Coca-Colari boikota egiteko gida
Zalaparta sortu du Dignidad y Justicia elkartearen eskakizuna zela eta Coca Colak bere azken iragarkia kendu izanak. Bertan Gotzon Sanchez aktore euskaldunak hartzen zuen parte, eta hark Herriraren aldeko zenbait ekitalditan parte hartu izana da iragarkia bertan behera uzteko arrazoia.
Coca-Colaren erabakia salatzeko haren produktuei boikota egiteko deia egin dute askok, baina ez da edari burbuiladun ezaguna Coca-Colak ekoizten duen produktu bakarra. Hona boikota egin ahal izateko ezagutu behar dituzun produktuen zerrenda.
Oro har gure lurrotan kontsumitzen diren edarien artean, hauek dira Coca-Colak ekoizten dituenak:
-
Coca-Cola
-
Aquarius
-
Nestea
-
Fanta
-
Aquabona ura
-
Powerade
-
Limon&Nada
-
Sprite
-
Burn
-
Minute Maid
-
Bitter Rosso
-
Nordic Mist
Coca-Colaren webgunean bertan produktuon informazio sakonagoa ere badago.
Badaude x10000 arrazoi askoz larriagoak Coca-Colari boikota egiteko, baina tira, hau ere balio du. Garrantzitsuena da EGITEA.
tira Gotzon! Pepsi ere hor dugu!! Edo Pitusa kola!! Beraz… Egiña!
Arrazoi hau behar al dugu coca-colari boikota egiteko? tamalgarria… Gotzoni iragarki bat kendu diote, milaka pertsonei bizia.
“Gotzoni iragarkia kendu diote…” Ez, hau askoz ere larriagoa da, guztioi askatasuna eta duintasuna kendu digute, berriro ere, Inkisizioaren eta Torquemadaren lurraldean…
Ez da Coca Cola zuritzeagatik baina oraindik ikusi behar da nola bukatzen den asunto hau
http://www.libertaddigital.com/espana/2014-05-22/el-presidente-de-coca-cola-espana-ni-retiramos-el-anuncio-ni-nos-disculpamos-1276519304/