Diario Vasco eta Gernikako bonbardaketa

Diario Vasco eta Gernikako bonbardaketa –

2017ko apirilaren 26a den honetan, 80 urte betetzen dira bonbardaketak Gernika suntsitu zuenetik. Ospakizunetarako baino, oroimenerako eguna.

El Diario Vascok, esaterako, “Gernika recuerda el horror” lerroburu orokorra eman dio efemerideari, eta zabal jorratu du gaia. Azter dezagun zer zioen atzo eta zer dioen gaur.

Gernikak pairatu zuen sarraskiaren erantzule Cóndor Legioa egiten du Gipuzkoako egunkari irakurrienak, Josu Garcia kazetariak gaurkoa balitz bezala sinatzen duen `E´ egunaren kronikan, Historiarentzako egun beltz baten kronika (hauxe du azken paragrafoa):

Diario Vasco eta Gernikako bonbardaketa«(…) Herritar askok alarmistatzat jo zituzten aurreko egunetan frentetik babes eskean heldutako soldaduen esanak, exekutatze eta mendeku istorioak. Franco ez zela herria erasotzera ausartuko uste zuten gehienek, euskaldunentzako Gernikak zuen esanahiagatik. Usteak erdi ustel. Gizateriaren historian aurrekaririk gabeko tragedia iraingarri bati egiten dio negar gaur Gernikak».

.

Francok agindu eta Cóndor Legioak exekutatu? Ez da beti horrela izan egun demokraziaren gidari dugun hedabidearentzat, laurogei urte atzera egin eta froga daitekeenez.

.

Atzo, Francoren alde

Faxistek Gernika birrindu eta gutxira hauxe zen Vocento taldeko hedabideak egiten zuen irakurketa, “Arriba España” oihuarekin Franco agurtu ondoren: “Gernika euskal separatisten zerbitzura dauden gorriek suntsitu dute”.

«Gernika euskal separatisten zerbitzura dauden gorriek suntsitu dute. jada frogatua dago, eta oraindik hobeto frogatuko da (…) aurretiaz prestatu eta gogotik burutua izan da herriari su ematea (…) ihes egitear zirenen partetik. Gure hegazkinetako batek ere ez zuen Bizkaiaren gainetik hegan egin egun hartan», zioen azalean bertan.

Sarraskia errepublikarrei leporatzeaz gain, Diario Vascok Lehendakaria zen Jose Antonio Agirre gordin iraintzen du, testu berean.

Diario Vasco eta Gernikako bonbardaketa«(…) Aguirre: Gezurretan jarraitzen duzu, gaizkilerik arruntenak bezalaxe! Baina tente dagoen hiltzaile bat zara, barregarriro zutik dagoena. (…) Gernika zor diguzu, ez zena zurea Euskal Herriarena baizik, zu ez zarena, eta Espainiarena, gu bai garena.

Zuk engainatutako gizon guzti horien bizitza ere zor duzu, sakrifiziora gidatu eta gidatzen baitituzu, kriminal alanea, miserable halakoa, gezurrak baino ez baitizkiezu kontatzen. Eusteko eskatzen jarraitzen duzu, izan dezatela adorea, irmotasuna, erabateko sakrifizioa, zuk, familia Donibane Loitzunera bidali duzun horrek, urdanga baten antzera ihesa antolatzen zabiltzan horrek».

.

* El Diario Vascoren azala (eta testua), @DiarioFatxo kontutik.
Diario Vasco eta Gernikako bonbardaketa
bonbardaketa, Diario Vasco, Franco, Gernika, gezurrak, gorriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude