‘Dakiguna erakutsiko dizugu’ hitzaldi-sorta Donostian
Azaroan UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak elkarlanean hiru hitzaldi antolatu ditugu Donostian. (Trans)feminismoa, euskal umorea eta bertso-sorkuntza automatikoari buruzko solasaldiak izango dira.
Hitzaldiok DOKA aretoan emango dira eta 19:00etan hasiko dira. Sarrera irekia eta doanekoa da.
– Azaroaren 13an: ‘(Trans) feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka ideologikoa’. Ainhoa Güemes eta Idurre Eskisabel.
– Azaroaren 20an: ‘Ba al dago euskal umorerik?’. Uxoa Anduaga.
– Azaroaren 27an: ‘Bertso-sorkuntza automatikoa, posible da?’. Manex Agirrezabal.
Hitzaldien ostean solasalditxoa egongo da, mokautxo batekin lagundua.