Antifaxismoa eta eskuin muturra, arma-lagunak Donbassen

Abel Riu politologoak eta Marta Ter-ek idatzitako artikulua da, katalanez jatorriz eta euren baimenez euskaratua. Riu Sobiet Batasun ohiko eremuan aditua da; Ter txetxenia.org-en koordinatzailea da eta lan handia egin du Txetxeniako eta Ipar Kaukasoko errealitatea ezagutarazten, Katalunian zein Kataluniatik kanpo. Besteak beste, egile honi ezinbesteko laguntza eman izan dio eskualde hartan lan egin izan duenean.

Joan den igandean, azaroaren 2an, hauteskunde parlamentarioak egin zituzten Donbassen matxino errusiazaleen menpeko eskualdeetan, eta horietan argi eta garbi nagusitu zen Alexander Zakhartxenko lehen ministroaren zerrenda “ofizialista”. Minskeko Protokoloaren baitan irailaren 5ean su-etena adostu bazen ere, borrokek eta su-trukeak eragiten diote oraindik ere eskualde horri, Ukrainatik geroz eta urrunago bai politikoki bai sentimentalki.

Azken hilotan oso eremu ezberdinetako boluntarioak erakarri ditu Donbasseko borrokak, eta hala, Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepubliketako (DHE eta LHE) lerroekin bat egin dute hainbat herritako milizianoek, hala nola Serbiak, Txekiar Errepublika, Alemania, Hungaria, Polonia, Italia, Espainia, Frantzia, Grezia, Israel, Brasil, Australia, baita Estatu Batuetatik ere. Bistan da, Errusiatik eta beste errepublika batzuetatik ere bai, Bielorrusia edo Kazakhstan esaterako.

Ez dago kopuru zehatzik zenbat diren eta frontean zein neurritan parte hartzen duten esateko, baina egia da oso multzo anitza dela, eskuin muturretik ezker muturrera doan eremu ideologikoaren zati handia hartzen. Horregatik, talde horien analisia ezinbestekoa da Donbass eskualdean egiten ari den borroka pixka bat hobeto ulertzeko. Nortzuk dira, beraz, talde horiek eta zer ordezkatzen du horietako bakoitzak beren burua sartu duten borrokan?

Ezkerra eta antifaxismoa

Ezkerretik hasita, Ukraina ekialdeko gerrak Europa ekialdeko hainbat militante komunista erakarri ditu, Frantziatik eta Espainiatik esaterako. Kasurik ezagunenetako bat -bai Donbassen bai kanpoan- Rafal Muñoz eta Angel dira, Izquierda Unidako gazterietako militantea bata eta Colectivo de Jóvenes Comunistas-ekoa bestea, biak ere DHEko milizietara batu ziren -zehazki, Vostok batailoira – uda hasieran.

Gaur egun, beste zenbait boluntario espainiar batu dira milizia horietara, eta euretako gehienak Carlos Parlomino Brigadan bildu dira; militar neonazi batek 2007an hildako madrildar gazte antifaxistaren omenez eman diote izen hori. Azken hilotan Errusiatik etorritako 200 boluntario komunista ere batu dira (horietako batzuk Errusiako Federazioko Alderdi Komunistako kideak), euretako zati handi bat “Prizrak” (Mamua) batailoira batu dira.

Horiek, bertako borrokalari komunisten taldeekin batera, Donbasseko Guardia Gorria izenekoa osatu dute, eskualdean borrokan diren fakzio komunista eta antifaxista guztiak koordinatzeko asmoz. Hala ere, Errusiako erakunde antifaxista guztiak ez daude Donbasseko matxinonen alde, eta hala, joan den udan herrialde horretako 100 elkarte eta musika-talde antifaxista baino gehiagok sinatutako komunikatu bat argitaratu zen, zeinean azaltzen zituzten gatazkan zeuden bi aldeetako (hau da, Ukrainako gobernua eta matxinoak) baten alde ez agertzeko motiboak, bai batzuek bai besteek bi polo inperialistaren interesak ordezkatzen zituztelakoan (AEB eta Errusia).

Espainiako Carlos Palomino brigadako boluntarioak

Donbasseko gerran dihardurten atzerriko boluntarioentzat, beste ezeren aurretik Novorossyako (tsarren garaiko izena berreskuratuz, gaur egungo Ukrainako hegoekialdeko zenbait eskualde izendatzeko) herriaren borroka da faxismoaren aurka da (ukrainarra, kasu honetan), eta sarritan Espainiako gerra zibilarekin konparatu dute.

Era berean, amerikar inperialismoaren aurkako borrokatzat hartzen dute, eta euren operazioak Ukrainako lurralde osoa bereganatzeko helburua izatea, eta euren presentzia elkartasun internazionalistaren testuinguruan kokatzen dute. Jarrera honekin bat, Banda Bassotti Italiakoska musika-taldeak Donbassekin elkartasun karabana antifaxista ereantolatu zuen, eta dirua bildu eta bi kontzertu eman zituzten, bata Rostov Don-en eta bestea Donetsk hirian bertan. Paradoxikoki baina, DHEko agintariek zerrenda komunistei parte hartzea debekatu zieten joan den igandean matxinoen esku diren eskualdeetan egondako hauteskundeetan.

Donetskeko Herri Errepublikak izandako lehen buruzagietako bat izandako Miroslav Rudenkoren hitzetan, Frantzia edo Italia edo beste herrialde batzuetako sozialistek “kapitalismoaren eta multinazionalenboterearen aurkako euren borrokaren” zati gisa ikusten dute. “Boluntario atzerritar gehienak idealistak dira, eta horrek lagundu egiten dio gure jendeari borrokarako izpirituari eusten” dio Rudenkok. Hala, ekainerako bertako agintariak berreskuratzen hasi ziren 1936-39ko Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde borrokatu ziren Brigada Internazionalen ideia. Uztailean egindako adierazpenetan, DHEko lehen ministro izandako Alexander Borodaik berak analogia egin zuen Donbasseko gerraren eta Espainiako gerra zibilaren artean, eta Europa, Ameriak, Asia eta Afrikako herrialdeetako boluntario atzerritarrei dei egin zien Donbasseko euren milizietara batu zitezen.

Errusiako eskuin muturra

Donbassen badira aipatu ditugun ideologien antagonikoak diren boluntarioak ere eta, paradoxikoki, elkarrekin ari dira Novorossiyaren alde borrokan. Eskuin muturraz ari gara, zeinak, ikusiko dugun legez, badituen jarratzaileak Donetsk eta Luganskeko Herri Errepubliketan.

Errusian, Ukrainako krisiak lurrikara ekarri du talde ultranazionalista nagusien baitan. Talde horietako gehienak Novorossiyaren aldeko dira, baina badira Maidanen aldeko eskuin muturreko taldeak ere. Mugimendu batzuen baitan, gatazka honen inguruko eztabaidak erakundearen eszisioa edo itxiera ekarri du.

Donbassera boluntarioak bidali ohi dituzten Novorossiyaren aldeko Errusiako eskuin muturreko talde nagusiak honakoak dira: Dugin-en Gazte Euroasiatikoak, Sputnik i Progrom, Errusiako Mugimendu Inperiala, Minin iPozharski miliziak, eta neonaziak diren Zenturia Beltza eta Errusiako Batasun Nazionala.

Errusiako Batasun Nazionala erakundeko miliziano-taldeetako bat

Aurrekoetatik, badira Donbassera boluntarioak bidaltzen oso aktiboak diren bi talde: Errusiako Mugimendu Inperiala, eta Errusiako Batasun Nazionala neonazia. Biek “formazio-ikastaroak” eskaintzen dizkiete Donbassera borrokatzera joan gura duten boluntarioei, eta euren web orrialdeetan dauzkaten argazkietan ageri da dozenaka borrokalari bidali dituztela.

Maidan-go matxinadaren alde, Errusiako talde neonazi bat dago, Restrukt, eta Pravy Sektor-en alde egiten du. Taldeko buruzagi zaharretako bat Roman Zhelezniov Azov batailoian boluntarioa da orain. Natsionalnoe Demokratie eskuin muturreko erakundea hasieran Maidanen alde lerratu zen, baina gero kideetako batzuek Novorossiyako indarren alde egin zuten. Hori dela eta, enfrentamendu gogorra piztu zen kideen artean eta, euren webgunean diotenez, oraingoz bertan behera utzi dute jarduna. Azkenik, badira normaltasunez diharduten baina Novorossyako babesari dagokionez barruan zatituta dauden bi talde: DPNI xenofoboa (Immigrazio Ilegalaren Aurkako Mugimendua) eta Demuixkinen “Eslaviar Batasuneko” neonaziak. 

Aipaturiko talde ultranzionalistak heterogeneoak dira eta eskuin muturraren esparruan ideia dibergenteak dituzte. Novorossiyaren defentsa egiteko bi motibo nagusik batu dituzte. Lehenik eta behin, “errusiar mundua” defendatzea -Donbasseko errusiar etnikoek ordezkatzen dutena kasu honetan-, Kieveko gobernuak eraso egin diola iritzita. Bigarrenik, espazio postsobietarraren berreraikuntzaren alde daude, Moskuren hegemonia eztabaidaezinean oinarrituta. Zentzu honetan, 2014ko apirilean egindako elkarrizketa batean Alexander Duginek zioen Ukrainako krisiak “Errusia Handi” baten jaiotza ekarriko zuela, zeinak Errusiako Inperioak hedadura handiena zuen garaian Moskuk kontrolatutako lurraldea hartu beharko zuen.

Duginen planteamenduak bete-betean bat egiten du eskuin muturreko talde neoinperialistekin. Horregatik oso ohikoa da bandera inperialistak eta tsarren irudiak ikustea Donbassen borrokan diren eskuin muturreko milizianoen artean, Nikolas II.aren eta haren familiaren figura gogoan batez ere -Romanov dinastiako azken tsarra.

Talde-sorta honek hiru ezaugarri partekatzen ditu beren ideologiaren muinean: fede ortodoxoaren sinestun sutsuak dira eta, diotenez, hori da Errusia herrialde berezi eta bakarra egiten duen printzipio zibilizatzailea; guztiz antisemita eta xenofoboak dira eta eslaviarren gailentasunean sinesten dute; eta azkenik, mendebaldearen aurkako gaitzespen sakona daukate, historikoki Errusia menperatzen saiatu den etsai nagusitzat hartzen baitute.

Tradizionalismoa, eurasianismoa eta eslaviar laguntasuna

Donbassen diren atzerritarren eremu ideologikoan ere badira talde tradizionalista moderatuak. Kosakoak, esaterako, tsarren Errusian inperioaren mugak zaintzeaz arduratzen ziren erakunde militarrak ziren, eta era berean gizonez hornitzen zituzten tsarraren agindupeko hainbat gerra. Gaur egun badira oraindik kosako-elkarteak Errusian, denak ere Errusiako inperialismoaren baloreetan, gizarte-kontserbadurismoan eta ultraortodoxia erlijiosoan inspiratuta. Krimeako anexioan ere, mila kosako inguru bidali zituen penintsulara Kremlinek, eta horietako hemezortziri ohorezko domina eman zien Putin presidenteak martxoaren 16ko erreferendumaren antolakuntzan segurtasuna zaintzeagatik (apirilaren 23ko Argumenty i Fakty).

Era berean, Ukraina ekialdeko gatazka lehertzean, Don eta Kuban-go kosakoak izan ziren eskualde horretako errusiar etnikoei laguntzen lehenak. Orain bertan boluntario talde handienetakoa dira, eta Errusiako beste eskualde batzuetako kosakoak batu zaizkie, Uraletakoak esaterako.

Donbassen badira halaber Europa erdialde, mendebalde eta Balkanetako hainbat lekutatik etorritako borrokalari-talde tradizionalista eta kontserbadoreak ere. Horietako ezagunena beharbada serbiar txetnik-ek osatutakoa da. Matxino errusiazaleen alde Donbassen borrokan ari den atzerritarren boluntario-talde handienetakoa da (250 kide ere izan daitezke, gehienak Jovan Ševi? destakamenduan elkartuta). Serbiar borrokalarien inplikazioa errusiarren eta serbiarren anaitasunari egotzi ohi bazaio ere, Zoran Dragiši? segurtasungaietako serbiar adituaren arabera diruak ere badu zeresanik esperientziadun mertzenario horientzat, aurretik beste zenbait gatazkatan parte hartu baitute, hala nola Sirian edo Iraken.

Milutin Malisic, Donbassen diren serbiar txetnik paramilitarren talde bateko kide

Atzerriko beste destakamendu ezagun bat hungariarrena da. San Istvanen Legioan bilduta, Errumaniatik, Ukrainako Karpatoetatik eta Hungariatik bertatik datozen hungariar etnikoek osatzen dute. Alexander Duginen teoria eurasianistek eraginda, Putinen Errusian ez dute balore antiliberalen eta tradizionalen defentsarako erreferente bat soilik ikusten, baita aliatu oso garrantzitsu bat ere Hungaria Handia eraikitzeko borrokan; horretarako ezinbesteko urratsa da Ukrainaren lurraldetasuna apurtzea.

Lerro berean dugu Ivan Georgievitx Kundri batailoia, Transkarpatiako, Eslovakia ekialdeko, Hungariako eta Poloniako ruteniar etnikoez osatuta, 400 kide dituela -eurek hitzetan. Ruteniar borrokalarientzat (ekialdeko herri eslaviarra da, Europa erdi eta ekialdeko hainbat herrialdetan banatuta) Donbasseko gerra aukera bat da ekialdeko lau herri eslaviarren batasuna aldarrikatzeko (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak eta ruteniarrak eurak), eta horregatik, babestu dute batasun neoinperiala burutzeko Moskuren egitasmotzat duten horri babesa eman diote.

Badira eslovakiar boluntarioen presentzia frogatzen duten ebidentziak; Europa erdi eta ekialdeko beste miliziano batzuekin batera borrokan ari dira Donbassen “eslaviar herrien arteko laguntasunaren alde”. Boluntario-talde horiek eta beste batzuek bat egite ndute Alexander Duginek sortutako ideario eurasianistako elementu batzuekin, baina euren burua ez dute hala definitzen. Era berean, Donbassera iritsi dira halaber Duginen eurasianismoa erreferente teoriko nagusi duten atzerriko boluntarioak ere, hala nola Frantziatik (Unité Continentale eta beste batzuk), Italiatik (Millenium erakundea – Europako Alderdi Komunitarista) eta Poloniatik (Falanga erakundea).

“Millenium” Italiako erakunde eurasianistako kideak Pavel Gubarev DHEko lehen gobernadorearekin

 Donbass esperientzia eurasianista gisa

Donbassen dauden erakunde, alderdi eta talde ideologikoen multzoak agerian uzten du zein neurritaraino eragin duten Alexander Duginen teoriek Errusiako atzerri-politikan eta SESB ohiko errepubliketan gertatzen ari diren gatazka askotan. Eurasianismoa 90eko hamarkadaren hasieran jaio zen, SESB erori ostean Errusiak zeukan hutsune ideologikoa betetzeko asmoa zeukan tresna bezala, eta Eduard Limonov-en nazional-boltxevismoan uztartzen da. Karaganov doktrinarekin eta gisakoekin batera, gaur egun eurasianismoaren elementu teorikoak aurki daitezke Kremlinen atzerri-politikan, baina haren helburua urrunago joatea da.

Laugarren Teoria Politikoa lanean, Duginek “laugarren ideologia” baterako oinarri teorikoak aurkeztu zituen, hau da, egileak zaharkitutzat zituen komunismoaren, faxismoaren eta liberalismoaren errautsetatik sortuko zen ideologia.

Ikuspegi geopolitikotik, eurasianismoa “Errusia Handiaz” harago doa, eta mosaiko transnazional eta inklusibo gisa aurkezten da, Lisboatik Vladivostokeraino. Maila ideologikoan, Duginek ezkerreko elementu batzuk fusionatzen ditu, antikapitalismoa, antiinperialismo eta antifaxismoa esaterako, tradizionalki eskuinari lotzen zaizkion beste ezaugarri batzuekin, hala nola euroeszeptizismoa edo kutsu kontserbadoreko antiliberalismo soziala, eta atzerri-politikarako oinarrizko elementu den politika identitarioaren kontzepzio bat proiektatzen du.

Duginen diskurtsoaren elementu garrantzitsuenetako bat, zeinak Europako ezkerraren zati handi baten sinpatia ekarri dion, antifaxismoa da; oso presente dago Donbassen faktore legitimatzaile gisa. Hori horrela izanik ere, eurasianismoaren jarraitzaileei zehatz begiratuz gero, ikusiko dugu Errusiako eskuin muturreko erakundeek, edo Europan ideologia horretako alderdiek, hala nola Jobbik-ek, Urrezko Egunsentiak edo Mugimendu Sozial Errepublikanoak, loturak dituzten eurasianismoarekin. Duginen diskurtsoan erakunde horiek inspirazio-iturria daukate, batez ere egitasmo geopolitiko antiatlantista gisa eta balore tradizionaletara itzultzeko modu bezala.

Kontakizun eurasianistaren arabera, Errusia da potentzia antifaxista nagusia beste guztien gainetik, faktore nazional intrintsekoa du, haren historiara lotuta, batez ere Alemania naziarekiko garaipenagatik Gerra Patriotiko Handian (oraindik izen hori du Errusian Bigarren Mundu Gerrak). Hala, antifaxismoa ez da ageri faxismo klasikoaren aurreko erreakzio gisa, baizik eta Errusiako nation-building-erako elementu legez, kanpora ere proiektatu daitekeena. Teoria horren arabera, Errusiarekin bat egiteak bloke antifaxistako kide izatea dakar, eta halaber Errusiaren aurka egoteak faxista izatea.

Azken urteotan, Alexander Duginek gogor egin du lan hurbil dituen erakundeen sarea Errusiako mugetatik haratago hedatzeko, nagusiki Errusiako atzerri-politikarako babesa bilatzeko asmoz. Ahalegin horiek guztiek eman dute fruiturik, eta ez da harritzekoa beraz Donbassen diren erakunde eta ideologien aniztasuna, nork bere motiboak dituela babesa emateko, batzuek euren ekimenez eta beste batzuek gonbidapenez. Novorossiyako milizietan gaur egun komunistak eta neofaxistak, eta eskuin muturra eta ezker muturra elkarrekin horrelako erraztasunez egoteak (erabat pentsaezina litzateke egoera hori duela hamarkada gutxi) adierazten du, lurralde horretan behinik behin, Duginen ametsa itxura hartzen ari dela.

antifaxismoa

25 pentsamendu “Antifaxismoa eta eskuin muturra, arma-lagunak Donbassen”-ri buruz

  • Bai, Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepublikek Autodeterminazio eskubidea gauzatu zutenetik paradoxa ugari ikusten ari gara gure artean; esaterako: mundu osoan zehar indar atzerakoi eta faxistek gidatutako askapen nazionaleko prozesuak babesten dituzten bitartean, Donetskeko eta Luganskeko independentzia onartezina egiten zaie, errusiazaleak eta eskumakoak omen direlako, ezkerreko independentista batzuei (eta ni ezkerreko independentistatzat daukat ene burua).
    .
    Baina lehendabizi aipatu beharra dago artikuluak ezkutatzen duen datu bat: Euskal Herritik ere joan dira batzuk Donbass-en independentziaren alde laguntzera:
    .
    -“DONBASSEN BRIGADA ANTIFAXISTAN EGONDAKO BAZTANDARRAREN KRONIKA “ (Arranbela. Baztango Ezker Abertzalearen Bloga)
    .
    -“UN NAVARRO, EN PRIMERA LÍNEA DE FUEGO EN LA LUCHA POR LA INDEPENDENCIA DE DONETSK Y LUGANSK”
    “Se fue hace un mes al Dombás a luchar por la independencia de Donetsk y Lugansk. Lo dejó todo para echarse un fusil al hombro y quiere rememorar así a las Brigadas Internacionales que batallaron en la Guerra Civil en el bando republicano.” (Noticias de Navarra 2014-10-19)
    .
    -“Euskal Herriarekin elkartasuna … Donbassetik + Kronika” (Borroka Garaia da bloga)
    .
    Kontutan hartuta Urtzi Urrutikoetxeak datu horiek soberan ezagutzen dituela oin-ohar bat jarri ahal zuen datu horiek aipatuz.
    .
    Baina itzul gaitezen harira; batzuk paradoxikoa ikusten dute eskuineko taldeek eta ezkerrekoek batera borrokatzea Donbass-en independentziaren alde. Paradoxa? Zergatik bai paradoxikoa Donbass-en eta ez Palestinan, Kurdistan edo Txetxenian…?
    .
    Palestinaren independentziaren alde FPLP bezalako ezkerreko taldeak daude eta baita atzerakoia eta eskuindarra den Hamas bezalakoak ere, ahaztu gabe Hamas dela erreferente nagusia. Edo Kurdistanen askatasunaren alde dauden taldeen artean aurkitu ditzakegun ezkerreko PKKa eta erabat ustela, inperiazale eta eskumakoa den Barzaniren PDK alderdia bezalakoa. Eta Txetxeniari buruz hitz egiten badugu apur bat “errazago” da gaia kontutan hartzen badugu gaur egun yihadismoak nagusitasun osoa daukala. Eta Tibet-eko Dalai Lamari buruz zer esan?
    .
    Noski, ñabardurak ñabardura herri guzti horien alde independentziaren alde nago, nahiz eta kasu batzuetan haien indar nagusiak erabat arbuiagarriak egiten zaizkidan.
    .
    Baina, Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepublikekin oso gauza bitxia gertatzen ari da: Palestina, Kurdistan, Txetxenia, Tibet, Kosovo… bezalako lekuen independentziak onartzen dituzten bitartean Donbassekoa errefusatzen dute ezkerreko independentista batzuek….. eskumako taldeak daudelako independentisten artean !!!!!
    .
    Kontraesana XXL neurrikoa da eta, noski, aitzaki hutsa izatetik ez da pasatzen. Zergatik orduan kontraesan hori? Agian Europar Batasunaren interesak eta diskurtsoa propagandistikoa aztertuz ulertu dezakegu apur bat hobeto Euskal Herrian ezkerreko independentista batzuek daukaten jarrera. Ahaztu gabe Mendebalean, eta Euskal Heriran ere noski, exotismoak, indigenismoak eta urruntasunak daukaten xarma.
    .
    Eskrupulo teoriko gutxiago izan dute Libia eta Siriako yihadistak txalotzen zituztenean eta “iraultzaileak” deitzen zietenean. Orain jada ez dituzte “iraultzaileak” edo “matxinoak” deitzen; orain Kurduak direlako “iraultzaile” horien biktimarik nagusienak eta ez dituzte sarraskitzen soilik kristauak edo Siriako Gobernuaren giza oinarria, edo Urtzi Urrutikoetxeak esaten zuen bezala “shabiha” (Gobernuaren gorilak) yihadisten justifikazioak errepikatuz.
    (ZUZEU. “Udaberri OTANikoa. Siriako matxino islamistak sarraskia egiten (Bideoa). Iruzkina: Urtzi Urrutikoetxea 2012-08-01 23:40 ”
    .
    Paradoxak, kontraesanak eta iruzurrak edonon.

  • Oso artikulu interesgarria, zuzeuen irakurri dudan onenetariko bat.

    Gaiaren arira, aipamen batzuk egin nahiko nituzke.

    Lehenik eta behin, PCFR-ari buruz: Espainiar edo euskal komunista batek Ziugánov-en hitzaldi eta deklarazioak irakurriko balitu faxistatzat hartuko luke. PCFR-a alderdi estalinista izateaz gain, abertzalea da, inmigrazioaren aurkakoa, “errusiarren interes nazionalak” goraipatzen ditu, sozialki kontserbadorea da, eliza ortodoxoaren aldekoa, homosexualen normalizazio publikoaren aurkakoa, feminismoaren aurkakoa… marxista-leninista da gehienbat arlo ekonomikoan, ekonomiaren planifikazioaren, kolektibizazioaren eta sobiet batasunaren berrezartzearen alde dagoelako. Europako mendebaldeko eta ekialdeko komunistak gauza nahiko ezberdinak dira, beraz.

    Bigarrenik, Alexander Duguin da Errusiak, gaur egun, duen ideologorik esanguratsuena. Putin bezala, KGBtikan dator, baina teoriko bat da, bere kolega ez bezala. Putinen aholkularia da (edo izan da, ez nago ziur gaur egun ote den), eta bere eginkizun nagusia Errusiarentzako edo, euro-asianismoarentzako erreferente ideologiko berri bat sortzea da, aspalditik. Azken batean, Errusiaren eragin ideologikoa Europan pikutara joan zen Maiatzak 68arekin, non judutar talde batek ezker pro-sobietar tradizionalaren doktrina erabat birrindu zuen gaur egungo progresiara bideratuz. Horregatik Errusiaren berpizkundeak ideologia berri bat behar du barne mailan sentsibilitate ezberdinak kohesionatzeko, alde batetik, eta kanpo mailan gainontzeko herrietako jendea inspiratzeko eta atxikitzeko, bestetik. Ideologia hori “laugarren teoria politikoa da”. Hitz gutxitan: tradizionalismo anti-liberala, errusiar abertzaletasuna iragan sobietarraren eta inperialaren simbologiak bateratuz, euro-asianismoa atlantismoaren aurka, ekonomiaren planifikazioa (Ez dakit zein gradutan)… beraz, Alexander Duguinen operazio ideologikoak zer eragin du: errusiar eta eslabiar komunistak, nazionalistak eta tradizionalistak bloke berdin batean elkartzea (salbuespenak salbuespen) Vladimir Putinen eskutik ematen ari den Errusiaren berpizkundean.

    Azkenik, Duguinen eragina baino, Anglo-sionismoak Errusiaren aurka aspalditik hasi zuen gerra hotza da Errusia eta mundu eslaviarreko korronte ideologiko ezberdinak batzen dituen faktore nagusia. Sobiet Batasuna erori zanetik bere aliatuak erasotuak izan dira (Serbia, Libia, Siria), bere mugetan gudak piztu dituzte (Afganistan, Georgia, Chechenia), OTANek base militarrez du inguratua Errusia, misilen aurkako sistemak, ofentsiba ekonomikoak, dibisen guda… baina azken urte hauetan Vladimir Putin estatista bikainari esker, Errusiaren botere militar eta geo-politikoa maila egoki batera iritsi da bloke Anglo-sionistaren aurrean aurpegia emateko. EEEBBak Siria bi misil balistikoz eraso zuen eta Errusiak radar bitartez antzeman eta pikutara bidali zituen bi zuzirak 2012ko udan oker ez banago. Inperio atlantistak bertan behera utzi behar izan zuen Siriaren aurkako erasoaldia, eta hilabete gutxi batera 2011.urtetik fundazio ezberdinen bitartez finantzatua izan zen EuroMaidan estatu kolpea aktibatu zuten mertzenarioen eta ultranazionalista ukraniarren bitartez.

    Errusiaren berpizkundea Anglo-sionismoari hortzak erakusteko mailara heldu da, eta Errusiarrek behar den modura bat egiten dute, orokorrean, bere Nazioaren interes gorenen alde, potentzia atlantisten erasoen aurka. Gaur egun petroleo eta gas naturalaren guda ekonomiko bat dago pil pilean, Arabia Saudik petrolio kupelen prezioak jeitxi ditu Errusiaren ekonomia izorratzeko, izan ere Errusiaren ekonomiak baliabide energetikoekiko dependentzia ikaragarria du.

  • Oso interesgarria Hiltzenhil, I.Larreana baino bastantez zuzenagoa —kurduak eta palestinoak Ukrainako errusiarrak baino “exotikoagoak” dira?—. Baino horren ondorioa zein da? Nazioartean ezkerra erabat deskolokatuta gelditzen da. Bi proiektu eskuindar dira elkarren aurka: bat zaharra, handiena eta etengabeko hedaduran, dena arrapakatzen; bestea berria, bere mugetan eta inguruan oraindik, defentsiban baino espantsio bila.

    • Ondorio asko daudela esango nuke. Horietako bat zera da: bi ezker bloke nagusi aurki ditzakegula Europan, bata ekialdekoa eta bestea mendebaldekoa. Eta bi ezker horiek elkarren artean kontrajarriak dira hein handi batean.

      Ekialdekoa: Josip Broz Tito, Alexander Lukashenko edo Guennadi Ziuganoven ideietan oinarrituak, herritarren nortasun, tradizio eta erlijioak errespetatzen dituen sozialismoa. Ekonomia “herriaren” zerbitzura estatuaren bitartez, autarkia, autoritarismo presidentzialista, anti-imperialismoa… baina erlijioarekiko, familia instituzioarekiko eta tradizioekiko errespetua eta babesa. Ez da iraultza frantsesaren erabateko eraldaketa iraultzailean oinarritzen, ez du aurrekoa birrintzen gauza erabat berria sortzeko. Sozialismoa lekuko errealitatera egokitzen da lekuko errealitatea Marxen, Leninen eta gainontzeko txoriburuen ideietara egokitu beharrean.

      Mendebaldekoa: Gramscik, alemaniako iraultza pikutara joan zenean,“europako kulturaren oinarriak birrindu arte ezingo zela proletalgoaren iraultza gauzatu” esan zuen. Frankfurteko eskolako juduek ideia horri gorputza eman zioten Teoria kritikoaren bitartez Marxismo-kulturala deitzen zaion pentsamendua sortuz. Honi esker, mendebaldeko ezkerra gaur egun ez da klase borrokan oinarritzen, ez du ekonomia herriaren zerbitzura eskatzen, ez du sozialismo ekonomikoa goraipatzen. Horren ordez Europako herri kristauen balore eta ondare kulturalaren aurkako subertsioa gauzatzen dirau erlijioa, familia, arraza, aberria, betiko artea eta halako balore tradizionalen aurkako etengabeko propaganda eginez. Hortik ateismoa, askapen sexuala, homosexualismoa, feminismoa, multikulturalismoa, arraza zuriaren aurkako jarrera, nazioen aurkakoa eta bestelako ideiak azaltzen dira, eta klase-borroka sasi-borroka hauek estalia geratzen da.
      Horrela, elite globalisten asmoekin bat egiten du mendebaldeko ezkerrak. Kapital handiak inmigrazioa nahi du Europarentzat eta ezkerrak ere. Kapital handiak emakumeak nahi ditu lan merkatuan eta ezkerrak ere. Kapital handiak LGTB mugimendua babesten eta erabili egiten du bere etsaien aurka, eta ezkerrak ere. Kapital handia globalista da, liberala, ez du mugetan sinisten, ez arrazetan, ez nazioetan. Mendebaldeko ezkerra berdin.

      Ezkerra, zentzu zabalean, herritar langilearen interesen defentsa bada, argi eta garbi Tito, Lukashenko eta Ziuganovekin geratzen naiz. Suedia bada mendebaldeko ezkerraren eredu eta Bielorrusia aldiz ekialdekoaren eredu, bakoitzak azter dezala ze eredurekin identifikatzen den gehien.

      Judiada internazionalak sortutako ezker gramsciano globalista, multikultural, feministoide eta degeneratu hori ez dio lurra eta tradizioekiko horren lotura sakona duten europako herri langileei inolako mesederik egiten.

  • “ARGIA Donbassetik: Luhansk matxinatuaren erretrato bat [argazkiak] “.
    .
    “Oxanarekin gaude Luhanskeko merkatuan. Orain dela bost egun eskas askatasuna berreskuratu zuen miliziana honek, Kieveko gobernuarekin adostutako guda-presoen elkartruke baten ondorioz. 4 seme-alaba ditu, orain dela hilabete bueltatu ziren erbestetik, bere ama oraindik preso zela. 2 hile luzez gatibu egon da 40 urteko apaltxenka hau eta egunero jasan izan dituen torturen testigantza kontatu digu Luhanskeko merkatua bisitatzen dugun bitartean.
    .
    Luhanskeko merkatua ere leku hunkigarria da Oxanarentzat. Ekainean Ukrainar armadak merkatua jendez lepo zegoela, bonbardatu eta dozenaka zibilen heriotza eragin zuen. “Ni bonbardaketa hasi baino lau minutu lehenago hemen nengoen” esan digu Oxanak berarekin bahituta egondako miliziano batekin topo egin baino lehen….”
    .
    http://www.argia.eus/albistea/argazkiak-luhansk-matxinatuaren-erretrato-bat

  • “Delegados de LAB se concentran en apoyo del Donbass”
    .
    “Respondiendo a la carta de los mineros de Donestk a la clase trabajadora de Europa, en el pueblo de Zestoa se concentraron delegados del Sindicato LAB y ciudadanos para mostrar su solidaridad con Pueblo Trabajador del Donbass”.
    .
    http://eh.lahaine.org/delegados-de-lab-se-concentran

  • Draza Mihailovitx 2014-11-10 14:07

    Kaixo!!

    Berriki irakurri dut artikulu hau; eta oker batzuez ohartarazi beharren nago. Izan ere artikulu honek eskuin mutur errusiarraren presentzia handizkatzeko joera du.

    -Demuxkinen “Eslaviar Batasuna” eta Potkinen (“Beloven”) DPNI gaur egun batera daude “Russkie” (“Errusiarrak”) deituriko mugimendu batetan (nahi nazia, arrazista-biologikoa). Russkie Novorossijaren AURKA dago erabat (Demuxkinek hori esan zuen, eta gainera Kieven “Eslaviar Martxa” burutzeko proposamen bat egin zuen).
    -Txetnikak serbiar nazionalistak dira, baina nik ez nuke argi eta garbi esango “ultraeskuina” direnik. Ez dut ezagutzen Estatu autoritario baten aldeko formulaziorik txetnik mugimenduaren aldetik. Edota euskaldunak edo eskozesak izan ahal di ra nazionalista “moderatuak” baina serbiarrak ez, hauek “Nazionalista” izateak “ultra” izatea al dakar?
    -Espainiako MSR (Mugimendu Sozial Errepublikanoa) Maidanaren alde paratua dago, kontzentrazio bat eta dena egin zuten. Gaur egun ere, hala segitzen du, banaketa baat ekarri zion posizio honek. Eta baita ere Espainiako ultraeskuindar gehienak, Alianza Nacional adibidez. Aldi berean, Italiako Casa Pound ere Maidanaren alde dago.
    -Bandera inperial “asko” ez dira Donbassen ikusten. Batzuk bai, baina ez “asko”. Novorossijako bandera bai, gorriak baita ere… inperialak ez hainbeste.
    -Dugin zer den ez da oso ondo azaltzen: faxista den, eskuin muturrekoa den edota antifaxista den, nation-buildingagatik soilik bada ere. Dena den, Dugin ez da oso pertsona garrantzitsua gaur egungo Errusian (eta bera ez da eurasianismoaren sortzailea).

    Ikusten denez gero, handizkatzea eman da, “errusiar eskuin muturraren” aldetik. Faxismoa ezkerrarentzako ez da gustoko platerra, biana Errusian gertatzen bada… ba egurra, eta barreak horren kontura.

    Egileen aldetik halako jarrera ikusten dut. Abel Riu ez dakit, baian Marta Ter (eta haita ere Urrutikoetxea euskaratzilea), argi eta garbi gaur egungo ezker europeistan kokatzen dira, hots, errusofobia galanta dute. Berak aipatu izan du, bere helburua “Donbasseko borrokan, faxistak ntifaxisten kontra borrokan ez daudela” frogatzea dela (eta Urtzi Urrutikoetxeak baita ere). Hala ere, gauza batzuk aztertzea komeni da.

    Orain arte, Novorossijaren independentziaren alde ez jartzeko aitzakia “Putinen interbentzioa” zen. Hau da, Putin izna zen Janukovitxen atzean zegoen, hau txotxongilo bat zelarik (egia ez zela frogatu zen). Putinek armatu diitu eta are inbaditu gin du Donbass (egia ez dela frogatu da). Beraz, Putin deabrua krisi honetako “Prime mover” bezala deskartatuta, orain ezker europeistak “beno ez hauek ez dira zuok neo-stalinistok diozuen bezala faxismoaren kontrako antifaxistak”, eta hori frogatu beharra dute. Izan ere artikulua begiratuz ematen du errusiar nazionalista izatea Duginen jarraitzeile edo eskuin muturreko izatea dela, hots, Errusiane z dagoela zentro-eskuin edo zentro-ezker demokrata nazionalistarik. (Galdera bat: artikulu honetako egileek Obama, Bush, Hillary Clinton, Victoria Nuland, Irving Kristol, Richard perle eta abar “ultraeskuindar” izendatuko zituzkeen Duginekin iradoki duten bezala?)

    Larreak ondo erantzun die bestelako inkoherentziei “ultraeskuindarrak” kausa baten (Novorossija, Palestina edo bestelakoak izan) “betatzaile” erabiltean datzan inkoherentziari (ultraeskuindarrak topatu nahi izanez gero, II Mundu Gudan aliatuen aldean ere topa genitzazke). Baina kuriosoena da, Kurdistani buruz hitzegiterakoan eta Europako zenbait ultraskuindarrek kurduen kausa babeten zutenaz eztabaidatzerakoan, Urtzi Urrutikoetxea berak esan zuela (twitterren) ultreskuina ezin zela erabili “beto” bzala. Zergatik Novorosijaren kasuan bai? Gaizki erortzen ziazkigulako?

    Norbaitek esan dezake Kurdinstan “Prozesu askatzailea” dela, eta Novorossija ez, batek daki zergatik. Kontrakoa ere esan daiteke. Baina ultraeskuinak daukan pisua aztertuz, bi tokietan oso txikia da, Novorroijan behintzat bai. Hori da “hau faxismoa vs antifaxismoa ez da” paradigmaren puntu ahul nagusia. Izan ere, krisiaren hasierako klabe nagusia ez bazen, gaur egun klabe nagusietako bihurtu dela arg dago, izna ere Donbasseko altxamenduak post-Maidan Ukrainan Bandera eta banderismoa mainstream biurtzearen aurkako erreakzio besterik ez bait dira izan. Gaur egun argi dago Ukrainan faxistek (ahiz eta gutxengo izan) Estastuaren gaineko kontrola dutela, bai armada eta poliziaren zuzeneko kontrolaren bitartez eta bai “alderdi moderatuak” baldintzatu bitartez.

    Horren aurrean Errusian eta Novorossijan azaltzen zaiguna, errusiar faxista eta nazien presentza anekdotikoa da (lau argazkiren bitartez puztu egin nahi bada ere). Izan ere, Novorossijako komandante gehienek (Mozgovoik, Givik, Motorolak, Zakahrtzenkok, Antiufievek…) euren hitzaldietan “oligarkiaren kontrako boroka” (hots, “20 urtez abesratu eta lapurtu digutenen kontrako borroka”; hau da SESBekiko nostalgia) eta “faxismoaren kontrako borroka, gure arbasoek egin bezala” agertzen dira (eta tarteka “toki hau berez multikulturala da jatorri anitzeko jendearekin, SESB izan zen bezala, denak langileak bait gara” bezalakoak). Hau da, ez errusiar nazionalismoa, nahiz eta hau ere presente egon, baina ez da elementu nagusia. Novorossijako Sobiet Publikoak Maiatzaren 25ean eman zuen adierazpen ideologikoan argi azaltzen ziren “antifaxismoa eta internazionalismoa” Estatu berriaren balio gisa. Eta honekin ez dut esan nahi Novorossijako ,liderrak marxista edota komunista petoak direnik, ziur aski ez bait dira; baizik eta euren diskurtsoan eta oinarri ideologikoetan, ezkerreko ezaugarrien eragina argia dela.

    Hots, toki batean denak ez dira faxistak izango, beste toki batean denak ez dira antifaxistak izango; baina faxismoa (banderismoa) eta antifaxismoa (prosobietarzaletasuna) elementu diskurtsibo nagusiak bilakatu direla egia da.

    besta gauza bat, errusiar ultraeskuinarrei buruz: gehienak Novorossijaren aurka daude. Errusiar Martxan horrela geratu zen, eta baita ere VKontakte sare sozial errusiarrean eurak egindako inkesta batetan: 56%-ren arabera “Errusiar Martxak” “errusiar txobonismo kremlinista ukatu eta ukrainarrekin anaitasuna bultzatu” behar zuen. Gero ez zen halakorik egin eta bloke banatuetan joan zen alderdi bakoitza. Biana argi geratu zen: bloke gehiank Maidanaren alde agertu ziren (tartean, Demuxkinen “Russkie” blokea). Are gehiago, erruiar neonaziek Novorossijaren “internazionalismoa eta filokomunismoa” behine ta berriz salatzen dute.

    Igor Strelkov, Novorossijako bururik eskuindarrenak eta konserbakorrenak ere esan du: “ni ez naiz nazionalista eta ez dut Errusiar Martxa babesten” (Errusian “errusiar nazionalista” deitzen zaie batez ere errusiar nazionalista etnikoei, Estatu multinazionala Estatu nazionalaz ordeztu nahi dutenei).

    Beraz argi geratzen da bazterreko lau elementu hauez informatzea gauza bat dela eta bestea hauen existentziarengandik “faxistak vs antifaxistak” paradigma errefutatu nahi izatea, zentzurik ez duelarik.

    P.D: Kurioski, jatorriz katalanez idatzita dagoen artikulu hau erdaraz ere topa diteke. Erdarara itzuli duena, Novorossijaren aldeko talde ultraeskuindar halako bat da, hauek ere Novorossijan elementu ultraeskuindarra handizkatzearen aldekoa. Eta hemen hain juxtu HiltzenHil goitizeneko eurasiar-“duginistak” txalotu du artikulua. Ezker europeista eta eskuin muturra iritzi-lagunak Donbassen?

    • Artikuluan badago aipatzen ez duten beste datu esanguratsu bat: Ukranian soilik eskumak eta eskuin muturrak babesten dute Kieveko Gobernuaren jarrera.
      .
      Borotva edo Alderdi komunista ezkerreko bezalako taldeek Lugansk eta Donetsk-en autodeterminazio eskubidearen alde agertu dira eta gogor jazarrita izaten ari dira.
      .
      Agerian dago, Garak Urtzi Urrutikoetxeak eta antzekoek ahalik eta gehien ezkutatu arren, Donbass-en aldeko jarrera indartu dela Euskal Herrian, eta azken hilabetetan ezker abertzalearen erakunde batzuk ere hitzaldiak eta ekimenak antolatu dituztela edo babestu dituzte. Eta horretaz gain, egoeraren errudun nagusia Europar Batasuna eta Obama dandy-rengan kokatzen dute argi eta garbi.
      .
      Horregatik Gara, Urtzi Urrutikoetxea eta enparauen ahalegin teorikoa; ahalik eta gehien saiatzen dira ahultzen ezkerreko elkartasuna Europar Batasunaren inperialismoak eta beren morroiek erasotzen dutenarekin (Libia edo Siriarekin egiten duten bezala): “Begira, Begira, ez dira perfektuak, haien artan faxistak daude, beraz ez diegu elkartasunik erakutsi behar”. Baina melonada hau ez dute erabiltzen esaterako Palestina (Hamas, Al-Fatah) edo Kurdistanen (Barzani..), Txetxenian edo Tibeten. Eta eskerrak.

      Kointzidentzia bat; Palestina, Kurdistan, Txetxenia, Tibet, Baluchistanen borroketan …. Europar Batasunak ez dauka kontrako interes handirik, eta batzuetan aldeko interes asko. Ukranian (eta Libian edo Sirian) Europar Batasunak zuzen zunean bultzatu ditu eraso militarrak eta ezegonkortze prozesuak.

  • Draza Mihailovitx 2014-11-10 14:44

    HiltzenHil:

    Gauz batzuk esan beharrean nago.

    Alde batetik Dugin ez da zuk aurkezten duzun moduan, idologo ahalguztiduna, Kremlinen “maître a penser” delakoa. Bere eragina nahiko txikia da, orain gutxi bere sozialiogia irakasle postua ere galdu egin zuen. Dugin (euskaraz “Dugin” da, ez “Duguin”) arras ideialista da heideggerzale eta schmittzalea. Putin aldiz errealista bat da.

    Putinek berak esan zuen “Errusian lau erlijio tradizional ditugu: Ortodoxia, gehiengoarena dena, Islama, Judaismoa eta Budismoa”. Hau da, zure erretolika antijudutarretik nahiko urrun dago (eta errusiako alderdi “sistemiko” denek ahala pentsatzen dute).

    Dugin ez da KGBtik etorritakoa, 1991 arte antikomunista porrokatua zen. Pamiat talde antikomunista erradikaleko kide ere izna zen (nahiz eta 1991tik aurrera ideia horiek bazterrean utzi, gerokoa okerragoa izna bait zen).

    Bestalde eurasianismoa ez zuen Duginek asmatu. Askotan jartzen da paralelismo hori, agian eurasiianismoa (edota soilik “Errusiarekiko anaitasun/laguntasuna” eskuin muturrarekin lotzeko). Baina eurasianismoa XX emden hasierakoa da.

    Errusiar Alderdi Komunista ezagutzen dut, ezagutzen ditut bere manifestuak eta egia da alderdi politikoki kontsrbakorra dela (alde batetik “Errusia berez da sozialista” pentsatzen du, eta hori dela eta “Berez itzuliko da sozialismora”, hori dela eta zdu boterearen alde borrookazeko edo iraultzeko politika aktiborik), ta nahiko “patriota” ere bai (Errusiar historiaren irakurketa nazionalista egiten dute askotan). Baina zuk hemen arri diguzun argazkia, ia-ia alderdi nazbol bat izango litzakeen bezala nahiko handizkatua dago (agian zure desioen araberako moldaketa bat da). Baina ez dut inor ezagutzen faxista gisa jotzen duenik Gennadi (eta ez “Guennadi”) Ziuganov. Komunista Ekialdetarrak eta Menebaldetarrak hain urrun ez daude, ez zuk irudikatzen dituzun bezain urrun (“pregresiarena” beste kontu bat da, baina mendebaldeko komunistak, nik ezagutzen ditudanak behintzat, ez dira “progreak”).

    Mendebaldeko “marxismo kultural judutarraren” exenplu bezlaa Gramsci jartzea ere ez da batere zuzena. Gramscik behin eta berriz esan zuen iraultza kulturala langile iraultza zsoziopolitikoa laguntzeko zela, ez helburu bat, ezta prozesu disoziatu bat ere. Biziaz ordaindu zuen Gramscik bere militantzia ez zen sofing-intelektual bat. Eta beti ahanzten dena, Gramsci Stalin eta SESBen (Ekialdeko komunismoaren?) aldeko sutsua izan zen.

    Bukateko Marx eta Lenin (ekialdetarra!) “txoriburu” bezala jo dituzu, eta”Ekialdeko ezkerra” goratzeko, auen tradiziotik edan duten hiru pertsonai, Tito, Lukaxenko (eta ez “Lukashenko”) eta Ziuganov jartzen dituzu. Harrapazak!

    • Draza:

      Hasteko, oso interesgarriak iruditu zaizkit zure idatziak, Urtzi Urrutikoetxearen testua bezala. Horrek esan nahi du zure hitzak txalotzen ditudala? Ez, baina zuzeun irakurri dudan erantzunik onenetariko bat dela onartzen dut, Urtzi Urrutikoetxearen testuaren balioa onartu dudan bezala. Nire erantzuna:

      – Nik ez dut errusiako errealitatea zuzenean ezagutzen, baina irakurri dudanagatik, esan dezaket Dugin euro-asianismoaren ideologo nagusia dela gaur egun eta baita Putinen aholkularia. Uste dut bi datu horiek nahiko esanguratsuak direla. Horrek euro-asianismoa berak sortu duela esan nahi du? Uste dut ez dudala horrelakorik esan

      – Putinek ere honakoa esan zuen adierazpen askatasunari buruz, adibidez: « EEBB gobernatzen dituen oligarkia judeomasonikoaren zerbitzura dauden traidoreek borrokarako duten tresna erosoa…»
      Putin ez da anti-judua. Dugin ere ez. Judutar komunitate historiko handi bat dago Errusian, judu asko influentzia handikoak dira, Israelera judu-errusiar ugarik emigratu zuten 70. hamarkadan eta bi estatuen arteko harremana ukaezina da. Baina, De Gaulle ezkero, nik dakidala, ez da egon Europan mafia etniko juduari hortzak erakutsi dionik Vladimir Putin boterera iritsi zen arte. Borís Berezovski, Michael Jodorowsky , Román Abramovich,Víctor Veksel-berg edo Vladimir Gusinski oligarka judutarren aurka jo zuen boterera iritsi eta bereala, errusia bizkarroi hauetako batzuez desinfektatuz. Gusinski adibidez Errusiar Juduen Batzorde Nagusiko presidentea eta Erritu eskoziarraren 33. graduko masoia da. Beraz, esan daiteke Putinek anglo-sionismoaren testaferroak erbestera edo kartzelera beldurrik gabe bidali zituela, eta horren aurrean txapela kentzen dut.

      – KGBkoa izateak ez du esan nahi komunista izan behar denik derrigorrez. Duginen aita sobietar inteligentzia militarreko ofiziala zen eta bera 1990. urte hasieran sartu zen KGBn artxibari moduan. Horrez gain, Ziuganoven PCFRaren aholkularia izan zen 90. hamarkada hasieran. Informazio hau sareko hainbat gunetan topatuko duzu. Zure iturriak fidagarriagoak badira, eskertuko dizut igortzen badizkidazu.

      – Nik ezker abertzleko jendea ezagutzen dut gehienbat, nire betiko lagunak eta ezagunak direnak, eta baita espainiako beste hainbat ezkertiar. Oraintxe bertan PCFRaren manifestu bat igorriko banie, nork sinatzen duen esan gabe, seguraski faxismoarekin lotuko luke gehiengoak. Eta nire aburuz beraien pentsamendua Euskal Herriko ezker abertzaleko jendearen pentsamenduaren eredu ona da.

      – Marxismo kulturala ez da Gramscirekin hasten, Frankfurt eskolako  Theodor W. Adorno, Max Horkheimer, Ernst Bloch, Walter Benjamin, Erich Fromm, Herbert Marcuse, Wolfgang Fritz Haug eta  Jürgen Haberma juduekin baizik. Gramscik ordea, Marxismo kulturalaren oinarriak ezarri zituen bere “hegemonia kulturala” lanarekin.

      – Ez naiz Duginista ez euro-asiarra, hare gutxiago atlantista eta europeista. Ni abertzalea naiz politikoki, zertxobait tradizionalista sozialki eta gehienbat sozialista ekonomikoki.

      • Draza Mihailovitx 2014-11-20 16:26

        -Dugink 90 hamarkada hasieran Errusiar Federazioko Alderdi Komunistarentzat lan egitea ez da nik esan dudanarekin kontraenakorra. Nik ek dut berak bere burua antikomunistatzat zuela 1991 ARTE. (Berari entzun nion).

        -KGB Barne MInisteraitzaren atal bat zen. Hor alan asko zeuden ez ziren denak agente sekretuak. Artxibari bat (Dugin) eta Alemanian arduradun (Putin) ez dira inondik inora ere parekagarriak.

        -Dugin gaur egun Errusian alboratua dago. Egia da konspiraziozaleek eta baita eskuin mutur errusiarzalekoek edota stablishment errusofobokoek garrantzia handia ematen diotela, duena baino handiagoa.

        -Putinek oligarka liberalen kontra egin du, judutarrak izna ala ez (Potaanin edo Prokhoro ez dira). Oligarka “ez politikoen” kontra ez hainbeeste: “zuek aberatu baina ez lapurtu Estatuari”. Abramovitx judutarra azken horietako bat da (beste gauza bat da oligarka hauek, “ez politikoak” edo “leialak” badira ere, 90ko hamarkadatik modu bizkarroian aberastuta eta Mendebaldean kapital handiak iznada epe luzera baliagarriak diren: izan ee, loturak dituzte Mendebaldean, eta beraz presiona errazak dira, eta beste alde batetik errentistak dira berez, innobazioan inbertitzen ez dutenak: hots ez dira “Benetako enpresariak”).

        Besta gauza askori ez diozu erantuzn, baina tira…

  • Donbassek autodeterminaziorako eskubidea du Arabako Errioxak, Enkarterriek edo Erriberak Euskal estatu batean luketen bezala. Hortik herri bat direla esatera asko dago. Beti errespetu behar dira gutxiengo nazionalen eskubideak (nahiz eta alboko estatu-nazio-inperial baten etniakide izan, kasu honetan Ukrainia ekialdeko herritarrak Errusiako inperioaren etniakide errusiar) eta beti gerra baino lehen, euren estatus aldatzeko erabakia errespetatu behar da. Baina horrek ez ditu herri bihurtzen. Krimea herri bat dela esatea Enkarterriak, Gibraltar edo Hong Kong herri direla esatea beste da. Horrek ez die autodeterminazio eskubiderik ukatzen, ez Hong Kongi ez balizko Enkarterriaken erabaki bati.
    Ez da oso ulergarria nola Txinak eta Errusiak zapaldutako herri eta nazioak ez diren inoiz zerrenda, elkartasun eta mezu batzuetan agertzen: Uigur herria, Tibet, Txetxenia edo Tartaroak, beste hainbesteren artean. Bueno bai, ulergarria da, zapaltzailea “gorria” bada ez da “hain zapaltzailea”..
    Eskerrik asko itzulpenarengatik Urtzi. Oso argigarria.

    • Beste batzuk kontrakoa diote:

      Errusia eta Txina “gorrien” (Errusia “gorria”?) aurka borrokatzen duten herriak besteak baino “herriago” dira, eta Autodeterminazio eskubide gehiago daukate, nahiz eta yihadistez, atzerakoiez eta faxistez josita eta askapen nazio prozesua beraiek gidatu.

      Ados nago; herri horiek autodeterminazio eskubidea daukate; baina atzerakoiez, islamistez eta yihadistez josita dauden Palestina, Txetxenia, Sinkiang ,Tibet eta abarreko borrokak goraipatzea batetik eta bestetik Donbassi Autodeterminazio eskubidea ukatzea faxista gutxi batzuk aitzakia jarrita….. enfin.

      Eta Donbassi autodeterminazio eskubidea ukatzea eta Kosovori berriz onartzea…..enfin berriro.

    • Draza Mihailovitx 2014-11-19 16:06

      Zanpaketa? SESBek Ukraina ez zuen inoiz ere zanpatu.

  • Argigarria:
    Autodeterminazio eskubidea herriek dute

    • Printzipio orokor lez inork ez du hori zalantzan jarriko Iker. Orain, onartutzat jo daiteke Gibraltar, Kosovo, Dniéster, Osetia, Andorra, Monaco, Hong Kong, Nagorno-Karabaj, Taiwán edo Ipar Irlandak erabaki eskubidea dutela (deitu autodeterminazioa, deitu nahi duzuna). Mundu osoak onartzen die legez edo egitatez. Eta zerrenda guzti horretan ez dago herri bakar bat ere, baizik eta bi herriren arteko lurralde gatazkatsuak edota hiri-estatuak. Crimea edo Donbass, ez dira herri, eta aldi berean autodeterminazio eskubidea dute, edo erabaki eskubidea. Deitu nahi bezala. Berdin du. Alternatiba gerra kriminalak baitira.

      • Joder, hemen bakoitzak bere eremura darama kontua, eta aldrebesegia da “autodeterminazio eskubidearen” eta “nazio zanpatuen” dialektikara mugatzeko. Mila gauzak hartzen dute parte Ukraniako gatazkan, eta batzuen ikuspuntua mugatuegia da osotasuna ulertzeko.
        Krimea, Donbass eta Ukrania, orokorrean, mendebalde eta ekialdeko herrien arteko gorabeheren erdian dauden lurraldeak dira. Dozenaka herri eta etnien bizitokia, eta inperio ugariren interesen eta konkisten objektua izan da historian zehar. Oso zaila da determinatzea zein herrik duen zilegitasun gehiago lurralde horien burujabetzan, eta gainera ez du zentzurik.
        Ukrania beti egon da mendebalde eta ekialdeko potentzien gatazken erdian, gaur egun bezala. Hasieran Polonia eta Errusia, gero Austria eta Errusia, Otomanak eta Errusia, Alemania eta Sobiet Batasuna… komunismoaren garaian Ukraniar herriak sufrimendu asko nozitu zuen, famatua da holodomor deritzon gosetea non, diotenez, ehunka mila ukraniar hil ziren lurraren kolektibizazioak eta komisario politikoen borondateak eragindako goseteagatik.
        Azken urteetan etnia ezberdinen arteko bizikidetza lasaia izan da, eta Krimeak edo Donbasseko Oblastetan ez da egon orain arte inongo autodeterminazio eskaririk, jendea ukraniar sentitzen baitzen, bakoitza bere erara.
        Yugoslavian bosniarrekin eta kroaziarrekin egin zuten bezala, potentzia Anglo-sionistak lurzoruan egon zitezkeen ezberdintasun horietaz baliatu dira sentimendu nazionalista faltsu bat elikatu, finantzatu eta txotxongiloak bezala Errusiaren kontra erabiltzeko. Errusia gatazkaren zingiran sartu nahi izan dute politikoki, ekonomikoki eta militarki ahultzeko, eta horretarako errusiar etnikoen aurkako neurriak hartu zituzten jada euromaidan estatu-kolpearen hurrengo egunean. Errusiaren aurkako probokazioak etengabeak izan dira azken urteetan: georgia, azerbayan, uzbekistan, siria, ukrania, pussy riot, femen… Euromaidan kanpotik gidatutako errebolta prefabrikatu bat izan dela oso argi dago, ez dut frogatu beharrik, eta Sobietar Batasuna Afganistanera eraman zuten bezala eraman nahi izan dute Errusia berria Ukraniako gatazkara.
        Errusia Krimean sartu zen, bertan interes gorenak dituztelako (Sebastopoleko basea eta Itsaso beltzaren kontrol estrategikoa) eta Krimeako biztanleriak Ukraniako gobernu ilegalaren aurkako jarrera hartu zuelako hasieratik. Odessako sarraskia eta gero, bereziki, hasi ziren gainerako ekialdeko Oblastak Ukraniarekiko banatzea planteatzen. Errusiarekiko anexioaren eskaria egin zen baina Errusiari ez zaio estrategikoki batere ondo etortzen anexio hori onartzea, beraz Donetsk eta Luganskeko “Herri Errepublikak” burutu ziren.
        Krimea, adibidez, ezin daiteke Gibraltar edo Enkarterriekin alderatu, dexente konplexuagoa da.
        Krimean hiru etnia nagusi bizi dira gaur egun: Errusiarrak (%60), Ukraniarrak (%25) eta Tartaroak (%12). Tartaroak inperio Otomanaren garaian ezarri ziren bertan, Errusiarrak batez ere Sobietar Batasun garaian. Tartaro asko deportatuak izan ziren siberiara, naziekin kolaboratu omen zutelako. Krimea ez da Ukraniarena sekula izan, baina 1954. urtean Krimeako oblasta Ukraniako Sobietar Errepublika Sozialistara transferitua izan zen. Krimea Ukraniarra bada, Sobietar Batasunaren berrantolatze administratibo baten ondorioz da.
        Argigarria, nire ustez ikuspuntu oso kaxkarra duzu Ukraniako gatazkaren inguruan.

        • Honekin zer esan nahi dut: mendebaldeko eta ekialdeko potentzien gatazkaren erdian, Ukraniako estatu kolpea eta gero: batzuek bando bat aukeratu dutela (Europar batasuna, mendebaldea) eta beste batzuek bestea (Errusia, ekialdea). Kontu honetan auto-determinazio eskubidea gutxienekoa da

  • ARGIA Donbassetik:
    “FAXISMOAK, INPERIALISMOAK ETA INTERES EKONOMIKOEK ERAGIN DUTE GERRA HAU”

    “Luhanskeko Alderdi Komunistako idazkari nagusia da, eta Luhanskeko eta Novorossijako parlamentuetako kide. Popov ez da politikari arrunta ordea, armak eskuetan frontean borrokan ari da Herri Miliziekin batera.

    Nahiago dugu zutik hiltzea, belaunekoz bizitzea baino”, esan digu Oleg Popovek, Che Guevararen esaldi famatu hura erabiliz, frontera abiatzen garen bitartean. Luhanskeko gobernuaren egoitzan ezagutu dugu Popov. “Familiaren ostean, bizitzan dudan bigarren gauzarik inportanteena nire militantzia politikoa da”, dio ukrainar honek….”

    http://www.argia.eus/albistea/armak-hartu-eta-nire-herria-defendatzea-erabaki-dut-oleg-popov-novorossijako-diputatu-komunista

  • “ABENDUAREN 13AN DONBASSEKIN ELKARTASUN EGUNA ANTOLATU DUTE BAZTANEN ETA IRUÑEAN”

    “Egun honen helburua Donbasseko herri erresistentziari elkartasuna adieraztea eta blokeo mediatikoa apurtzea da. Horretarako Donbassen hilabete honen hasieran izan ziren militante internazionalistek hitzaldiak emanen dituzte bi lekuetan, eta elkarretaratze bana ere izanen da. Bazkariak eta kontzertuak ere antolatu dituzte.”…

    “Elkartasunezko egitarau oparoak

    Esan bezala, Baztanen eta Iruñean antolatu dira ekimenak. Baztanen abenduaren 12an bideo emanaldi batekin hasiko da egitaraua. “Masacre en Kiev” izeneko dokumentala 20.00tan Erratzuko Lixutegian proiektatuko dute. Abenduaren 13an hitzaldia izango da 11.00tan Trebiño Argiako kazetariarekin (Elizondoko Arizkunenean). Eguerdiko 12.00tan kontzentrazioa eginen dute Elizondoko plazan, eta ondoren bazkari bejetarianoa Aise elkartean.

    Bestetik, Iruñean ekimen guztiak larunbatean eginen dira. 12.00tan hitzaldia bat eskeiniko du Donbassen egondako Askapenako militante batek, eta argazki erakusketa bat ikusteko aukera izango da Kalekalden. 14.30etan bazkaria egingo dute eta 20.00tan kontzentrazioa bat egingo da Merkaderes kalean. Ondoren pintxoak eta kontzertuak izango dira Kalekalden.

