Dagoeneko 11.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute Otegi askatzeko bideo klipa

Bideoa Youtuben igo eta lau egunera erraz gainditu ditu 10.000 erreprodukzioen marka Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen askatasuna eskatzeko kantuak. Lerro hauek idaztean 11.136 zituen hain zuzen ere. Ez dirudi, epe laburrera behintzat, Iñaki Perurenaren bideoaren marka gaindituko duenik, baina kopuru adierazgarria da hain epe laburrean. Youtubeko arduradunak ere horretaz ohartu dira, iragarkia jarri baitiote aurretik. Komeni zaienean ez dute delitu eta arau hausterik ikusten. Hori diot, oroitzen bazarete, Facebook-ek hiruzpalau aldiz itxi baitzuen helburu bera zuen orria, argudiatuz ez zuela berak sortu.  

Are adierazgarriagoa da ikustea Facebook-en 1522 lagunek elkarbanatu dutela bideo hori, alegia 1.522 lagunek bideoa hartu eta haien lagunei erakutsi dietela. Hori ikusita pentsa daiteke arrakasta ez dela berehala bukatuko.   Horrekin kontra jarria dago guztiz, bideoak jaso duen boto ezkor kopurua, alegia, 278 boto, lerro hauek idaztean. Une berean boto baikorrak 99 ziren. Norberak egin beharko du azken datu horren balorazioa, baina badirudi batzuk urduri xamar daudela.  

Bestalde, bideo horren anai, arreba, ahizpa edo neba sarean dago. Ez hainbesteko arrakastarekin, baina abestiaren hitzak espainolera itzultzen dituen bideoa aurkitu daiteke helbide honetan: http://www.youtube.com/watch?v=3DP8mHhfHdE&feature=related Honek 184 erreprodukzio besterik ez ditu, baina atzo baizik ez zuten jarri (Astelehenean).

NDA1MQ==

Otegi askatzeko bideoaren korte bat

Artxiboa | Otegi askatzeko bideoaren korte bat | Xan Harriague | LGPL
Irudia | Otegi | zz | Creative Commons By SA
Arnaldo otegi, bakea, Euskal Herria, gatazka
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

Zer duzu buruan “Dagoeneko 11.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute Otegi askatzeko bideo klipa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude