Denok doan dantzalekuetan, edo inor ez
Denok doan dantzalekuetan, edo inor ez –
Nagore Vega
Ez naiz inoiz izan diskoteketan ibiltzekoa. Nahiago izan ditut tabernak eta poteoak, edo plazako dantzak. Hala ere, jakitun naiz horrelako areto askotan neskek jasan dugun erabileraz: gu “doan” sartzen utzi, eta mutilak atzetik, ordainduta. Bai, argi daukat kasu horietan gu garela “objektua” edo “produktua”: “objektu erakargarri” bihurtzen gara, sarrera ordaintzen ez badugu ere, gure gorputzarekin abonatzen dugu prezio hori. Ez da diskriminazio positiboa, emakumeak “gauza” bihurtzen gaituzte, “merkantzia”.
Sonatua izan zen Bartzelonako diskoteka batean kasua otsailean. Sarrera ez kobratzetik harago, trago bat eta 100 euro eskaintzen zizkieten neskei, kulero gabe joateagatik. Sekulako eztabaida piztu zen sare sozialetan, eta talde feministek eta Bartzelonako Udalak neurriak hartuko zituztela jakinarazi zuten. Eskaintza bertan behera utzi zuen dantzalekuak.
Hala ere, uste nuen gai horretan aurrerapausoak emanak zeudela… Inuzentea ni.
Gaia aurrez aurre topatu dut azkenaldian. Dantza latinoak ikasteari ekin diot berriro, eta praktikatzeko aretoak dituzten diskoteka, taberna edo dena delakoak ezagutzeari. Horietako batean egin dut errealitatearekin talka. Neska taldetxo bat hasi ginen bertara joaten. Arazorik ez. Pentsa, ez genekien sarrera ordaindu behar zenik ere! Mutil bat animatu zitzaigun, ondoren. Lehen aldi hartan gu baino beranduago iritsi zen, eta dagoeneko aretoan geunden gu. Deika hasi zitzaigun ez ziotela pasatzen uzten, eta ordainarazi nahi ziotela. Harrituta gelditu ginen. Bere bila atera eta gurekin zegoelako pasatzen utzi zuten. Beste batean, elkarrekin joan ginen, baina bera pixka bat atzerago. Guri ezer esan gabe pasatzen utzi gintuzten, eta bera gelditzen hasi ziren, ordaintzeko eskatuz. Elkarrekin ginenez, berriro pasatzen utzi zuten.
Kasu hau agian ez da zehazki diskoteketakoa. Izan ere, komentatu izan digute “galbahea” pasatzeko modu bat dela sarrera kobratzea, horrela aretoa ez baita betetzen dantzatzera ez doan jendearekin. Kasualitatea da, ordea, mutilei bakarrik kobratzea? Ez dut uste…
Tira, gertakari honekin bueltaka, hedabideetan izan dugu Eusko Jaurlaritzaren azken erabakiaren berri. Badirudi horrelako kasuak laster bukatuko direla: dekretu zirriborro bat prestatu du, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea Garatzeko Erregelamendua onesten duena.
Irakurri iruzkin osoa Kaixomaitia.eus blogan >>
.
Azken iruzkinak:
- Zein emojirekin irudikatuko zenukete hilerokoa?
- LTGBIren alde asko egiteke oraindik
- Harreman bat uztea, 3.0 aroan: blokeoak eta isiltasuna
- Monogamia eta polimaitasunaren arteko naufragioa
“Elkarrekin ginenez, berriro pasatzen utzi zuten.”
Beraz azkenean diskoteka misandroan sartu zieneten, eta bertan dirua utzi imaginatzen dut. Negozio honetaz nazkatzen ari gara zenbaitzuk:
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-06-14/hemeroteca_articles/la-uagn-utilizo-facturas-falsas-para-cobrar-subvenciones
http://www.naiz.eus/es/blogs/esnemamitan/posts/musika-jaialdiak
http://www.naiz.eus/es/blogs/zirimolatzen/posts/inagotables-un-video-poema-para-la-reflexion
Eta horrela egunero… Zenbat bizi dira fikzio honen bidez?
Egon naiz horretaz baliatzen diren diskotekatan eta egon naiz dantzarako tokietan. Ez ditut maila berean jartzen, ezta gutxiago ere, nahiz eta kasu batean hori gertatu.