    Brigadistekin hitzaldia Zizurren

    Bestalde, Zizurko Esparru Gaztetxean Donbass-en egondako brigadisketek hitzaldia emango dute asteazkenean, hilak 10, bertako egoera eta ezagututako herri erresistentzia azaltzeko.”

    http://ahotsa.info/albistea/abenduaren-13an-donbassekin-elkartasun-eguna-antolatu-dute-baztanen-eta-irunean

  • “BAZTANGO UDALAK DONBASSEKO HERRIARI BABESA ESKAINI DIO”

    Ukraina ekialdeko erasoen harira, Baztango Udalak (Nafarroa) Donbasseko herriari babesa emateko mozio instituzionala onartu du eta Pervomaisk herriarekin senidetzeko aukera aztertuko du………

    Bildu eta Ezkerra udal taldeen bozkei esker, eta NABAI eta UPNren abstentzioarekin onartu da mozioa. Baztango Udalak “Luhansk eta Donetsk-eko herri errepublikek erreferendum bidez hautatutako bidea aintzat hartuta, herrien autodeterminazioren alde agertu eta Europar Batasunaren inperialismoa” salatu du. “Donbasseko herri erresistentziari eta bertako jendarte zibilari babesa eta elkartasuna eman eta Donbasseko herriarekiko dinamika solidarioetan parte hartzeko konpromisoa” hartuko duela adierazi du Nafarroako udal horrek.

    Elkartasun asteburua Elizondon eta Erratzun….

    http://www.argia.eus/albistea/baztango-udalak-donbasseko-herriari-babesa-eskaini-dio

  • Espainiar faxismoak elkartasun antifaxista zigortzen.

    “UKRAINAKO GATAZKAN PARTE HARTZEAGATIK LAGUN BAT ATXILOTU DUTE NAFARROAN”

    “Atzerrian Espainiaren interesen kontra aritzea leporatu diote polizia iturriek. Beste zazpi lagun atxilotu dituzte Espainian eta Katalunian.”

    http://www.berria.eus/albisteak/108466/ukrainako_gatazkan_parte_hartzeagatik_lagun_bat_atxilotu_dute_nafarroan.htm

    “EUSKAL HERRIA-DONBAS ELKARTASUN KOMITEAREN AGIRIA ESPAINIAR ESTATUAK ATXILOTUTAKO INTERNAZIONALISTEN HARIRA”

    “Lehenik eta behin, Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komiteak Inperialismoa eta nazifaxismoa Donbassen heroikoki borrokatu duten boluntario internazionalisten baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen du, eta beraiekiko elkartasun osoa adierazten du.

    Bestalde, Estatu Espainiar faxistaren kriminalizazio saiakera honi aurre egiteko deialdia luzatzen diogu Euskal Herriari, auzoz auzo eta herriz herri autoantolakuntzaren bitartez elkartasuna adierazi eta borroka antiinperialistarekin aurrera jarraitzeko. Internazionalismoa ez delako delitua, gora Donbaseko Herri Erresistentzia!

    Ez dira pasako!”

  • 14 karakteretan jarri dut nire iritzia artikulu honetaz: https://twitter.com/palazio/status/573064175720800256 Egileak ahaztu egin du antinaziak (bere ustez, antifaxistak) ezin direla naziak (faxistak, bere ustez) izan. Hain leloa ez da irakurlea. Proba erraza: joan dadila Urrutikoetxea jauna Donetsk-era bandera nazi edo faxista batekin, ea zer gertatzen zaion. Eskerrak bertan egondako kazetariak bizi diren Nafarroan, Novorossiako estatuan (bi errepubliketan) gertatzen dena kontatzen dutenak. Errazegia da Nafarroatik bertatik egitea komentario politikoa, Urrutikoetxea iritzi-emaileak dagien bezala. Jakin badakigu iritzi-emaile honek errusiarrak gorrotatzen dituela, baina behintzat telebista publiko batean neutralki eman ditzala informazioak.

    • Urtzi Urrutikoetxea
      Urtzi Urrutikoetxea 2015-03-04 14:29

      Artikuluaren egileak Marta Ter eta Abel Riu dira, eta Jakobe Palaziok eta nik baino dexente gehiago dakitenak gaiari buruz. Esango nizuke Ukrainaz, Errusiaz eta SESB ohiaz nire esperientzia, joan deneko zazpi urtean 15 errepubliketatik 13tan ibilian egindako lanaz, Krimeatik Txinako mugara eta Kaukasotik Baltikora. Ez da hain justu gorrotoagatik izan, aurkakoa baizik. Baina alferrik da, zuk fedea daukazu, eta bost axola zaizkizu artikuluaren egileek (zeina ez naizen ni, berriz diot) artikulura ekarritako datu mordoa; fedea daukanak hura berrestea baino ez du gura, munduko froga guztiek horren aurkakoa esan arren.

      Artikuluari buruzko ezer eranstekotan, bego. Baina zuk artikulu hau itzultzailea iraintzeko darabilzu. Eztabaida, nahi beste; troll lana egiteko, zoaz beste norabait. Katedradun batek horrenbesterako jakin beharko luke, bere obsesio partikularrek gidatu ordez.

      • Draza Mihailovitx 2015-03-05 18:16

        Urtzi:

        Fedea aipatu duzu. Nik uste dut egileetako batek behintzat (Terrek), Palaziok baino askoz ere fede handiagoa duela; adibdiez ikusi da Nemtsoven hilketaren inguruan egin dituen iruzkinak. Bestalde grazia handia egiten dit “zuk fedea duzu, nik ez” esatea.

        Izan ere “frogak” aipatu dituzu. Iruzkin batzuk gorago aipatu ditut froga bi artikuu honen tesi nagusia deuseztetzen dituena: Errusiar ultraeskuindar eta nazien artean ez dago kontsentsurik asko (VKontakteko inkesta baten arabera, gehiena) ukrainar Maidanaren alde paratu dira “Errusiara inpotatu dezakegun iraultza nazional bat delako”. Eta marka da faxismo-nazismoaren ezaugarri nagusienetako bat muturreko nazionalismoa denean mugimendu faxista baten erdia-edo “bere nazioaren” aurka paratzea. Ukrainar ultranazionalistetan ez da halako desadostasunik egon. Azovn badaude errusiar boluntario andana. Nik ez dut ikusi ukrainar ultranazionalistarik Novorossijako Herri Errepubliken Batasunaren alde.

        Bigarrenik, faxismoa ez da NHEBren diskurtsoaren parte bat, ahalik eta kontrakoa, antifaxismoa da. Ikus bestela Pavel Gubarev “ogroaren” artikulua: http://euskalherria-donbas.org/2015/03/04/pavel-gubarev-errusiar-udaberriaren-inguruan-eskubide-demokratikoen-eta-justizia-sozialaren-aldeko-borroka/ Zakhartxenkoren adierazpenak hor daude; behin eta berriz aipatzen dira ezaugarri hauek: Guda Antifaxista Handia, oligarkiaren desjabetzea eta abar, hau da Sobietar Batasunari erreferentzia egiten dioten kontzeptuak erabiltzen dira NHEBen ideologiaren oinarri gisa. Ez faxismoa, ez ultranazionalismoa ez Inperio Tsarista. Horrek ez du esan nahi lau katu ultraeskuindar ezin daitezkeela joan NHEBren alde borrokatzera edo ez daudenik, baina ez dute batere eraginik NHEBren izaeran. Hipotesi hori ontzat hartuz gero, orduan esan genezake euskal independentismoa eskuin erradikalekoa delako Orreaga Taldea hor dagoelako.

        Ukrainar aldean ez da hori ematen. Nik ez dut esango Maidanen parte hartu zuten denak edo Poroxenkori edota Jatseniuki bozka eman zioten guztiak utlraeskuindarrak direnik, baina argi dago ukrainar nazionalismo erradikala, hots, banderismoa bihurtu dela gaur egungo ukrainar Estatuaren ideologia gidatzailea (“Aberriaren Defendatzaielaren Eguna” orain Urriaren 14ra aldatu dute, UPA sortu zen ureteurren-egunera, eta hau adibide bat besterik ez da). Beraz nahiko argi geratzen dira alde baten eta bestearen arteko aldeak.

        Diferentzia koalitatibo eta koantitatiboa handiegia da. Beste gauza bat da ultraeskuineko elementuak egotea “betotzat” har dezakegun. Hala bada, ondo, baina orduan koherenteak izna beharko ginateke: Palestinari babesik ez (ultraeskuindarrak antisionistak dira), Kurdistani ere ez (Greziako Urrezko Egunsentiak babesten dituzte) eta noski, Flandriari ere ez, eta zalantzan geratuko nintzateke II Mundu Gudan Aliatuak babestu ahal izango balira (Greziako Metaxasen diktadura faxista aliatuen alde paratu zen, Poloniako Estatua ere faxismotik nahiko hurbil zegoeneta bazegoen alderdi axista bat Poloniako erresistentzian, Ingalaterra eta Frantziako Gobernuak kolonialistak eta arrazistak ziren…)

        Eta hori beste artikuluaren beste ht batzuekin ez sartearren: adibidez ez da argi geratzen eta Dugin nazionalista, faxista edo antifaxista den artikulu honetan, baina tira, luzeago egingo zaigu, ebraz hemen bukatzen dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude