urte bete dira uholdeek Laudio txikitu zutela, ezbehar hark 6 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen herrian. Kalte ekonomikoak izugarriak izan ziren, herria berreraiki behar izateraino.
Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.
Hildakoak, txikizioak, beldurra eta ezjakintasuna izan ziren nagusi 1983ko abuztuaren 26 eta 27an. Baina urak, eramandakoarekin batera, elkartasuna eta kidetasuna ere ekarri zituen herrira, oldeka ekarri ere.
1983ko tragediaren lekuko izan ziren eta garbiketa zein berreraikitze-lanetan parte hartu zuten hainbat herritarren testigantzak jaso, eta egun haietan laudion bizitakoaren bideo-irudiak eta argazkiak bildu ditu aiaraldea.com webguneak “Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea” dokumentala osatuz.
Ordukoak gogoratu eta belaunaldi berrien memoria kolektiboa zaintzeko tresna izan nahi du lan honek.