CRUSH TO CRUSH. BBK bada, garbikeri morea da
CRUSH TO CRUSH. BBK bada, garbikeri morea da –
Bankak etengabe harritzen gaitu. Duela urte batzuk Kutxabankek eskola-esparruan izan zuen intrusismoa salatu genuen “bizitzarako finantzak” unitate didaktikoa plazaratu zuenean. Unitate horren helburua “ikasleei gaitasun eta trebetasun finantzario batzuk eskuratzen erraztea” da, “helduarorako trantsizioan ezinbestekoak izango zaizkienak”, hala nola finantza-sistemaren funtzionamendua, inbertsioak, kreditua… baina, batez ere, honako hauek betetzea: banku erakundearekin hartutako eginbeharrak.
Gure harridura are eta handiagoa da orain BBK denean “Crush to crush” hezkuntza-proiektua abian jartzen duena. Haren hitzetan, aitzindaria da Europako eskola-ingurunean indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko eta bere asmoa neskatoak ahalduntzea eta mutikoak heztea da, neskak genero- indarkeriaren biktima nagusiak direla eta oso goiz eragin diezaieketela aitortuta. Horretarako, hitzez hitz: “Hezitzaileak gaitzea, gaiari buruzko prestakuntza egokia izan dezaten, bai eta dinamika elkarreragileak eraginkortasunez erabil ditzaten ere”. Azken batean, programa horrek tresna didaktikoak eman nahi dizkie hezitzaileei, genero-gaietan fidagarriak diren prestakuntza-prozesuak dinamizatu ahal izateko.
Nazkatuta gaude erakunde pribatuek hezkuntza publikoan egiten duten injerentziekin. Baita Hezkuntza Sailaren utzikeriarekin ere, intrusio horien esku uzten baitute hezkuntza-langileen prestakuntza. Zeharo larria da jakinik intrusio horiek bilatzen duten gauza bakarra aurpegia garbitzea dela, obra soziala pribatizatu eta desegiten duten bitartean. Hain kezkatuta badaude berdintasunarekin, emakumeenganako indarkeriaren sustraia gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna besterik ez delako, hobe lukete beren entitatean soldata-arrakala, kristalezko sabaiak, zoru itsaskorra… ezabatzea eta emakume gehiago sartzea beren zuzendaritza-kontseiluetan.
CRUSH TO CRUSH. BBK bada, garbikeri morea da