Dantzan eitten daben herrija ezta iñoiz ittoko!

PUBLIC1Aurten ere joan zaizkigu herriko jaiak eta aurten ere erakutsi dugu/dute/duzue, tituluak dion lez, dantzan eitten daben herrija eztala iñoiz ittoko. Izan ere,  herri txikiek duten magia propioa da Euskal Herria hain erakargarri egiten duena, bai bestaldetik datozenentzat eta baita ere bertoko euskal okelontzat.

Zortzi eguneko jaiei amaiera eman genion herriko plazatik, independentzia plazatik. Bueno, gai hori beste tarte baterako utziko dugu. Baina bai, izen horixe daukan plazan dagon udaletxeko balkoitik irten eta elizako kanpai hotsen artera buelta zitzaigun Anteron.

Tituluen nundik norakora bueltatuz,  jaiak izaten dira normalean herriak pizten dituztenak eta nahiz eta uda zoragarria izan dugun, herri espiritua galduta izan dugu.

Hala ere, badira batzuk dantzan eitten jarraitzen dutenak eta hain zuzen be, herria itsaso zein putzuren baten ittoten utziko ez dabenak. Guzti horiei aupada handi bat, izan ere jai hauetan, egitarau hurbilago bat eduki dugun arren, asko falta delako egiteko zorionez edota zoritxarrez.

Goizetik hasita hurrengo goizerarte herriari bizitasuna ematen ibili diren guztiei aurtengo lemarekin agur bat, “Haur, gazte ta heldu, jai herrikoiak helburu!”

Bizi uros!

Herrikuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude